Euskara Zuberotarra: Fonologia, Morfologia eta Hiztegia
Fonologia (ahoskera)
- Hasperenketa (H ahoskatzea) oso arrunta da. H hori guk ezagutzen dugun posizioetan edo kontsonante ondoren agertu daiteke: herri, ikhusi, belhar.
- Oso karakteristikoa da, u-rekin batera, ü bokala, zubererari itxura berezia ematen diona.
- Euskara batuko i-u sekuentzia ü-ü izan ohi da zubereraz: ülhün (ilun), bühürri (bihurri).
- u > i bihurtzeko joera ere badago: buria (burua), eskia (eskua).
- Diptongo mailako aldaketak: au > ai: aizo (auzo), gaiza (gauza).
- Azentu berezia du euskara zuberotarrak. Gehienetan azken aurreko silaban dago (bezaláko) eta horrek doinu berezia ematen dio euskalkiari.
Morfologia (aditza eta deklinabidea)
- NORI atzizkia, pluralean -er da, gure -ei-ren ordez: emazter (emazteei), haurrer (haurrei), mithiler (mutilei).
- NORA adierazteko arruntak dira -rat / -lat amaierak: Maulerat, herrialat.
- NOR-NORI-NORK adizkietan, ohiko erroa -ei- bilakatu da: deizüt (dizut), deit (dit).
- Guk konfidantzazko tratamendurako hika ezagutzen dugun bezala, zuketa izeneko adizkera darabilte errespetua adierazteko: horrela, ‘hil da’ adierazteko hil düzü erabiliko dute. Gure zukako adizkera normala oso gutxi erabiltzen da.
- Nafarrean bezala, arrunta da ZUE aditz morfema -zie bihurtzea: düzie (duzue), deiziet (dizuet).
- Erdarazko -on amaiera asko -u bihurtzen dira: arrathu (arratoi), arrazu (arrazoi).
Zubererazko Hiztegi Txikia
- Bedatse: Udaberria
- Belagile: Aztia
- Eki: Eguzki
- Haboro: Gehiago
- Hatsarre: Hasiera
- Izterbegi: Etsai
- Neskenegun: Larunbata
- Pikarrai: Biluzik
- Prefosta!: Jakina
- Uhaitz: Ibai
- Urrendu: Bukatu
- Xiberotar: Zuberotarra
- Zuhain: Zuhaitza
Beste hitz erabilgarri batzuk:
- Abantxü: Ia
- Jin, xin: Etorri
- Amiñi bat: Pixka bat
- Kusi: Lehengusu
- Elheztatü: Hitz egin
- Mintzajea: Hizkera
- Eskerrik hanitx: Eskerrik asko
- Oro: Guztia
- Hanitx: Asko
- Üskaldun: Euskaldun
- Heben: Hemen
- Zer tenore da?: Zer ordu da?
- Izan untsa!: Ongi izan!
- Zumait: Zenbait
- Izkiribatu: Idatzi