Freineten Tanteo Esperimentala eta Inprenta Eskolan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

Tanteo esperimentala

Bakoitza bere esperientzietatik hasiko da ikasten. Freinet moduko beste pedagogo batzuek “behaketa, azalpena eta frogatzea” defendatzen zuten, baina Freinet ez zetorren bat hauek esaten zutenarekin. Bere ustetan, horrela kontzeptuak ez dira barneratzen; azalean gelditzen dira eta ez dira benetan ikasten. Benetako jakintza esperientziatik jasotakoa da.

Esan bezala, tanteo esperimentala norberaren esperientziatik hasten da, ondoren errealitatea manipulatu eta norberaren bizipenen adierazpenak bideratzen ditu. Esaterako, haurrek beraien kanpoko esperientziatik ikasten dute, eta bertan jaiotako interesetatik abiatzen dira, ondoren errealitatearekin lotu eta bakoitzak bizitzen duenetik ikasten ditu benetako kontzeptuak.

Naturarekiko harremana eta ikaskuntza

Kanpo-esperientzia hauek eskolatik kanpo aurkitzen zituen, naturarekin kontaktuan. Horrela, ikaskuntza-metodo berri bat sortu zuen: eskolatik kanpora irten, eta inguruko naturari begiratuz, aztertuz eta miretsiz sortzen diren elkarrizketak gero idazketaren bidez adierazten zituzten. Izan ere, Freinetentzat bizitza gelatik kanpo zegoen, inguruan, eraldatu beharreko espazio horretan.

Hortaz, ibilaldi horietan sorturiko elkarrizketak nonbaiten azaleratzeko beharrak material egokia bilatzera eraman zuen Freinet. Era berean, letren erabilerak txikienentzako arlo sentsorial eta motore aldetik garapen bat izango zuelakoan, inprenta eta ondorengo inprimatze-teknika guztiak sortu ziren.

Inprentaren erabilera pedagogikoa

Haurrak elementu berri horren aurrean erabat motibatuta zeuden, eta xehetasun osoz jarduten zuten prozesuan, inprentak zehaztasun asko eskatzen baitu. Kontu handiz egin beharreko lana zenez, beharrezkoak ziren ortografia eta gramatika ondo menperatzea, akats posibleak saihesteko.

Hortaz, bere printzipioak praktikara eramatea lortu zuen, haurrak aktibo zeudelako:

  • Haien artean lanean aritzen ziren.
  • Sormena lantzen zuten.
  • Haien ideia propioak azaleratzeko gai ziren.

Hortaz aparte, haurrak baliagarri sentitzen ziren, haiek esateko zutena garrantzitsua zela eta haien mezuak entzunak izango zirela sentitzen baitzuten.

Entradas relacionadas: