Euskal Esamoldeak eta Beren Esanahiak

Lengua y literaturaActualizado el 25,25 KB

Resumen

Dokumentu honek euskal esamolde ugariren zerrenda biltzen du, letraz letra ordenatuta. Esamolde bakoitzak bere esanahia du, eta hitzez hitz ulertzen ez diren esaerak azaltzen ditu. Ikasleak esamolde ohikoen esanahia ulertuko du eta euskal esaerak ezagutuko ditu.

Puntos clave

  • Dokumentuak euskal esamolde ugari biltzen ditu, letraz letra ordenatuta.
  • Esamolde bakoitzak esanahi bat du, eta hitzez hitz ulertu ezin diren esaerak azaltzen dira.
  • Hortxe dago koxka! esamoldeak esan nahi du: gakoa aurkitu.
  • Lur jo esamoldeak esan nahi du: diru guztia galdu.
  • Gaitzerdi! esamoldeak esan nahi du: eskerrak!
  • Hitz eman esamoldeak esan nahi du: zerbait agindu.
  • Ahopeka esamoldeak esan nahi du: isilean, belarrira esan.

Ponte a prueba

A

A zer alea!: Pertsona bitxia, bihurria edo berezia. A zer harria daukadan zurekin!: Zuk bai sufriarazten didazula! A zer patata daukazun galtzerdian!: A zer zuloa daukazun galtzerdian! A zer tximak dituzun!: A zer sapak dituzun! Aho bete hortz utzi ninduten: Guztiz harrituta utzi ninduten. Aho zabalka: Aharrausika. Ahopeka: Isilean, belarrira esan. Ahotik atera: Mihi puntatik kendu. Aintzat hartu: Kontuan hartu. Aintzanek begio loreak zituen: Aintzanek oso begi eztiak zituen. Aitak demanda egin dit: Aitak errieta egin dit. Aitari eskatzea dauka!: Aitari eska biezaio! Aitonak arima hortzetan dauka: Aitona hiltzear dago. Aitzaki-maitzaki: Estakuruak etengabe asmatu. Aiher naiz: Gogo bizian nago. Alajaina!: Jinko huna! Alamena eman: Nekagarri suertatzen den hitz-jarduna. Aldarte handiak izan: Gogaldi aldakorra izan. Alde hemendik!: Ospa! Aldez aurretik: Aurretiaz. Aldez edo moldez lortuko dugu: Nola edo hala lortuko dugu. Alferrik ari: Balio ez duen lana egin. Alferrik galdu: Hondatu. Amona eduki: Zorte ona eduki. Amona zena Mutilokoa zen: Hildako amona Mutilokoa zen. Anaiaren buruan ilea besterik ez da jaio: Anaia ergela da. Anaiari bizkarra berotu zioten: Anaiari jipoi ederra eman zioten. Andoni beldurrak aidean dabil: Andoni beldurrak ebakita dago. Aparaju ederra zara zu!: Ale ederra zara zu! Aparta: Oso ona, primerakoa. Apustuetan seinalea jartzea normala ohi da: Apustuetan ez da diru guztia jartzen, zati bat baizik. Ardo putzua: Ezer jan gabe asko edan. Arian-arian: Pixkanaka-pixkanaka. Arnasestuka hasi eta ia-ia konortea galdu zuen: Ia itoan zegoen eta konortea galdu ez zuenean! Arpa jotzen aritu: Adarra jo. Arkusunka dabil: Doministikuka dabil. Astarrak kumea egin arte: Oiloek txiza egin arte. Astoa saldu eta pottoka erosi: Egoera txartu. Aterik adina maratila eduki: Edozein gauzetarako erantzuna izan. Atrebentziz, nongoa zara?: Ausardia handia bada ere, nongoa zara? Atzamarra bada, eskua esan: Ahoberokeriak esaten ditu. Atzamarra bada, eskua esan: Ahobero garbia da. Aurrea hartu: Ekintza batean beste bat baino azkarrago ibili. Auzoko ateak ixtera joan: Inoren fraketan sartu nahi. Azal bete-betean egon: Oso lodi egon/izan. Azaren azpian ez geratu: Azkarra izan. Azkena ipur-tximela: Umeen jolasetan erabilia. Azpijanean aritu: Sator lana egin.

B

Ba ote? Egia ote?: Egia ote den ala ez. Babalore horrek ez daki ezer: Inuzente horrek ez daki ezer. Babak eltzetik atera: Gehiegikeriak esan. Babak eltzetik atera: Arazoak konpondu. Badaezpada ere, hilburukoa egin dut: Badaezpada ere, testamentua egin dut. Bai, zakurraren bibolina!: Bai, baita zera ere! Baietz igerri!: Zerbait jokatzeko unean esan daitekeena. Bakoitzak berea, Jainkoaren legea: Norberari dagokiona. Barra-barra: Kantitate handia. Basati halakoa: Ezjakina, astapotroa. Bat nator zurekin: Zurekin ados nago. Batek jakin: Auskalo! Bazterrak harrotzen dabil: Iskanbila sortzen ari da. Begiluze: Leihozabala. Begitan hartu: Gorrotoa edo kontrako sentimendua izan. Begiz jo: Zerbait edo norbait gustatu. Behin-behinekoa: Betirako ez dena. Belea egondako hesola baino hobea: Ez da gauza handirik, baina ezer baino gehiago bada. Bereak eta bi: Kristorenak. Bereak eta bi hartu zituen: Astindu ederra eman zioten. Bereak ikusi: Gorriak ikusi. Bere burua zuritu: Eskuak garbitu. Bere burua zuritzen saiatu da: Bere burua garbitzen saiatu da. Bere golkorako: Bere artean. Bere kasa: Bere kabuz. Berebiziko afaria egin genuen: Apartako afaria egin genuen. Bertan behera utzi: Zerbait bukatu gabe utzi. Besterik ezean: Beste erremediorik ez badago. Bete-bete eginda egon: Lepo egon. Bete-betean asmatu: Igerri. Bete-betean, Peru atarian!: Pertsonaren bat aipatu eta huraxe agertu. Beteta egon: Haurdun egon. Betiko kaka zaharrari eragin: Lelo berarekin ibili. Betilehen: Klasean dena dakiena, edo behintzat hori uste duena. Bi etxetako txakurra: Helburu ezberdinak dituena. Bidenabar: Bide batez. Bide eman: Aukera eman. Bihotzondokoa: Zerbait gertatu delako susmoa. Bila zebilena jaso: Merezi duena aurkitu. Bizitzaren gazi-gezak ohikoak dira: Bizitzak dituen gorabeherak normalak ohi dira. Bost dakizu zuk!: Ez dakizu ezer! Bostekoa luzatu zion: Eskua eman nahi zion. Bukatzen ez den soka: Amaierarik gabeko auzia. Buru-belarri: Lan batean gogor aritu. Buru-belarri aritu: Lan batean gogor aritu. Buru-buruan: Behar den tokian asmatu. Buru pittin baten jabe bazina...: Pixka bat pentsatuko bazenu... Burua joan: Zorabiatu. Buruz buru esan zidan: Aurrez aurre esan zidan. Burutik behera: Goitik behera.

D

Datorrena datorrela!: Gerta bedi gertatu behar dena. Denbora jan: Denbora pasa. Direnak eta ez direnak: Gorriak ikusi. Diruz josita egon: Aberats izan.

E

Ederra egin: Hutsen bat egin. Egin ezazu Jainkoa zahartu baino lehen: Noizbait egin ezazu. Egon hadi horretan: Baita zera ere! Egon hadi horretan!: Berehala sinetsiko diat/dinat! Tira, tira! Egonean egon: Lasaitasun ederrean. Eguzki galdatan ezinda lanik egin: Eguzkiaren saparen azpian ezin da lanik egin. Egunak joan, egunak etorri: Denbora pasa ahala. Egunari berea eman behar zaio!: Egun bereziak ospatu egin behar dira. Egunetik egunera: Denbora pasa ahala. Eguna zabaltzean abiatuko gara: Egunsentiarekin batera abiatuko gara. Ekarriko ez dut, bada!: Horixe ekarriko dudala! Ele gutxitan: Hitz laburrez. Entrema ederra daukazu: Sake ederra daukazu. Erdibana: Gauzak erditik banatu. Erdipurdi egin: Erdizka egin. Esan banion, esan nion!: Liskarra sortu zela adierazteko. Esan bazuen, esan zuen...: Ez dakit nola bururatu zitzaion halakorik esatea. Esanak esan: Gauzak bere horretan gelditu. Esaten badut, esan!: Esaten badut, dena kontatuko dut. Eskatzea zuen: Gonbidapena edo aholkua adierazteko balio du. Esku bete lan: Lanpetuta ibili. Esku ona duzu: Idazkera txukunez idazten duzu. Etsi-etsian: Beste erremediorik gabe. Etxerako modukoa: Pertsona fina, langilea. Ez aurrera, ez atzera: Egoera batetik ezin atera. Ez da oso betea: Ez da batere azkarra. Ez daukat sosik ere: Ez daukat txakur txikirik ere. Ez dit barrenak laguntzen: Ez dut gogorik. Ez gatz ez berakatz: Funtsik gabea. Ez hanka, ez buru: Zentzurik ez izan. Ez hanka, ez buru: Zentzurik gabea. Ez itzazu babak eltzetik atera: Ez ezazu txorakeriarik egin. Ez nuke inondik inora egingo: Ez nuke inolaz ere egingo. Ez zegoen askoren baitan: Oso gutxiren faltan zegoen. Ez esatekoak esan: Zentzugabekeriak esan. Ezta hurrik eman ere!: Zerbait asmatu edo jakin ez, arrastorik somatu ez. Ezinean ibili: Pattal edo makal egon.

F

Felipe eltze askotako burduntzalia da: Felipek auzi guztietan muturra sartzen du. Film hori garizuma baino luzeagoa da: Film hori oso luzea da. Firin-faran ibili: Kalean ibili ezer onik egin gabe. Fraka beltzean hari zuririk ez da falta: Etxean gobernu txarra izan. Futbola ikustera lantzean behin joaten gara: Futbola ikustera noizean behin joaten gara.

G

Gai hori puri-purian dago: Gaur egun gai horretaz asko hitz egiten da. Gainbehera: Eskatuz. Gainezka egin: Neurriz kanpo isuri. Gaitzerdi!: Eskerrak! Ganbaratik izorratuta dago: Ez dago burutik sano. Garai onean: Une desegokian. Gauerditik salto handirik egin gabe: Gaueko hamabiak inguru. Gaueko ordu txikiak: Parranda eginez ailegatzen direneko orduak. Gaur-biharretan: Bi eguneko tartean egiten dena. Gaur zortzi: Gaur asteazkena bada, datorren asteko asteazkena. Gaur zortzi ezkonduko gara: Gaur asteazkena bada, datorren asteazkenean ezkonduko dira. Gaztako ederra hartu du: Kaskarreko ederra hartu du. Geure buruaren jabe bagina, beste kuku batek joko liguke: Geure buruaren jabe bagina, gauzak ezberdinak izango lirateke. Gero gerokoak!: Gauza bakoitza bere unean. Gizon horrek puzkerra burduntzian sartuko luke: Gizon hori iaioa eta trebea da. Gogoan hartu: Buruan gorde. Golko handikoa izan: Gauza asko pairatzen dituen pertsona. Goian bego!: Requiescat in pace. Goian bego!: RIP. Goian zerua eta behean lurra bizi da: Inolako babesik gabe bizi da. Goitik jota: Gehienera ere. Gorrarena egin: Ezentzunarena egin. Goseak amorratzen nago: Goseak ebakita nago. Goseak ebakita egon: Gose handia izan. Gora jo: Pertsona garrantzitsu batengana zuzendu. Goxo-goxo, bero-bero: Oso gustura.

H

Hagina dabilenean, sabela poz: Jaten dugunean, pozik gaude. Halare!: Eskerrak! Hamaika ikusteko jaioak gara: Harridura adierazteko. Hamaika ikusteko jaioak gara: Egoera harrigarri baten aurrean erabilitako esaldia. Han ere txakurrak oinutsik: Toki guztietan berdin. Handia da horratio!: Handia da, gero! Handi-mandiak: Handikiak, jauntxoak. Hara Txema, aspaldiko partez!: Hara Txema, aspaldiko! Harira joan: Jardunaren gaiari heldu. Harira joan/etorri: Gaia kokatu, gaiari lotu. Harri eta zur geratu: Harrituta gelditu. Hasten bagara, hasi: Liskarra edo eztabaida hasi aurretik esan ohi da. Hasten banaiz, hasi egingo naiz!: Hasiz gero, dena kontatuko dut. Hau kaka-nahastea!: Mataza handiko egoera. Hau kuxidadea!: Zikin eta hankaz gora dagoena. Hau, mutila, hau! Mutur aurrean daukazu eta!: Hau, mutila, hau! Parez pare daukazu eta! Hau neska kaskarina!: Hau neska txoriburua! Hazkura izan: Hatz egiteko nahia. Hezur eta azal gelditu: Oso argal gelditu. Hezur berriturik itzuli da etxera: Erabat sendatuta itzuli da etxera. Hemen pagotxa dago: Hemen aukera ona dago. Hil artean bizi: Hainbestean bizi. Hitza jan: Agindutakoa ez bete. Hitz eman: Zerbait agindu. Hitzetik hortzera: Maiz egiten den gauza, barra-barra. Hitzetik hortzera: Bat-batean, tupustean. Hobe beharrez: Hobe delakoan. Hobe izan: Komenigarriago izan. Honez gero: Dagoeneko. Honelako gauzak muin emanda hartzekoak dira: Honelako gauzak estimazio handiz hartzekoak dira. Hor konpon, Marianton!: Bost axola niri! Horrek abilidadea auzoan dauka: Asko esan eta bat ere ez egin. Horrek ahateari igerian erakutsi!: Asko baleki bezala hitz egiten du beti. Horrek aita zuen langile: Bere aita ez dakigu, baina bera alfer hutsa da. Horrek astarrak kumea egiten duenerako ikasiko du euskara: Horrek ez du sekula ere euskara ikasiko. Horrek badaki bost!: Ezer ez jakin. Horrek burua lehengo lepotik!: Horrek berdin segitzen du. Horrek burua lehengo lepotik: Horrek berdin segitzen du. Horrek ez dauka atarramendu onik: Horrek ez du ezer garbirik aterako. Horrek ez dauka makarrik begietan: Hori oso argia da. Horrek ez du kolpe zorririk jo: Horrek ez du inoiz lanik egin. Horrek ere atzean zuloa!: Horrek ere akatsen bat badauka. Horrek hizpidea jartzen ari da: Hori hizketa-gaia ematen ari da. Horrek jakin kuanto!: Horrek bai jakin! Horrek tripa truk lan egiten du: Horrek mantenuaren truk lan egiten du. Horiek artazuriketako kontuak dira: Horiek sinesgarritasun gabeko kontuak dira. Horiek ilargi labe gainean bizi dira: Horiek oso ondo bizi dira. Hori eta ahuntzaren gauerdiko eztula... bat!: Hori eta zakurraren putza... bat! Hori eta ganbaran laia aritzea... bat!: Alferrikako lana egin. Hori egin behar dugula buruak eman dio: Hori egin behar dugula bururatu zaio. Hori gizon puska!: Hori gizon handia! Hori hutsaren hurrengoa da: Hori eta atariko haizea... bat! Hori lumatu gabeko txorikumea da: Hori ume mukizua da. Hori mozolo pinttoa da: A zer nolako alea den hori! Hori neska matraka!: Neska bihurriei esaten zaie. Hori nontzeberri hutsa da: Hori kuxkuxero hutsa da. Hori paper errea da: Baliorik ez duena. Hori plaza-gizona da: Hori jendearen aurrean ez da kokiltzen. Hori ur handitako arraina da: Handi-mandia da. Hortxe dago koxka!: Gakoa aurkitu. Hortxe nonbait: Hala moduz. Hurrengo kukua ez entzun: Hil. Hutsean ari: Etekinik gabeko lana. Hutsaren hurrengoa: Ezertarako balio ez duena.

