Antzinako erregimena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,79 KB

Gizartea
Antzinako erregimena: XVI., XVII. eta XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte, ekonomia eta politika- harreman multzoa.
Gizarte estamentala: Erdi Aroan sortu zen gizarte- antolaketako modu bereizgarria. Antzinako- Erregimenera arte egon zen. Estamentuak pribilegioen arabera antolatuta zeuden. Estamentuak itxiak ziren.
Pribilegioak: Pertsona, gizarte- talde edo erakunde batek dituen eskubide, salbuespen, exentzioak edo onurak dira. Antzinako Erregimenekoak: Zergarik ez ordaintzea, beren lurraldeen gaineko jaun eskubideak jasotzea eta legei berezia izatea.
Herri xehea: Erregimen zaharreko gizarte talde ugariena. Pribilegio-gabeak, gizarte osoaren sostengua ziren.è nekazariak, burgesia
Maiorazgoa: Antzinako Erregimeneko lege horren arabera, ondore osoa jaunaren seme zaharrenari utzi behar zitzaion oinordetza eta anaia gazteek anaia nagusiaren zerbitzura geratu zezaketen. Herentzia ez zatitzeko erabilia.
Esku mortuak: Kleroen lurren zati bat, ezin zena saldu, monarkaren babespean zeudelako, sarritan ez zituzten ustiatzen ere.
Politika
Monarkia absolutua: XVIII. mendean Europan zehar zabaldu zen politika- sistema. XVIII. mendean sortu zen Frantzian. Monarkek botere legegilea, betearazlea, judiziala, militarra eta abar zituzten. Luis XIV. Aren erregealdian sortua izan zen.
Parlamentuzko monarkia: Ingalaterran XVII. mendean garatu zen sistema politikoa. Botere banaketan oinarrituta zegoen.
Zentralizazio politika: Gobernu- eta administrazio- eredua. Erakunde edo pertsona bakar batek hartzen ditu erabakiak, autoritatea besteen esku utzi gabe.
Liberalismo politikoa: Parlamentuzko monarkiaren oinarri teknikoa:
-
Askatasuna: Pertsona guztiek berez eskubide batzuek zituztela onartzen zen.
-
Berdintasuna: legearen aurrean. Estamentuen pribilegioen aurka egiten zuen.
-
Jabetza: gizarte- bereizketarako irizpidea da.
Sufragio zentzitarioa: bozketa- sistema bat da, gutxienez errenta edo jabetza jakin batzuk dituzten pertsonek baino ezin dute botoa eman.
Sufragio unibertsalak: Gizon guztiek izatea botatzeko eskubidea, dirua kontuan hartu gabe.
Erreforma: Politikan, aldaketa mantsoa. Antzinako Erregimenean: Hezkuntza zabaldu, hirien trazatua aldatu, uren eta elikagaien ideologikoen errotiko aldaketa, talde batek agintarien aurka joz, berauek boterea bereganatuz egin ohi dena.
Iraultza: Aldaketa azkarra, bortitza eta sakona herrialde bateko gizarte, ekonomi eta politika erakunde edo egituretan.
Despotismo ilustratua: XVII. mendean monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika- sistema. Leloa: Dena herriarentzat baina herria kontuan hartu gabe.
Botere banaketa: kontzeptu hau Montesquiek garatu zuen. 3. botere nagusi daudela defendatzen zuen, eta pertsona edo erakunde bakar batek ez dituela denak izan behar.
Botere legegilea: Lege berriak egiten ditu eta dauden legeak aldatu edo indargabetzeko ahalmena duena. Monarkia parlamentarioan: parlamentuak egiten du eta hau herritarrek hautatzen dute. Monarkia absolutuan: monarkak.
Botere betearazlea: Estatua gobernatzen du, kanpo- politika zuzentzen du eta segurtasun publikoaz arduratzen da. Erregeak/lehendakariak…
Botere judiziala: Legeak betetzen diren epaitzen du, krimenak zigortzen eta aurreko boterearen aurrea hartzen du. Auzitegiak egiten du.
Konstituzioa: Herritarrek estatuarekin eginiko ituna gordetzen den dokumentua.
Subiranotasun nazionala: Rousseauk azaldu zuen. Herritarrena dela boterea. Herritarrek itun bat egiten dute estatuarekin, hau dokumentu batean adierazi è konstituzioa.
Matxinada: Agintaritzaren aurkako herri- altxamendu edo jazarraldia.
Ekonomia
Jaun- erregimena: Lurrik gabeko nekazariak jaberen baten mirabeak ziren. Nekazariek lurrak lantzen zituzten errenta bat ordaintzearen truke. Jaun bakoitzak bere jaurerriaren gaineko eskumenak zituen.
Gremioak: Eskulangileen lanbide elkarteak ziren. Manufakturen ekoizpena kontrolatu eta baldintza batzuk zehazten zituzten, lanbidean jardun ahal izateko zein produktuak egiteko.
Subsistentzia krisia: Gose-aldiak
Zergak: Gastu publikoei aurre egiteko, negozio edo jarduera ekonomiko nahiz juridikoak direla eta, estatuak herritarrei ezarritako karga. Pribilegiatuek ez zituzten ordaintzen.
Errege fabrikak: monarkia ekoizpen- sistema berritzen saiatu zen, eta horretarako sortu ziren. Eskulangile- lantegi handiak ziren, industria modernoak baino gehiago. Eliteentzako armak edo luxuzko produktuak ekoizten zituzten. Ez ziren makinak eta ekoizpen- sistema modernorik erabiltzen.
Kanpo merkataritza: Nazioarte mailoan eginten den komertsio trukea.
Barne merkataritza: Herrialde bateko mugen barruan egiten den trukea
Merkantilismoa: Absolutismoaren oinarria ekonomia zen. Jean Colbert- ek garatu zuen:
- Zenbat eta urre eta zilar gehiago egon, orduan eta aberatsago izango da lurraldea.
- Kanpo- merkataritza garatu behar da eta ekonomia- protekzionismoa martxan jarri.
- Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan esku hartu behar du.
Ekonomia protekzionismoa: Herrialde bateko ekoizpena babaestea kanpoko produktuen lehiakortasunetik. Atzerriko produktuei zergak jarri; herrialde barruan sal ez ditzaten.
Fisiokrazia: Quesnay- ren teoria ekonomikoa. Aberastasun- iturria nekazaritza zen. Desamortizazioa aplikatu zuen.
Desamortizazioa: Lurraren jabetza kentzea, behar bezala ustiatzen ez duten jabeei. Erregeak burgesiari saltzen zion batzuetan.
Liberalismo ekonomikoa: Iraultza burgesekin loturiko doktrina ekonomikoa. Ekonomia- askatasunaren printzipio izatea nahi zuten. Bi ondorio:
- Pertsonek nahi bazuten, negozio bat irekitzeko eskubidea zuten.
- Estatuak ezin izango zuen esku hartu ekonomian.
Librekanbismoa: Adam Smith- ek pentsatutako sistema. Kanpo- trukeetan, Estatuek bertako produktuak muga- zergen bidez ez zituztela babestu behar adierazten zuen. Liberanismoaren ondorio bat izan zen.
Eskaintza- eskariaren legea: Ekonomia bere kabuz antolatuko litzateke, Estatuak kontrolatu beharrik gabe.
Kultura
Ilustrazioa: Europan XVIII. mendean garaturiko, eta antsinako erregimenari kritikatzen zion mugimendu intelektuala izan zen.
- Gizartea arrazoimena aplikatu azter zitekeen. Horrek gizakiaren aurrerapena zekarren.
- Gizakia zen pentsalari ilustratuen teorien ardatza. Eskubide- naturalak defendatzen zituzten.
- Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela esaten zuten.
Eskubide naturalak: Ilustrazioko pentsalariek esaten zuten pertsonek dituztela. Esaterako; gizabanakoen askatasuna eta jabetzak izateko eskubidea. Botereak ezin zituen eskubide horiek deuseztatu.
Entziklopedia: Antzinako Erregimenari buruzko informazio guztia biltzen zuen liburua.
Rokokoa: XVIII. mendeko lehen erdiko estilo aristokratiko, hutsal eta estetikoa. Arkitekturan, forma erregularrak eta makurrak nagusi ziren eta dekorazio arrandiatsua erabili zuten jauregietako sabaietan eta hormetan. Pintoreek eszena aristokratikoak eta gortekoak margotu zituzten, bai ea eguneroko gaiak. Margolanetan, kolore argiak eta pastel- koloreak erabiltzen zituzten.
Neoklasizismoa: XVIII. mendeko bigarren erdiko estiloa. Frantzia izan zen gune nagusia. Oreka eta simetria bilatzen zituzten lerro zuzenen bidez eta sendotasuna adierazten saiatzen ziren. Arkitekturan, garaipen arkuak, erromatar tenpluen antzeko elizak… Eskulturan, adierazgarririk onena Canova italiarra zen, eskultura mitologikoen egilea. Pinturan, garaiko gertaerak adierazi zituzten, bai eta Antzinako Erromaren goretsiena.
Beste batzuk
Ondorengotza gerra: Bi fronte izan ziren (1700-1714):
- Europan, Frantzia Europako zenbait potentziaren koalizioaren aurka aritu zen, Austriaren, Herbereen eta Ingalaterraren aurka.
- Espainian, Filipe Anjoukoa tronuari eusten saiatu zen Gaztelaren laguntzaz. Karlos Artxidukeak, berriz, Aragoiko koroaren laguntza izan zuen.
Utrechteko ituna: Itun honekin, amaitu zen ondorengotza gerra. Espainiak Flandriako eta Italiako jabetzei uko egin eta Austriari eman zizkion. Ordainetan, Austriak Filipe V. a Espainiako Erregetzat onartu zuen. Gibraltar eta Menorkaren merkataritza eskubideak eman zien Ingalaterrari. Espainiaren politika inperialaren amaiera suposatu zuen horrek.
Planta berriko dekretua: Filipe V. a, Aragoiko koroak Ondorengotza Gerran galdu izanaz baliatuz, haren foruak eta erakundeak desagerrarazteko. PBG- bidez egin zuen. Espainia erresuma zentralizatua bihurtu zen.
Esquilacheren matxinada: Italiarren aurka eginiko herri- matxinada izan zen 1766an. Subsistentzien eskasiak eragin zuen, baina baliteke pribilegiatuek sustatu izana. Herria modernizatzea eragin zuen horrek.
Real Compañía Guipuzcoana de Caracas: Monopolio bat izan zen. Gipuzkoan, Bilbotarren nagusitasunari aurka egiteko sortutako elkartea. Kanpo- merkataritzan oinarritzen zen. Elkarteak oso prezio txikiak ordaintzen zituzten, eta horrek arazo ugari sortu zituen.
Euskalerriaren adiskideen elkartea: 1764an sortua izan zen. Kideek, euskal intelektual garrantzitsuenek, hezkuntza eta zientzialariekin loturiko jarduerak sustatzen zituzten.
Bergarako erret mintegia: Euskal lurraldeetako goi- hezkuntzako lehen ikastetxea. Espainiako foku garrantzitsuenetako bat izan zen.
PERTSONAIK
-Felipe V.a
Felipe V.ena (1683-1746), Borboi familiako kidea, eta Anjouko dukea, Karlos II.ena hil zenean (1700. urtea) Espainiako koroa eskuratzen saiatu zen, Karlos Artxidukearen aurka. Orduan sortu zen Ondorengotza gerra, eta urte berean Felipek lortu zuen koroa,.
Ondorengotza gerra 1714an amaitu zen Utrechteko ituna sinatzean.
Felipe V.enak Espainiako politika- egitura aldatzea erabaki zuen:
- Aragoiko foruak eta erakundeak desagerrarazi, planta berriko dekretuen bidez eta horrela Espainia erresuma zentralizatu zuen..
- Politika gaztelaniartzea bultzatu zuen, erresuma osoan hizkuntza ofiziala izatea lortuz.
Felipe V.ena hil zenen Fernando VI.ena izan zen oinordekoa 1746. urtean.

-Karlos III.a
Karlos III.ena (1716ko martxoak 20- 1788ko abenduak 14) Napoliko eta Siziliako errege izan zen, berak Austria eta Frantziaren aurkako gerrak jasan zituzten.
Fernando VI.aren ondorengoa izan zen, hain zuzen ere Espainiako koroa lortu zuen 1759. urtean. Bere beste 2 koroak bere semeari utzi zizkion.
Karlos III.ena despotismo ilustratuaren adibiderik gorena izan zen Espainian. Erreforma batzuk martxan jarri zituen, horrekin 2 ministro Italiar (Esquilache/Grimaldi) ekarri zituen. Berak Esquilacheren matxinada geldiarazi zuen 1766an.
Karlos III.ak Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos boterean jarri zituen. Beraiek Espainiaren gainbeherari aurre egin nahi zioten:
- Fisiokrazia martxan jarri zuten.
- Hezkuntza erreformatzeari ekin zioten.
- Ilustrazioaren ideiak zabaldu, horretarako Sociedades económicas de amigo de país elkarteen sorrera.
- Pribilegiatuei pribilegioak deuseztatzen saiatu ziren.
- Lanbide guztiak ohoragarritzat hartu zituzten.
Ondorengoak, Karlos IV.enak erreforma eten zituen.
-Esquilache
Leopoldo de Gregorio, Esquilacheko markesa (1700 edo 1708an jaio- 1785eko irailak 15ean hil zen).
Karlos III.enak, bera eta Grimaldi ekarri zituen Espainiara herrialdea modernizatzeko. Baina Esquilacheren aurkako matxinada egon zen. Herri matxinadak hori subsistentzia eskasiak eragin zuen, baina baliteke pribilegiatuek sustatu izana.

-Campomanes
Pedro Rodríguez de Campomanes (1723-1802) Espainiako politiko eta ekonomista izan zen.
1780an Campomaneseko kondea izateko titulua jaso zuen eta Gorteko presidentea izatera heldu zen.
Karlos III.enak boterean jarri zion, beste bi ilustraturekin, Espainiaren gainbeherari aurre egiteko
-Floridablanca
Jose Moñino y Redondo, Floridablanca-ko kondea (1728ko Urriak 21- 1808ko abenduak 30) Espainiako politiko bat izan zen.
Karlos III.enak boterean jarri zion, beste bi ilustraturekin, Espainiaren gainbeherari aurre egiteko. Eta bost puntu proposatu zituzten.

-Jovellanos
Gaspar Melchor de Jovellanos (1744- 1811ko azaroak 27) idazle eta politiko ilustratua izan zen.
Honi ere Karlos III.enak boterea jarri zion Campomanes eta Floridablancarekin batera. Bost puntu proposatu zituzten. Baina, Frantziako iraultza hasi zenean Karlos III. aren oinordeko Karlos IV.ena zegoen agintzen eta beraien ideiak eten zituen.

-Xabier Maria Munibe (Peñafloridako kondea)
Frantzisko Xabier Maria Munibe (1723ko urriaren 23- 1785eko urtarrilaren 13) euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahi izan zituen.
XVIII. mendeko ilustratu garrantzitsuena izan zen, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen bultzatzailea. Bertakoek zenbait eskola sortu zituzten, Bergarako Erret Mintegia adibidez; mintegi hori Espainiako Foku garrantzitsuenetako bat izan zen.
-Francisco de Goya
Francisco de Goya (1746ko martxoak 30- 1828ko apirilak 15) Espainiako garai neoklasikoko jenio handia izan zen.
Bere obrak balio handikoak dira, bere garaikoak baino modernoagoak direlako. Izugarrizko trebetasuna zuen pertsonen emozioak adierazteko, beraz erreferentzia izan zen ondorengo pintura- mugimendurako.
Bere lanak 3 fasetan:
1) Gorteko pintorea izan zen (Adib: Errege familiako erretratuak margotzen zituen).
2) Frantziaren inbasioaren aldia hartzen du, estilo beldurgarriagoa.
3) Margolan ilunenak egin zituen, zenbait lan makabroak ere.

Entradas relacionadas: