Euskararen Irakaskuntza: Hizkuntza, Komunikazioa eta Ikaskuntza Estrategiak
Zer da Hizkuntza? Komunikazio Tresna
Zer da hizkuntza? Komunikatzeko eta gauzak egiteko erabiltzen den tresna. Klasean egiten denaren euskarria da (azalpenak, interakzioa, galderak, jolasak). Komunikazio egoera ezberdinetan bizi: taldekoak, banakoak, galderak, azalpenak, eztabaida.
Irakaslea hizkuntza eredu izan behar: bere hizkera zaindu eta haurrena bideratu. Barnean 3 kontzeptu ditu: zuzentasuna, jakortasuna eta egokitasuna. Irakasleari irudien erabilpenak, errepikapen esanahitsuak, gelako ezaugarri psikoafektiboak aztertzea lagunduko dio.
Hizketa Ariketak
Hizketa ariketak 3 multzotan banatzen dira:
- Hasierako fasea: Objektua izendatu, argibide errazak.
- Tarteko f: Marrazkiak azaldu, istorio pertsonalak.
- Fase aurreratua: Istorio zailagoak, rol-jokoak.
Curriculuma eta Pragmatika
Curriculuma / Pragmatikoa / Esanguratsua: Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentziaren barruan. Gaitasun pragmatikotik ikusita, hizkuntza arauak modu egokian erabiltzean oinarri. Testuak ulertu, sortu eta interpretatu.
Hizkuntzaren erabilera lehenetsi, ez honen osagaietan zentratu. Ahozko komunikazioarekin lotutako hizkuntza trebetasunak eskolak ez ahaztu. Ikasgela komunikazio gune eredugarri bihurtu, jarrera erabiltzaileak hiztun eta hizkuntzetan.
Hitz egin, idatzi, entzun bizitza sozialaren jarduera esanguratsuetan: eremu pertsonalean, sozialean, akademikoan eta lanean.
Orientabide Metodologikoak (4 Ardatz)
- Epistemologikoa: Ezagutzak eskuratu.
- Didaktikoa: Egokitzapena eta autonomia.
- Psikologikoa: Ikasketa prozesu konstruktiboa.
- Soziokulturala: Familiiarekin erlazioa.
Hitzegitea: Ahozko Adierazpena
Hitzegitea ahozko adierazpena: Faktore kontestualak, kognitiboak eta linguistikoak denbora mugatuan konbinatzea. Esandakoa kontrolatu eta hurrengo esaldia prestatu.
- Prozesatze sintaktikoa: Hizkuntza elementuak autatu eta ordenatu zentzua lortzeko (kognitiboa + linguistikoa).
- LH zailtasunak: Esaera askoren automatizazio eza, ezagutza lexiko eta morfologiko eskasa, formulazio sintaktikoari eza.
- Konponbidea: Etengabeko negoziazioa eta lankidetza.
Mintza Arauak
Mintza arauak: Analogiaren printzipioa (berdintasuna), gutxieneko aldaketaren printzipioa (mintzagaiari ez aldatu), elkarrizketarako lankidetza:
- Kantitatea: Justua.
- Kalitatea: Egia.
- Garrantzia: Egokia.
- Modua: Argi.
Hiztuna esaldi koherenteak sortzen ditu eta entzulea testuinguruko elementuetan oinarritzen da.
Mintza Irakasteko Ikas Estrategiak
Zer + Nola orientatzea: galdera irekiak; erraztea: osatu, fokalizatu, egiaztatu; informatzea; sotegua ematea.
Elkarrizketa eta Interakzioa
Elkarrizketa: Gure pentsamendua eta bestearena aurrez aurre jarri. Ideiak partekatu, esanahia eraiki.
Gelan: Eragin Trukeko Elkarrizketa
- Interakzionala: Eguneroko errutina, aurresangarria, oso kontestualizatua. Input oinarrizkoa: agurra, asierako zereginak.
- Transakzionalak: Info berria, ez esanguratsua, ez kontestu: etiketatzeari, kontaketa egiteari, fisiko errelatoei, gertaerak kontatzeari, gertaerak aurresateari, esanahi bilatzeari, nola eta zergatik azaltzeari.
