Gabriel Aresti eta Amaia Lasa: euskal olerkigintza, testuingurua eta ezaugarriak
Resumen
Dokumentuak Gabriel Aresti eta Amaia Lasa poeta euskaldunen testuingurua, ibilbidea, ekarpenak eta lanen ezaugarri nagusiak aurkezten ditu. Arestiren olerkigintza sozial eta berritzailea nabarmentzen da, eta Lasarena nitasuna, emakumeen egoera eta egitura askea ardatz dituen olerkigintza bezala deskribatzen da. Ikasleak bi idazleen gaiak eta estiloak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Gerra ondorengo Euskal Herria Francoren diktaduraren eta pobreziaren menpe zegoen, eta poesia tresna politiko bihurtu zen.
- Arestik hizkera sinplea erabili zuen, publiko zabal bat lortzeko, eta gerraurreko egitura finko eta tradizionalak baztertu zituen.
- Aresti XX. mendeko euskal literaturaren berritzaile nagusietakoa izan zen, eta poesia soziala abiarazi zuen Euskal Herrian.
- Aresti 1957an Euskaltzaindiako langilea izan zen, eta Euskara Batuaren sortzaileen artean kokatzen da.
- "Harri eta Herri" 1964an argitaratu zen lehen aldiz, eta hizkuntza gehienetara itzuli den euskal liburu poema dela esaten da.
- Amaia Lasak nitasuna, isildutako emakumeak eta gizartean integratutako zailtasunak gai nagusi ditu, emakumeen ikuspegitik.
- Lasaren ezaugarriak errepikapena, paralelismoa, alegoria, metafora eta neurri libreko egitura dira.
GABRIEL ARESTI
Testuingurua
Gerra bukatu eta gero, E.H. egoera latza ezagutu zuen: alde batetik pobrezia, eta bestetik, Francoren diktadurak ezarritako zapalkuntzak. Demokraziarik ez zegoenez, herriak ezin zituen bere sentimendu politikoak adierazi, eta idazleen ez zuten askatasunik. Baina hala ere, poetak saiatu ziren sinboloak eta zeharkako bideak erabiliz, injustizia eta askatasun-beharra aldarrikatzen. Horrela, poesia, tresna bat bihurtu zen. Arestiren ustez, olerkigintza herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarri da, mailu bat.
Olerkigintza
Arestik olerkigintza, gizartearen zenbait injustizia salatzeko erabiltzen zuen eta justiziaren eta jendearen oinarrizko eskubideen defentsarako-
Publiko zabala lortu nahian, hizkera sinplera jo zuen, alde batera utziz adierazpen landuegiak edo bihurriegiak.
Forma aldetik, gerraurreko egitura finkoak eta tradizionalak baztertzen dira, eta ez dira lehenengo lege zorrotzak errespetatzen, errima eta metrikari dagokionez.
Ekarpenak
XX.mendeko euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoa izan zen, formaren zein edukien aldetik. Poesia soziala abiarazi zuen Euskal Herrian.
Itzultzaile bikaina izan zen, literatura unibertsaleko hainbat lan euskerara itzuli zituemn.
1957an Euskaltzaindiako langile izan zen, eta Euskara Batuaren gurasoen artean koka dezakegu. Eragin handia izan du poeta gazteengan.
" Nire Aitaren Etxea Defendituko dut" da Arestiren poemarik ezagunena, bertan, euskaraz eta euskal kulturaz hitz egiten du.
"Harri eta Herri" liburua argitartu zen lehen aldiz 1964.urtean. Ziur aski, hizkuntza gehienetara itzuli den euskal liburu poema da".
AMAIA LASA
ibilbide literarioa
Hainbat olerki liburu argitaratu ditu:
- 1971.ean "Poema bilduma" liburua argitaratu zuen, bere nebarekin batera
-1977.an, "HItz Nahastuak" argitaratu zuen.
-1979.an, "Nere Paradisuetan", poesien liburua
Narrazio laburrak eta ipuiank ere jorratu ditu:
-1988an, Malintxearen gerizpean (Pamiela), narrazioen eta poemen arteko nahasketa.
200.an "Geroaren aurpegia" obra editatu zuen UPV-ak, euskaraz eta gazteleraz.
2010.ean, Maiatz argitaletxea, bere "Itsasoko izakia" liburua argitaratu zuen.
GAIAK
Nitasuna: bere poema sorta barne pentsakizunaren eta sentimenduaren agerpena da: kexkarena, bakartasunarena, askatasun nahia, mundu berri baten oihukatzea... Egoera pertsonalaren agerbide.
Isildutako emakumeak: Kontuan hartuta garai horretara erte poesia gizona kontua zela, gure idazleak, horren aurrean emetasuna goraipatu eta emakumeen askatasuna eta eskubieen alde borrokatu du.
Gizartean integratutako zailtasun/itxaropena: Amaia Lasak bizi duen mundua eta nahi lukeena ez datoz bat, emetasuna bizitzeko era ez da harmonikoa, zalantzaz eta kezkaz, bakartasunez eta minez osaturik dago. Hori horrela, protesta eta mundu berri baten ohiukatzearekin baetra; orain arte mutillen lurralde izandako poesiatik ihes egiteko nahia, hain zuzen ere.
Eguneroko bizimodua: gai hau lantzen du emakumeen ikuspegitik batez ere.
EZAUGARRIAK
Errepikapena eta paralelismoa: Amaia Lasak egitura sinpleak eta hizkera arrunta erabili zuen, betiere estilo poetikoa agerian utziz. Noizbait paralelismoak agintzen du poesiak, eta irudi literario hori lortzen du errepikapenaren bidez, beraz, egitura sinple eta errepikakorrak erabiltzeko joera nabaria da, erritmoa sortuz.
Liburu honetan hitz joko eta kontrajarpenekin batera, alegoriak ere badu tokia. Amaiak kaio eta usoaren irudiak eta erabiltzen ditu gizadiaren agerpena balira bezala.
Egitura askea: 1970.hamarkadan erabiltzen ziren espresamoldeak ageri dira bere lanetan: neurri librea erabiltzeko eta poema laburrak idazteko joera.
Metaforak: hitz jokoak eta alegoriak badute tokia bere lanetan.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen Gabriel Arestiren poemarik ezagunena?
"Nire Aitaren Etxea Defendituko dut" da Arestiren poemarik ezagunena. Bertan euskaraz eta euskal kulturaz hitz egiten du.
Zein gai lantzen ditu Amaia Lasak bere olerkietan?
Nitasuna, isildutako emakumeen egoera, bakartasuna, askatasun nahia eta eguneroko bizimodua lantzen ditu, batez ere emakumeen ikuspegitik.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.