Espainiako erliebea: zokaloa, mendikateak eta arro sedimentarioak

GeografíaActualizado el 5,5 KB

Resumen

Dokumentu honek Penintsulako erliebearen oinarrizko egitura azaltzen du: zokaloa, antzinako mendigune zaharrak, tolestura-mendikateak, arro sedimentarioak eta eremu bolkanikoak. Ikasleak erliebe-mota bakoitzaren sorrera, materiala eta ezaugarriak ulertuko ditu, baita adibide nagusiak ere.

Puntos clave

  • Zokaloa paleozoikoan eratutako goi-lautadak dira, higadurak lautuak.
  • Antzinako mendiguneak Aro Tertziarioan sortu ziren eta Alpetar orogeniaren ondorioz berraltxatu ziren.
  • Tolestura-mendikateak Alpetar orogenian sortu ziren, Mesozoikoko sedimentuez eratuak (kareharria).
  • Arro sedimentarioak Aro Tertziarioan hondoratutako eremuak dira, buztinez eta kareharriz beteak.
  • Penintsulako tolestura-mendikateak: Iberiar eta Kantabriar mendikateak (bitartekoak) eta Pirinioak eta Betiko mendikateak (alpetarrak).

Ponte a prueba

ZOKALOA


Paleozoikoan eratutako (goi-)lautadak dira, garai Hartako orogenian sortutako mendikateak higadurak lautzearen ondorioz. Material Paleozoikoak (arbela, granitoa…) arroka silizeo oso gogorrak dira. Beste presio Batzuen eraginik izaten ez badute, erliebe horizontalak izaten dira orokorrean.

ANTZINAKO MENDIGUNEAK


Era tertziarioan sortu ziren, Eta Alpetar orogeniaren presioaren ondorioz berraltxatu ziren. Material Paleozoikoak dituzte.

TOLESTURA-MENDIKATEAK


Orogenia Alpetarrean sortu ziren, Mesozoikoan itsasoak jalkitako Sedimentuetatik eratuak. Material mesozoikoak dira (kareharria).

ARRO SEDIMENTARIOA


Era Tertziarioan sortutako Eremu hondoratuak dira, gero buztinezko eta kareharrizko sedimentuez bete Ziren. Ondorengo orogeniek ez zietenez eragin horizontalak dira.

EREMU BOLKANIKOAK


Sumendi bat altxatzen denean Bere inguruan altxatzen den lurra. Adibidez Kanariar Uharteak

1.- Erromako Ituna:


Europar Ekonomia Erkidegoa Ezartzeko 1957ko martxoaren 25ean sinatu zen ituna. Itun hau sinatu zuten sei Herrialdeak honakoak izan ziren: Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia eta Alemaniako Errepublika Federala. Hauek 1951ean Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa osatu zuten. E.E.E.K merkatu bakarra edo Pertsonen, salgaien, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askea ezarri zuen. Nekazaritza eta garraio-politika bateratua ere ezarri zuen, eta politika Ekonomiko eta sozialak koordinatzea finkatu zuen.

2.- Europar Batasuna:


Integrazio ekonomikoa eta Estatu kideen arteko lankidetza indartzea nahi duen nazioz gaindiko europar Erakundea da. Maastricht-eko edo Europar Batasunaren Itunak Europar Batasuna Sortu zuen 1992an, 12 kide hauekin: Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia, Alemania, Danimarka, Britainia Handia. Irlanda, Grezia, Espainia eta Portugal. Akordio honen  xedeak hauek ziren: behin betiko merkatu bakarra Ezarri, moneta bakarra (euroa) ipini; Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politika Bateratua lantzeko, Justizia eta barne arazoak lankidetzan aritzeko konpromisoa. Geroago beste herrialde batzuk sartu ziren; 1995ean, Suedia, Finlandia eta Austria; 2004an, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekia Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Malta eta Zipre; 2007an, Errumania eta Bulgaria. Guztira 27 herrialde.


3.- Autonomia Erkidegoa:


1978ko Espainiako Konstituzioan oinarritutako entitate politiko-administratiboa. Mugako Probintziek, uharteko lurraldeak edo eskualde-izaera historia duten probintziek Osatzen dute. Legegintza-autonomia eta autogobernu-gaitasuna dute beren Eskumeneko gaietan. Entitate politiko-administratiboak hauexek dira Espainian: 16 erkidego autonomo (Autonomia Estatutua dute); Nafarroako Foru Komunitatea (Foru Hobeagotzea du eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eskubidea du) eta Bi hiri autonomo, Ceuta eta Melilla (hauek ez dute legegintza-gaitasunik). Autonomia erkidego bateko erakunde nagusiak hauek dira: legebiltzarra, Gobernu Kontseilua, Justizia Auzitegi Nagusia eta Gobernuaren ordezkaria 

4.- Mendigune zaharra:


Aro Tertziarioan sortuak Mendiak dira, zokalo baten bloke bat altxatzearen (gaztetzearen) eraginez, Alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Beraz, materiala paleozoikoak  dira (aro primarioakoak). Gaur egun, itxura biribilduak eta tontor lauak Dituzte, higadura handiko inguruak dira eta Penintsulan hauexek dira mendigune Zaharrak: Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia 

5.- Tolestura Mendikatea:


Aro Tertziarioko alpetar Orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako Material sedimentarioak, batez ere kareharriak, . Gaur egun aldapa handiak eta Forma malkartsuak dituzte, oraindik gazteak direlako. Penintsulan bi motatakoak Dira: a)

Bitarteko Mendikateak,

Iberiar mendikatea eta Kantabriar Mendikatearen ekialdeko zatia; eta b)

Alpetar mendikateak:

itsas fosa Sakonean jalkitako materialak tolestean sortuak: Pirinioak eta Mendikate Betikoak 

6.- Arro sedimentarioa edo Sakonuneak:


Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz Bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun,  erliebe Horizontalak edo apur bat inklinatuak dira. Bi motatakoak dira: a)zokaloaren Bloke bat alpetar orogenesian presioen eraginez hondoratzean sortuak Goi-lautadan: Duero, Tajo eta Guadianarenak; eta b) Sakonune aurre-alpetarrak: Alpetar mendikateen bi aldeetan kokatuak: Ebro eta Guadalquivirrenak 


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira zokaloak?

Paleozoikoan eratutako goi-lautadak dira, garai hartako orogenian sortutako mendikateak higadurak lautzearen ondorioz. Material paleozoikoak (arbela, granitoa) oso gogorrak dira.

Zein dira Penintsulako tolestura-mendikate alpetarrak?

Pirinioak eta Mendikate Betikoak dira. Itsas fosaren sakonean jalkitako materialak tolestean sortu ziren.

Zein dira Penintsulako mendigune zaharrak?

Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein material dira nagusiki tolestura-mendikateak?
2. Noiz sortu ziren antzinako mendiguneak?
3. Zein erliebe-motak ditu gutxien eragin horizontal ondorengo orogeniek?
4. Zein da Penintsulako bitarteko mendikate bat?
5. Zein arrotan kokatzen dira Ebro eta Guadalquivir?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.