Irakaslearen Rola
Irakaslea: Rolak orekatu, utzi denbora hizketarako, utzi pentsatzen, jakintzak bilatu, asmatu eta eraiki, jakinmina eta zalantzan jarri.
Elkarrizketa Motak
- Hizketa lehiatua: Hitza artzeko lehia, ekarpen ezak.
- Hizketa gehitzailea: Ekarpenak modu akritikoan.
- Hizketa esploratzailea: Esandakoak aintzat hartu, edatu eta aldatu.
Nola Parte Hartu?
Jarduera egoki aukeratu, babes estrategia egokia, bide irekia eskaini, jarrera irekia.
Entzutea: Ahozko Ulermena
Entzutea: Ahozko ulermena: Info garrantzitsua identifikatu eta interpretatu. Nola? Lexiko unitateen bidez (izenak, aditzak) eta gramatika unitateen bidez (izenordainak), funtzio sintaktiko eta egitura fonetikoaren bidez, esanahi erreferentzialaren bidez.
- Ulertzea: Zentzua ematea. Entzuleak inferitu mundu ezagupenaren, marko testualaren eta kulturalaren arabera.
- LH zailtasuna: Garapen kognitiboaren arabera interpretazio ezberdina: elementu suprasegmentalak (ozena, erritmoa, tonua), elementu kinesiko eta proxemikoak, elementu emozional kognitiboak (interesa, urduritasuna).
Ulermen Estrategiak
Mezua: Errekonozitu eta aukeratzea: egoera zehatzak, egoera orokorrak, erreferentzia kulturalak. Aurreratzea eta gogoratzea.
Entzule Ona
Entzule ona: Jakinmina adierazi, aktiboki entzun, ulertzen saiatu, txanda errespetatu.
Entzute Ariketak
- Hasiera fasea: Akatsak zuzendu, istorioko irudiak ordenatu.
- Tarteko f: Istorioak berrordenatu.
- Fase aurreratua: Info konparatu, idei nagusiak atera.
Casany: Intentsiboa eta Estentsiboa
- Intentsiboa: Entzun eta idei nagusiak atera, moztu grabazioa eta ikasleak aurreratu.
- Estentsiboa: Entzundako testua osatu, entzundakoa idatziz birformulatu.
Entzumena Hobetzeko
Entzumena hobetzeko: Interes mailarekin lotuta, gai erakargarriak, esperimentazioa, helburua arabera ezberdin entzun egin. Prestaketa eta hizkuntza gakoa, ulermena landu: entzute aktiboa, erredundantzia, erreferentzia markoa, eduki egokitu, jarrera pertsonala, nor hitz egiten duen jakin.
Klasean Entzutea
Klasean entzutea: Ariketa asko, labur, intentsiboak; material erreala; gai interesgarriak; hizkera benetakoa; helburu komunikatiboa; testuinguru eta eduki argiak.
Alderdi Metalinguistikoa eta Tarte Hizkuntza
Alderdi metalinguistikoa:
- Ikasleek jakin behar dute elkarrizketa esploratzailearen funtzionamendua (elkarrekin lanean, entzuten).
- Harreman eta kultura jakintzak, zehar konpetentziak ere.
- Fontichen proposamena: Talde handian (helburua/prozedura), talde txikian (ariketa egin), talde handian (partekatu talde txikien emaitzak).
Tarte Hizkuntza
Tarte hizk: Ama hizkuntzatik 2. hizkuntzara egindako bideari esaten zaio. 2.H ikastearen bidez elebidun bihurtzearen prozesuari esaten zaio. Inferentziak egitea.
Ezaugarriak
- Sistematikoki aldatzen dira; hizkuntza batean dakiguna bestean adierazteko aldaketak egin behar dira.
- 2.H jabetzaren ordena eta garapen sekuentzia berdina da ikasle guztientzat (unibertsala). Berdin du 2.H binkularra izango delako.
