Mendebaldeko euskalkia (bizkaiera): ezaugarriak, aldaerak eta esaerak
Resumen
Dokumentu honek mendebaldeko euskalkia edo bizkaiera aurkezten du: non hitz egiten den, bere azpieuskalkiak eta tarteko hizkerak. Bokal eta kontsonanteen aldaketak, morfologia eta sintaxiaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Gainera, egun-izenak, esaera zaharrak eta paronimoak biltzen ditu.
Puntos clave
- Bizkaiera Bizkaia osoan hitz egiten da, eta Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean ere bai.
- Bi azpieuskalki bereizten dira: sartaldekoa (mendebaldekoa) eta sortaldekoa (ekialdekoa).
- Bokalen artean diptongoen laburtzeak eta aldaketak gertatzen dira, adibidez naiz > naz.
- Kontsonanteetan legatz > lebatz eta -l > -r bezalako aldaketak daude.
- Deklinabidean ergatiboko dau/du eta dabe/dute formak bereizten dira, eta mendebaldean -(g)az soziatiboa erabiltzen da.
- Paronimo ugari daude, esaterako atzo / atso eta amets / ametz.
Mendebaldeko Euskalkia (Bizkaiera): Sarrera, Ezaugarriak eta Aldaerak
Sarrera: Mendebaldeko euskalkia, “bizkaiera” izenez ere ezaguna, Bizkaia osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean hitz egiten da. Bizkaian beste inon baino gehiago hitz egiten da. Ez dago batasunik, zubereraren kasuan bezala, euskalki honetan.
Azpieuskalkiak
Bi azpieuskalki bereizten dira:
- Sartaldekoa (Mendebaldekoa): Eguzkia sartzen den aldean.
- Sortaldekoa (Ekialdekoa): Eguzkia sortzen den aldean.
Bi tarteko hizkera ere badira:
- Busturialdean eta Otxandio inguruan, bi azpieuskalkien tarteko hizkera dago.
- Elgoibarren, Mendaron eta Mutrikun egiten dena, berriz, erdialdeko eta mendebaldeko euskalkien artekoa da.
Ezaugarriak
Bokalak
- Diptongoak:
- Laburtzeak: ai > a (naiz > naz), ei > e.
- Aldaketak: ei > ai (ereinotz / erainotz), au > eu (aurre > eurre).
- Hiatoak:
- Txandakatzeak: -ea, -ia, -oa, -ua (semea, semia, semie, seme).
- Bi bokalen artean kontsonantea sartzea: suerte > suberte.
Kontsonanteak
- Herskariak: Kontsonante aldaketa: legatz > lebatz.
- Txistukariak: Atzo eta atso esateko, atzo bakarrik erabiltzen da, edo su, zu eta tsu esateko.
- Albokariak:
- -l > -r, -l > -n (alkandora > arkondora, larru > narru).
- -d > -l.
- Dardarkariak: r galdu egiten da: nork > nok, zerk > zek.
- J fonemaren ahoskera: J hiru moduz esan daiteke: jauna, iauna, dxauna.
Morfologia
- Deklinabideak:
- dau / du (singularra), dabe / dute (plurala) ergatiboan.
- Ekialdean, -kin atzizkia eta mendebaldean -(g)az soziatiboan.
- -tik, -ti, -rik ablatiboan.
- -rantza, -runtz hurbiltze adlatiboan.
- -gaitik motibatiboan.
- Erakusleak eta aditzondoak: hau, hori, ha — honek, horrek, harek...
- Izenordainak: neu, heu, bera, geu, zeu, zeuek, eurak.
- Edo + izenordaina: edonor, edozelan... nor edo nor, non edo non.
- Atzizki eratorleak:
- -txu: umetxu.
- -lan: zelan.
- -to: ederto.
Sintaxia
Sintaxi ezaugarriak:
- Erakuslearen kokapena: honi mutilari (mutil honi).
- Bi: etxe bi.
Hitz Zerrenda
Astelehena, martitzena, eguastena, eguena, barikua, zapatua, domeka.
Esaera Zaharrak
- Zuri guztiak ez dira berdinak: Gauzak ez dira esaten diren bezalakoak.
- 5 zentimoko pupua, 10 zentimoko trapoa: Exajeratzen denean.
- Jokoa ez da errenta: Jokoan ez aritzeko (esaten da).
- Etxeko sua, etxeko hautsez estali behar da: Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.
- Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez: Esaten dena ez da beti egia.
- Baleki gauzak, baleza zaharrak: Gazteei jakinduria falta zaie, eta zaharrei indarra.
- Alderra, beti lantsu: Alferrak beti aitzakiak bilatzen ditu.
- Geroa, alferraren leloa: Gerorako uzten dena.
- Zenbat buru, hainbat aburu: Pertsona bakoitzak bere iritzia dauka.
- Umearen zentzuna, etxean entzuna: Etxean ikusten dena ikasten da.
- Egunari berea eman behar zaio: Egunak aprobetxatu behar dira.
- Hontzari, bere umeak eder: Familia bakoitzak bere seme-alabak hoberenak direla esaten du.
- Diruak malkarrak zelaitzen ditu: Diruak zailtasunak eramaten laguntzen du.
- Astarrak kumea egingo du... : Inoiz ez du ikasiko.
- Horrek burua lehengo lepotik (dauka): Ez dela aldatzen.
Paronimoak
- Ur (edatekoa) / ur (fruitu lehorra).
- Or (txakurra) / hor (erakuslea).
- Ahur (eskuko ahurra) / haur (umea).
- Atzo (aurreko eguna) / atso (emakume zaharra).
- Etzi (etorkizunean, biharamuna) / etsi (amore eman).
- Hitz (berba) / hits (tristea).
- Ametz (zuhaitz mota) / amets (lo egitean ikusten/sentitzen dena).
- Iltze (burdinazko pieza) / hiltze (heriotza).
- Egia (gezurra ez dena) / hegia (labarra).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Non hitz egiten da bizkaiera?
Bizkaia osoan hitz egiten da, eta Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean ere bai. Bizkaian beste inon baino gehiago erabiltzen da.
Zein bi azpieuskalki bereizten dira mendebaldeko euskalkian?
Sartaldekoa edo mendebaldekoa, eguzkia sartzen den aldean hitz egiten dena, eta sortaldekoa edo ekialdekoa, eguzkia sortzen den aldean hitz egiten dena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.