Finantza-hiztegia: Aurrezkia, Zorra eta Inbertsioa
Oinarrizko finantza-kontzeptuak eta hiztegia
Aurrezkia eta zorra
Aurrezkia: Gure diru-sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Gaur egungo diru-sarreren kontura etorkizunean egin dezakegun kontsumoa da.
Zorra: Aurrezkiaren kontrakoa da. Zorra etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
Ondarea eta kudeaketa pertsonala
Ondarea: Pertsona baten ondasun, eskubide eta betebeharren multzoa da.
Aurrekontua: Finantza-plana pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen eta diru-sarrerei ahalik eta aprobetxu handiena ateratzen laguntzeko.
Ordainketak eta kreditu-arriskuak
- Berandutza-interesak: Ordainketa edo beste betebehar batean atzeratzeagatik aplikatzen diren interesak dira.
- Enbargoa: Ordaindu gabeko zorrei aurre egiteko prozedura.
- Kreditu-historia: Berankorren zerrendetan sartzea. Hori kaltegarria da etorkizunean beste mailegu batzuk lortzeko aukera izateko.
- Berankorra: Zor baten ordainketan atzeratzen ari den pertsona.
Babesa eta aurrezki-planak
Pentsio-plana: Ekarpen malguen bidez eratzen diren aurrezki-planak dira, egoera jakinek eragindako ondorioei aurre egiteko.
Menpekotasuna: Autonomia fisiko edo mentala galdu izanaren ondorioz, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste pertsona baten laguntza etengabe behar denean sortzen den egoera.
Inbertsioaren oinarrizko ezaugarriak
- Likidezia: Inbertsio batek diru bihurtzeko duen gaitasuna da.
- Segurtasuna: Inbertsio orok du espero baino diru gutxiago eskuratzeko arriskua.
- Errentagarritasuna: Hasierako inbertsioaren gainean etekin gehigarriak lortzeko gaitasuna da.
- Inbertsioa: Etorkizunean diru gehiago lortzeko asmoz diruari ematen zaion erabilera da.
Finantza-merkatuak eta adierazleak
Akzioak eta dibertsifikazioa
Akzioak: Enpresa baten jabetza-ehunekoa adierazten duten tituluak dira, eta jabeei eskubide ekonomikoak eta kudeaketarako eskubideak ematen dizkiete.
Dibertsifikazioa: Gure inbertsioen arriskua gutxitzeko modurik eraginkorrena da. Dirua arrisku-maila ezberdineko hainbat inbertsio-planetan banatzea esan nahi du.
Kaudimena eta merkatu-tasa
Kaudimena: Zorrei aurre egiteko gaitasuna.
Arriskua kalifikatzeko agentziak: Enpresek eta herrialdeek jaulkitako finantza-produktuak kalifikatzen dituzten enpresak dira. Errentagarritasuna eta, beraz, kaudimena hartzen dituzte kontuan.
Euriborra: Europako banku garrantzitsuenek elkarri mailegatzean aplikatzen duten interes-tasa da.