Euskarazko testu ereduak: gutun formalak, informalak eta saiakerak

Lengua y literaturaActualizado el 4,85 KB

Resumen

Dokumentu honek euskarazko testu motak aurkezten ditu: iritzi testu edo saiakera baten egitura, gutun informal baten eredua eta gutun formal edo eskaera baten eredua. Ereduek hasierako agurra, garapena, gomendioak eta amaiera nola antolatu azaltzen dute. Ikasleek testu horien ohiko egitura eta esaldi-moldeak ikasiko dituzte.

Puntos clave

  • Saiakera batek gaiaren garrantzia azpimarratzen duen sarrerarekin hasi behar du.
  • Iritzi testuan argudioak ordena logikoan aurkezten dira: adituen ikuspuntua, esperientzia pertsonala eta datu estatistikoak.
  • Gutun informalak agur hurbila, esperientzia pertsonala kontatzea eta gomendioak biltzen ditu.
  • Gutun formalak 'Jaun/Andre agurgarria' bezalako agurra, aurkezpena, proposamenak eta harremanetarako datuak izaten ditu.
  • Amaieran gutun formalak adeitasunezko agurra erabiltzen du eta gutun informalak besarkada eta agur hurbila.

Ponte a prueba

I. Iritzi Testu edo Saiakera Baten Egitura

Aldez aurretik, gai honek gure eguneroko bizitzan duen garrantzia azpimarratzea ezinbestekoa deritzot, izan ere, gero eta argiago baitago. (Izan ere)

Ezin uka daiteke nola ____ den.

Nire ustez, garrantzi handia du arestian aipatutakoak — du/da eta ___.

Honi buruzko argudioak zein gomendioak aipatu beharko banitu, argi edukiko nuke nola antolatuko nituzkeen:

  1. Lehenik: Adituen Ikuspuntua

    Adituek diotenez, kezkagarria da gizarte batek ____ri buruzko gauzak lortu ezin izatea. Horregatik, uste dut interesgarria izango litzatekeela ____tzea.

  2. Ondoren: Esperientzia Pertsonala

    Baliteke denoi antzeko zerbait gertatu izana, baina niri gutxienez behin baino gehiagotan gertatu izan zait. Beraz, ondo legoke ____tzea.

  3. Alde batetik: Datu Estatistikoak

    Prentsan argitaratutako azken inkestek adierazten duten bezala, biztanleriaren % 70 ados legoke gai horri buruzko egoera hobetzeko premiazko neurriak hartzarekin. Arazo honi aurre egiteko komeniko litzaiguke ____.

Amaitzeko, esan dezagun ____ (e)la. (Gehitu esaera zahar bat)

II. Gutun Informal Baten Eredua

Hasierako Agurra eta Sarrera

Aupa!

Zer moduz zabiltza? Ni bezain ondo egotea espero dut. Izugarrizko poza sentitu nuen zure azken gutuna jasotzean. Interesatzen zaizun gaiari / Kezkatzen zaituen gaiari buruzko iruzkinak egingo dizkizut hurrengo lerroetan.

Esperientzia Pertsonala Kontatzea

Lehenik eta behin, (esan zenidana kontuan izanda) niri gertatutako antzeko zerbait azalduko dizut, ea esperientzia honek pixka bat laguntzen dizun. Orain dela zenbait egun/aste/urte _______. Egoera honek poza/tristura handia eragiten zidan. Hori dela eta, _______ egitea erabaki dut.

_______ egiteari abantaila asko ikusten dizkiot.

Gomendioak eta Proposamenak

Nire ustez, interesgarria izango litzateke _______ -tzea. Horrez gain, ondo legoke _______ -tzea _______ -tzeko. Ahalegindu zaitez ere _______ -tzen.

Hau guztia gutxi izango balitz bezala, _______ -k mesede handia egiten dio _______ -ri. Hau gustatzen ez bazaizu, egin daitekeen beste gauza bat _______ -tzea da.

Amaiera eta Agurra

Egoera zaila dirudien arren, ez kezkatu lagun. Ziur nago arazoa ez dela hainbesterako, eta ikusiko duzu nola konpontzen den dena azkenean konponbide hauek martxan jarri eta gero. Arazo gehiago izatekotan, inolako arazorik gabe nirekin berriro harremanetan jartzeko aukera beti duzu.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz. Jaso ezazu besarkada handi bat eta zaindu asko; ilusio handia egingo lidake elkarrekin egoteak.

Agur,

III. Gutun Formal edo Eskaera Baten Eredua

Agurra eta Aurkezpena

Jaun/Andre agurgarria:

Nire izena __________ da eta zure herriko biztanlea/konpainiaren bezeroa/produktuaren erabiltzailea naiz. Gutun honen bidez, zugana jotzen dut oso garrantzitsutzat jotzen dudan gai bati buruz jakinarazteko eta bide batez proposamen batzuk iradokitzeko.

Komentatu nahi dizudan gaia zera da: __________ (–tzea).

Proposamen Nagusiak

  1. Lehen Proposamena

    Uste dut kasu honetan oso ideia ona izango litzatekeela __________ (–tzea). Hau guztia gutxi izango balitz bezala, –k mesede handia egiten dio *–*ri. Horrexegatik, egin daitekeen beste gauza bat *–*tzea da. Honi, beste irtenbide (aukera) on bat gaineratu nahi nioke: ideia ona da –(tzea).

  2. Bigarren Proposamena

    Bigarrenik, eta aurreko guztia kontuan hartuta, ondo legoke __________ (–tzea), gai honen hobekuntza lortzeko. Nire ustez interesgarria izango litzateke __________ –tzea. Ahalegindu zaitez ere __________–tzen. Hau gustatzen ez bazaizu, egin daitekeen beste gauza bat __________–tzea da.

Konponbideak eta Harremanetarako Datuak

Gai honi dagokionez esandakoak kontuan hartuta, esan nahi nuke, aipatu dudan arrazoi guztiengatik, gustatuko litzaidake konponbide batzuk eskaintzea, hala nola __________ (Konponbideak).

Zalantzak izan edo informazio gehiago nahi izatekotan, nirekin harremanetan jartzeko hona hemen nire helbidea eta telefono-zenbakia:

Amaierako Agurra

Nire eskaera / proposamena / ikuspuntua kontuan hartuko duzulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaitut. Eskerrik asko zure arretagatik.

Adeitasunez

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein egitura du iritzi testu edo saiakera batek?

Gaiaren garrantzia azpimarratzen duen sarrerarekin hasten da. Ondoren argudioak aurkezten dira: adituen ikuspuntua, esperientzia pertsonala eta datu estatistikoak, eta amaieran esaera zahar bat edo laburpen bat gehitzen da.

Zer ezaugarri ditu gutun formal batek?

Agur formala erabiltzen du, esaterako 'Jaun/Andre agurgarria', eta gaia eta proposamenak argi aurkezten ditu. Harremanetarako datuak eta adeitasunezko agurra ere sartzen dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da iritzi testu baten lehen zatiaren helburua?
2. Zein agur erabiltzen da gutun formal batean?
3. Zer sartzen da gutun formalaren konponbideen atalean?
4. Zein da gutun informal baten amaierako agurra?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.