1.H Eragina Tarte-Hizkuntzan
1.H eragina du tarte-hizkuntzan (zailtasun maila eta tasun markatuen araberakoa):
- Garapen sekuentzia berdina da.
- Tarte-hizkuntzan existitzen ez den kategoria badu, motelagoa da.
- 2.Hn dauden tasun markatuak zailagoak izan daitezke 1.Hn konparatuz.
Kontzientzia Metalinguistikoa eta Erroreak
Kontzientzia metalinguistikoa ikas-estrategiak:
- Noiz eta nola egin kasu formari (2.Hren erabilera ikaskuntzaren edozein fasetan egin eta erabili behar da, forma eta esanahia erlazionatuz); tarte-hizkuntzaren faseak definitu (tasun markatua eta markatugabea); gaitasun kognitiboak kontuan izan; 2.Hko jarrera positiboa; ikas-helburuekin lotura; formaren analisia (tasun markatua eta tasun markatugabea).
- Hizkuntzaren irakaskuntza esplizitatu (ikasleek kontzientzia metalinguistiko gehiago hartzeko).
Erroreen Tipologia: Motak
- Desbideratze sistematikoa: Ez du ikasi, gaitasun falta. Erroreak dira eta egiten dituzte ikasi ez dutelako (gaitasun falta eta input nahikoa ez jasotzeagatik).
- Desbideratze asisitematikoa: Ikasi bai baina estrategia/baliabide falta (huts egiteak). Arazoa ez da inputa baizik eta outputa eta praktika falta. Ikasi du baina estrategia falta.
- Lapsusak: Bat-batean geratzen dira. Hiztun guztiek lapsusak egiten dituzte, ez daude ez inputa ez praktika faltarekin lotuta.
- Gaingeneralizazioa: Hizkuntza elementu bat gehiegi erabiltzea zuzena litzatekeena omitituz.
- Hiperzuzenketa: Behar ez den hizkuntza elementu gehitzea.
Erroreen Egitura
- Egituran: Antzeko itxura: nahiz/naiz.
- Antzeko esanahia: bera/berdin.
- Sasiesapidea: Ez du ezer esateko / Ez du esatekorik.
- Erregistroak eragindakoa: Hizkera, euskalki.
Hizkuntza Interferentzia
- Sasilagunak: reparar/erreparatu; historia, istorio.
- Baliokidetasunik ez izatea: hermano/anaiak.
Testu Ezaugarriak
- Kohesioa: Erreferentzia mekanismoak / Lotzeko mekanismoa.
- Koherentzia: Ulertzeko eta interpretatzeko gakoa.
Ikas-Estrategiak eta Gaitasun Komunikatiboak
Ikas-estrategiak:
- Zeharkako estrategiak: Ikaskuntza antolatu eta ebaluatzeko; autonomia gehiago lortu.
- Metakognitiboak: Norbera kontrolatzeko.
- Afektiboak: Emozioen jarduera.
- Sozialak: Taldean lan egitea.
- Estratega zuzenak: Hizkuntzarekin lotutako arazoei irtenbidea emateko.
- Oroimenezkoak: Testu bat buruz ikastea.
- Kognitiboak: Itzulpena egitea.
- Konpentzatzekoak: Akatsak zuzendu.
Gaitasun Komunikatibo Motak
- 1. Gramatikala: (Fonologia, hiztegia).
- 2. Soziolinguistikoa: (Hizkuntza egoera ezberdinetan erabiltzea, erregistroa).
- 3. Diskurtsiboa: (Hizkuntza eta munduari buruzko ezagutzak, estrategiak, testuak antolatu).
Gaitasun Estrategikoa
Hizkuntzartekoa: Maila kognitiboan.
Irakasle Aldetik
Irakasle aldetik: Info erabiltzen ikasi, berformulazio orientatu, erroretik irakatsi, 2.H autonomoan erabili.
Lengoaiaren Funtzioak
- Norberaren burua finkatzea.
- Gidatzea.
- Esperientziak kontatzea.
- Arrazoinatzea (kausa-ondorio).
- Aurreikustea.
- Proiektatzea.
- Irudikatzea.