I

Idiak bezala edaten duk: Izugarri edaten duk. Ihiak bezala edan: Zurrutero handia izan. Ilea saretzen ari zaizu: Burusoil gelditzen ari zara. Inbidia banatu zenuenean, zeuk eraman zenuen zakurik handiena!: Bekaizti hutsa zara. Inon direnak esan zizkidan: Kristorenak esan zizkidan. Inondik inora ez: Inolaz ere ez. Inoren estuaz txingarria atera: Beste pertsona batez baliatuz, norberaren arazoak konpondu. Inoren platerean sartu: Besteen arazoetan sartu. Iñakik muin egin dio irudiari: Iñakik musu eman dio. Iñakik sake ederra dauka: Mutiko ederra da Iñaki. Irtengo ote da inoiz umepetik?: Ume horiek ematen dioten lana! Itsumustuan: Itsu-itsuan. Itzal handikoa: Ospe handikoa. Itxi ezak sakristiko atea!: Itxi ezak zirrikitua! Ito larrian ibili: Jainkoak dakien moduan ibili. Izerdi patsetan: Izerditan blai. Izarrei beha egon: Ezer egin gabe egon. Ixilka-mixilka sartu da: Zaratarik atera gabe sartu da.

J

Jai eduki: Zer ez egin eduki. Jainkoaren izenean izango al da?: Egindakoak zerbaitetarako balio izango du? Jakinaren gainean egon: Abisatuta egon. Jakinaren gainean zaude!: Hori eginez gero, badakizu zer gertatuko den. Jesus batean: Denbora laburrean. (Amen batean) "Jesus amen" esan orduko kalean zen: Berehala kalean zen. Jo ta txikitu ez duenean!: Ia-ia jo eta kasik txikitu du.

K

Kaka fraketan ibili: Beldurtuta egon. Kale egin: Asmatu ez, huts egin. Kale egin du: Huts egin du. Kale gorrian: Besterik gabe, babesik gabe. Kaskagogor: Setati edo burugogor. Kolokan egon: Seguru ez egon. Kontu-kontari: Berriketan aritu. Kopeta beltza jarri du: Haserretu egin da. Kristonak esan!: Zerbait gogorra esan, adierazi... Kukuak oker jo digu: Zorte txarra izan dugu. Kukutik kukura egiten dugu: Gutxitan egiten dugu.

L

Lana beltz egin dut: Lan asko edo handia egin dut. Larrugorritan jarri: Biluzik, arroparik gabe. Larunbatero zabu-zabuka ibili ohi da: Larunbatero zialdoka ibili ohi da. Lau oilo: Oso jende gutxi. Lehenengo eta behin: Batez ere! Garrantzitsuena! Lehenik! Lekutara joan: Oso urrun joan. Lekutakoa haiz hi!: Oso toki urrunekoa denean esaten da. Lepahezurra haustea opa dizut: Zerbait txarra gerta dakizun opa. Liburua aditu batean ikusi dut: Liburua azaletik aztertu dut. Loak errea egon: Logaleak egon. Lo zorroan egon: Lo seko egon. Luze iritzita egon gabe esan zuen: Gehiegi pentsatu gabe esan zuen. Lur jo: Diru guztia galdu.

M

Maritxuren semea haur lorea da: Maritxuren semea haur lasaia da. Mela-mela: Blai-blai. Mihian herdoilik ez eduki: Ahora datorkion guztia esan. Mikel kamino betean joan zen etxera: Mikel total eginda joan zen etxera. Mirandek bere buruaz beste egin zuen: Mirandek bere burua hil zuen. Mizkina: Moko fin izan edo gaizki jaten duenaz esaten da. Musu truk: Dohainik. Mutur beltza izan: Jenio txarrekoa izan. Mutur joka ibili: Kolpeka edo borrokan aritu. Muturrez aurrera: Aurreraka erori.

N

Nagiak atera: Loaldi baten ondorengo giharren luzatzea. Nahaste-borraste: Mataza. Nahitaez joan beharra dago: Derrigorrez joan beharra dago. Negar batean: Negar zotinka. Neure gain hartuko dut lan hori: Lan hori neure kontu. Nire etxean no da to: Nire etxean andreak agintzen du. Nik haginak berdindurik ditut: Pertsona heldua naiz. Nik segurutik jokatuko nuke: Nik, badaezpada ere, ziurtasunez jokatuko nuke. Nondik ezagutu?: Pertsona bati buruzko azalpenak edo adierazpenak eskatzean. Noraezean ibili: Joateko tokirik edo helbururik ez izan. Noren aldean: Bi gauza edo gehiago konparatu. Niri ere min egin dit: Norbaitek kolpe handia hartu. Neska horrek buruan ere hesteak ditu: Neska hori jatun handia da.

O

Odola berotu: Sutu. On hutsa izan: Ogi puska izan. Oiloek txiza egin arte ez naiz lekutuko: Ez naiz inondik inora ere lekutuko. Ondo majo!: Bapo. Onetik irtenda: Senetik aterata. On dagizu(e)la!: Profita ontsa! On dagizula!: Jaten denean esan ohi da. Oraindik orain: Arestian. Orpoz orpo: Hurbiletik jarraitu. Orpoz orpo jarraitu zitzaidan: Gertutik jarraitu zitzaidan. Osasunez urratu: Gozatu. Osasunez urratu!: Zerbait berri gozatu. Oso betea ez izan: Argia ez izan. Oso jantzita egon: Asko jakin. Oso pertsona zuria da: Oso pertsona faltsua da. Osterantzean: Bestela. Oker egon: Tronpatuta egon.

P

Par egin: Berdintasuna adierazteko. Parez pare: Aurrez aurre. Pellokeriak esan: Lelokeriak esan. Pertsona zuria: Faltsua izan. Piper egin: Eskola galdu nahita. Porru eginda gelditu naiz: Neke-neke eginda nago. Putza ere ez izan eta puzkerra dela uste: Bere buruari den baino gehixeago iritzi.

S

Sano-sano: Naturaltasunez. Sartu-irten bat egin eta joan egingo gara: Bisita laburra egin eta joan egingo gara. Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik: Aztiek eta sorginek erabilitako esaldia. Segapoto hori!: Leloa. Segi hemendik!: Baten bat nonbaitetik bidali. Seko gelditu da: Zerraldo gelditu da. Sena galdu: Konortea galdu. Sits eta bits jan genuen: Bapo jan genuen. Sorgin afaria: Berandu egiten den afaria. Sudurpean bai zuk indarra!: Zuk asko hitz egin, baina gero bat ere ez. Sutan egon: Haserre egon.

T

Tarteka-marteka: Noizbehinka. Tenplean egon: Tenperatura egokian. Tipula tristura: Gezurrezko lantua. Tokian tokiko: Leku ezberdinetan ezberdin. Tori eta tati egin zidan: Eskaini eta ez zidan eman. Total eginik etorri da: Mozkorturik etorri da. Total eginda etorri zen bilerara: Ink eginda etorri zen bilerara. Traste guztiak aurrean hartuta agertu zitzaigun: Bere traste eta guzti agertu zitzaigun. Trikili-trakala: Zirriki-zarraka, nola edo hala. Ttipi-ttapa: Astiro baina gelditu gabe ibili. Ttotton salara bidali gaitu: Pikutara bidali gaitu. Tupustean aurkitu nuen: Bat-batean aurkitu nuen. Txakur txikirik ez: Sosik ez, dirurik ez. Txantxetan ibili: Brometan ibili. Txapela batez bi buru estali nahian zabiltza: Gauza elkartezinak egin nahian zabiltza. Txiki-txiki egin: Xehe-xehe egin. Tximistak harturik joan zen: Korrika eta presaka joan zen. Txintxik aipatu gabe: Ezer ez esan. Txitean-pitean: Maiz. Txistu bizian atera da: Abiadura handiz atera da. Txolindu: Mozkortzeko lehenengo pausoa. Txoxoloa, halakoa!: Lelo halakoa!

U

"Udaberriko larrosa" esan zidan Arkaitzek: Lore bat bota zidan Arkaitzek. Ume honek a zer kasketak dituen!: Haserraldi gogorrak ditu ume honek. Umeak aurrean hartuta alde egin zuen: Ume eta guzti alde egin zuen. Ur errea: Baliorik gabekoa. Ur handitako arraina: Nahi handiko pertsona. Urak dakarrena urak daroa: Gauzak etortzen diren moduan joaten dira. Urak egingo du bide: Ikusiko duzu nola gertatuko den. Urak egingo du bide: Horrela gertatuko da, ikusiko duzu. Uste ez genuen zakurrak egin digu zaunka: Espero ez genuen zerbait gertatu zaigu. Usteak erdi ustel: Uste duguna eta errealitatea gauza desberdinak dira.

Z

Zakur guztiak lau hanka: Toki guztietan gauza bera. Zakurraren putza!: Kaka zaharra! Zakurraren putza!: Huskeria. Zalditik astora eta astotik lurrera: Gauzak okertuz joan. Saltsa guztietako perrexila: Istilu guztietan agertu. Zazpi belarriz egon: Arreta handiz aditu. Zeharka begiratu: Aurrez aurre ez begiratu. Zenbait, ur gaineko bitsetan bizi dira: Zenbaitek ilargia labe gainean daukate. Zenbat ditu hilak gaur?: Egunaren zenbakia jakin nahi. Zepelin galanta harrapatu genuen: Mozkor galanta harrapatu genuen. Zer jai eta zer jaiondo!: Zer arraio! Zerua irekita ikusi: Irtenbideren bat aurkitu. Zehatz-mehatz azaldu zidan: Xehetasun guztiekin azaldu zidan. Zintz egin: Mukiak kendu. Zoko-moko guztiak: Bazter guztiak. Zorioneko!: Ditxosozko. Zotz egin: Zenbait pertsonen artean zozketatu. Zuk aterik adina maratila daukazu: Zuk edozein gauzatarako erantzuna duzu. Zuk esan duzunak ez dauka ez buru, ez hankarik: Zuk esan duzuna zentzugabekeria da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer esan nahi du Lur jo esamoldeak?

Diru guztia galdu esan nahi du.

Zer esan nahi du Gaitzerdi! esamoldeak?

Eskerrak! esan nahi du.

Zer esan nahi du Ahopeka esamoldeak?

Isilean, belarrira esatea esan nahi du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer esan nahi du Hortxe dago koxka! esamoldeak?
2. Zer esan nahi du Lur jo esamoldeak?
3. Zer esan nahi du Ahopeka esamoldeak?
4. Zer esan nahi du Gaitzerdi! esamoldeak?
5. Zer esan nahi du Hitz eman esamoldeak?
6. Zer esan nahi du Aho bete hortz utzi ninduten esamoldeak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.