Garapen iraunkorra

Geografía5,11 KB

  • EKOSITEMAK GALTZEA. BASOGABETZEA

Gizakiok geroz eta baso gehiago hondatzen eta desagertarazten ari gara. 1990 hamarkadatik azken urteotan 129 milioi hektarea-baso galdu dira. Kausak: baliabideen ustiapena (zura, egurra, …)

LURZORUA SUNTSITZEA

Lurzorua funtsezko baliabidea da ekosistema lehortarrentzat, ziklo biogeokimikoak garatzeko eta gizakiok garatutako nekazaritza eta abeltzaintzarako.Kausak:
kutsadura, gehiegi ustiatzea, zanpaketa...

  • MUGARIK GABEKO GARAPENA

Gaur egungo herri garatuetan ongizatearen gizartean bizi gara. Eredu honetan kontsumoaren eta bizi-kalitatearen arteko harreman zuzena ezarri dugu

  • EKOSISTEMEN KUTSADURA

Gizakiak atmosfera, hidrosfera (itsaso, ibai, laku, lurrazpiko urak) eta lurzorua kutsatu egin ditu hainbat ingurugiro arazoak eraginez: klima aldaketa (beroketa globala), hirietako kutsadura, ozono-geruzaren suntsiketa...

Kausak: industriak askatutako gas, hondakin-ur, zaborrak...

8. GARAPEN IRAUNKORRA

Garapen iraunkorra da gaur egungo beharrak asetzeko gai dena, etorkizuneko belaunaldientzako baliabideak eta aukerak arriskuan jarri gabe. Garapen hori lortzearren, beharrezkoa da baliabideak eraginkortasunez kudeatzea.

-       Urrezko hiru arauak (“regla de las 3 –R–”, gazteleraz):
murriztu, berrarabili eta birziklatu

-       Orokorrean pentsatu, tokian-tokian jardun

Hauxek izango lirateke garapen iraunkorra lortzeko ezinbestekoak diren jarrera batzuk:
-       Neurriz erosi
-       Ur-kontsumoa murriztu
-       Bilgarri gehiegi duten produktuak ez erosi
-       Ez bota zaborretara produktu arriskutsuak edo toxikoak
-       Oinez ibili, ahal denean
-       Kontsumo baxuko etxetresna elektriko eta bonbilak erabili
-       Hustubideetan ez bota zabor edo produktu kutsakorrik

Descargar

PDF Word HTML