Faxismoaren Kontrol Mekanismoak eta Frankfurteko Eskola

Otras materias3,45 KB

Faxismoaren Kontrol Mekanismoak eta Obedientzia

Faxismoak gizartea kontrolpean izateko konplizitatea lortu nahi zuen. Jendea kontrolpean izateko, obedientzia landu zuten, eta izaera kritikoa gogor zigortzen hasi ziren. Obeditu ahal izateko, propagandaren bitartez mugimendu faxistaren elementu erakargarriak zabaldu eta ados ez zeudenekiko biolentziarik gogorrena plazaratu zuten.

Gizarte demokratiko eta zentzuzko bat, faxismoaren alde jartzeko, totalitarismoak estrategia jakin bat aplikatu zuen:

  • Konzientzia kolektiborik ez izan; interes partikularrei lehentasuna adierazi (Indibidualtasun extremoa).
  • Aniztasunaren aurkako obsesioa. Botereak erabakitzen du pertsonak zer egin, esan eta pentsatu behar duen.
  • Indar biolentoa besteak zapaltzeko sistemarik egokiena da. Izua, terrorea, ultra-biolentzia... politika egiteko bide egokia da. Botere totalitarioek biolentzia erradikalaren defentsa burutzen dute.

Sistema faxistak ikara eragin eta denboran zehar mantentzen du. Estatuak sortzen duen beldurra ez da desagertzen eta honela aginteak hiritarrak kontrolpean izango ditu. Zentzu honetan, naziek sortutako “kontzentrazio eremuak” esaten ari garenaren adibideak dira: milioika pertsona inozenteen anilazio extremoa.

Totalitarismoaren Hiru Ondorio Nagusiak

Totalitarismoak hiru ondorio nagusi ditu:

  1. Totalitarismoak eskubideak izateko eskubidea ukatzen du.
  2. Totalitarismoak hiritar kriminalak sortzen ditu, konplizeak, asesinatzeko aginduak zintzo betetzeko dituztenak.
  3. Deshumanizatzen gaituztenean, enpatia debekatzerakoan, gure konzientzia morala galtzen dugu eta edozer gauza egiteko prest gaude.

Azken finean, totalitarismoak guztia dela posible eta hilketa masiboak justifikatuak daudela zabalduko du. Pertsona batzuei haien izaera humanoa kendu eta ‘zabor/soberakin’ gisa kontsideratuko ditugu. Totalitarismoaren oinarrian ez dago gizakiari dagokion ezer; erabateko gaitza da. Arendten hitzetan, ‘gaitz erradikala’.

Zoritxarrez, nahiz eta XX. mendeko faxismoak garai hartako eraginik ez izan, gaur egun XXI. mendean asko dira milioika pertsonek defendatzen dituzten jarrera totalitarioak.

Botere Politikoaz Aro Garaikidean: Frankfurteko Eskola

Frankfurteko Eskolaren Analisi Kritikoa

XX. mende bukaerako pentsamendu kritiko multiziplinatua (filosofia, soziologia, ekonomia, zuzenbidea, psikologia…) gizarte industrialeko egoera aztertu eta ondorio kritikoak atera zituen:

Ondorio Kritikoak

  • A) Ekonomia kapitalistak ez du humanitatearen garapen soziala lortu (desberdintasun eta diskriminazio ekonomikoak handitu dira).
  • B) Filosofiak alternatiba sozial-etikoak sortzen lagundu beharko luke. Gizarte zibila iratzartu eta benetako demokrazia aldarrikatu.
  • C) Progresua ez da termino ekonomiko industrial bat soilik. Aurrerabidea helburu soziala eta morala da ere: ongizatea, askatasuna, emantzipazioa, bakea.
  • D) Ideologia tekniko-zientifikoak gizartearen eta moralaren aurkako zapalkuntza sortu du: Politika armamentistikoa, armagintza nuklearra…
Zientziaren Arriskua

Zientzia eta teknika, demokratikoak ez diren erakunde ekonomiko-militarrek kontrolatu eta humanitatea bera arriskuan jarri du.

Descargar

PDF Word HTML