Euskalkiak: sailkapenak, Bonaparte, Bizkaiera eta Zuberera (azterketa galderak)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 16,92 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak euskalkien sailkapenen historia biltzen du: Oihenart, Larramendi eta Bonaparte, Koldo Zuazoren sailkapena eta euskalki literarioak. Bizkaieraren fonologia eta deklinabidea, batuaren sorrera eta zubereraren egoera ere azaltzen dira, azterketarako galdera erantzunekin.

Puntos clave

  • Oihenartek (1656) lehenengo aldiz sailkatu zituen euskalkiak, antzinako tribuekin lotuta.
  • Larramendik (1729) hiru euskalki bereizi zituen: bizkaitarra, gipuzkoa eta nafar-lapurtarra.
  • Bonapartek laugarren sailkapenean zortzi euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera bereizi zituen, eta euskalki literarioak lau dira: lapurtera, zuberera, bizkaiera eta gipuzkera.
  • Zuazoren sailkapenean sei euskalki eta hamalau azpieuskalki agertzen dira gaur egun.
  • Euskara batua 1968 inguruan sortu zen Euskaltzaindiaren eskutik.
  • Iparraldean euskarak ez du ofizialtasunik, eta euskaldun gehienak 50 urte baino gehiagokoak dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

EUSKALKIAK AZTERKETARAKO GALDERAK


1.Noiztik ditugu aldaera dialektalak euskararen kasuan?

Euskara bere dialektoen bitartez ezagutzen dugu. Lehengo lekukotasunak ditugunetik aldaera dialektalak daude

2.Aipatu euskalkiei buruzko  lehenengo aipamenak eta egin diren sailkapenak

Autore zaharrenak konturatu ziren euskaraz aritzen zirenen artean desberdintasunak nabariak zirela


ARNAUT OIHENART, sailkatu zituen lehenengoz euskalkiak, eta aintzinako tribuekin lotu zituen , beraz, euskalkiak oso antzinakoak dira

LARRAMENDIK bigarren ahalegina : Hiru euskalki bereizi zituen; Bizkaitarra, Giputza eta Nafar- lapurtera. Era berean herrialdeen eta euskalkien mugak ez zetozela bat ikusi zuen; Gipuzkoan, gipuzkera, bizkaiera eta goinafarrera.

SAILKAPEN ZIENTIFIKOAK. Bonaparte dialektlogia modernoaren aitzindaria da . Lau sailkapen egin zituen; zorzti euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera bereizten ditu;
Bizkaiera, Gipuzkera, Iparraldeko goi-nafarrera, Hegoaldeko goi-nafarrera, Lapurtera, Mendebaldeko behe nafarrera, Ekialdeko behe nafarrera, Zuberera.

Euskalkiak eta herrialdeak ez datoz bat. Argi ikusten da Pirinioak ez direla muga izan euskalkiek Piriniotako bi aldeetara hedatzen direlako.

3.Oihenarteren sailkapena. Zertan oinarritu zen? Zein euskalki zeuden bere ustez?

Arnaut Oihenart zuberotarrak Notitia utriusque Vasconiae liburuan(1656) sailkatu zituen lehenengoz euskalkiak. Oihenarten sailkapenak ez zituen euskalkien mugak herrialdeen arabera bereizi, antzinako leinu edo tribuekin lotu zituen eta, beraz, euskalkiak oso antzinakoak dira.Lau euskalki aipatu zituen:

1. Akitaniarrena, Ipar Euskal Herrian egiten zen

2. Baskoiena, Nafarroan


3. Barduliarrena, Gipuzkoan eta Araban


4. Autrigoiena, Bizkaian .



4.Larramendiren arabera  euskalkiak eta herrialdeak bat zetozen? Zein adibide jarri  zuen?

Larramendik egin zuen euskalkiak sailkatzeko bigarren ahalegina. 1729an argitaratutako Gramatikan erakutsi zituen euskalkien gaineko argibide gehienak. Hiru euskalki bereizi zituen: 1. Bizkaitarra 2. Giputza  3. Nafar-lapurtarra Larramendik, era berean, herrialdeen eta euskalkien mugak ez zetozela bat ikusi zuen.Adibidez,Gipuzkoan gipuzkera, bizkaiera eta goi-nafarrera egiten da.

5. Zein motatako materialak erabili zituen Bonapartek bere sailkapena egiteko?

Bi eratako materialak batu, prestatu eta argitaratu zituen:


Zuzenekoak, tokian bertan batutakoak

Zeharkakoak, Bonapartek testu batzuk , Testamentu zahar eta Berrikoak itzultzeko agintzen zien eskualde bakoitzeko laguntzaileari.

Lau sailkapen egin zituen. Laugarrenean ematen duen sailkapena da erabakigarritzat hartu izan dena: zortzi Euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera.

6.Bonaparteren laugarren sailkapena. Esan zein euskalki bereizi zituen eta non egiten ziren (aipatu batzuen hedapena).

Bizkaiera: (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoako Deba ibarrekoa (Bergara…)


Gipuzkera: (Gipuzkoa gehienean eta Nafarroako zati batean. Etxarri Arantz, Altsasu…)


Iparraldeko goi-nafarrera: Ultzamakoa, Baztangoa… Gipuzkoako zati batean


Hegoaldeko goi-nafarrera: Nafarroako ekialdean…


Lapurtera: Lapurdin (Saran…)


Mendebaldeko behe-nafarrera: Nafarroa Beherean(Baigorrin),Lapurdiko alde batean eta Aezkoan


Ekialdeko behe-nafarrera: Nafarroa Beherean (Garazi) eta Zaraitzun


Zuberera: Zuberoan eta Erronkarin



7.Bonaparteren arabera  Pirinioak muga al dira? Zergatik?

Euskalkiak eta herrialdeak ez datoz bat. Gainera, argi ikusten da Pirinioak ez direla muga izan euskalkiek Pirinioetako bi aldeetara hedatzen direlako.

8.Aipatu Bonaparteren hiru irizpide euskalkiak sailkatzeko

Irizpideak Morfologikoak ziren:



-Aditz laguntzailea


-Deklinabidea


-Hiztegi

9.Azkuek euskalki bat  gehitu zuen? Lehen zein euskalkirekin zegoen lotuta?

Azkuek erronkariera euskalkitzat hartu zuen, ez zubereraren azpieuskalki. Gainera, bi behe-nafarrerak  batu egin zituen, eta bi goi-nafarrerak ere bai.

10.Koldo Zuazo. Zer gertatu da euskalkiekin bere iritziz? Hizkera guztiak  sailkatu al dira euskalkien barnean?

Gaur egungo euskalkiak hurbilduz joan dira hedabideei esker.
Euskara batuak ere  eta euskalkien arteko aldea murriztea ere ekarri du. Zuazoren sailkapenean, sei euskalki agertzen zaizkigu gaur egun, eta hamalau azpieuskalki. Gainera: tarteko hizkerak daudela kontuan izan behar da.

11.Koldo Zuazoren sailkapena

Mendebalekoa, Bizkaian, Arabako Aramaion eta Gipuzkoako Deba ibar gehienean egiten da. (Bonaparteren sailkapenean bezala)

Erdialdekoa, Gipuzkoa eta Nafarroako mendebaleko zenbait eskualde


Nafarra, Nafarroa gehienean egiten da


Nafar-lapurtarra, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Luzaide ibar nafarrean eta Zuberoako ipar-mendebalean egiten da


Zuberotarra, Zuberoa gehienean eta Eskiulan (Biarno) egiten da


Ekialdeko nafarra, (Amikuzen)


12.Euskalkia literarioak. Zenbat dira? Nork  sailkatu zituen?

Lau dira; Lapurtera, Zuberera, Gipuzkera eta Bizkaiera.  Bonapartek sailkatu zituen.



13.Euskalki literarioen historia eta idazle nagusiak . (Bat edo bi galdetuko ditut)

Bonaparteren beste ekarpena izan zen bereizketa hau. Ba omen zeuden euskalki literarioak eta ez literarioak. Euskalki literarioek literatur tradizio luzea izan dutenak dira. Lau dira: lapurtera, zuberera,bizkaiera eta gipuzkera.Besteak, nahiz eta idatziak izan diren, ez dira hor sartzen.

1. Lapurtera: Sarako eskola deritzon idazle taldearekin hasi zen. Esteban Materrek Doctrina Christiana argitaratu zuen, eta hau lapurtera klasikoz idatzitako lehen lana da.  Axular eta Joanes Etxeberri dira idazle esanguratsuenak.

2. Zuberera: Zuberera  ere XVII. Mendean finkatu zen euskalki literario gisa.Belapeyre aipatu ahal da. Euskal Herrian egon den herri-poeta handiena: Etxahun. Orain, zubereraz idazten dira Zuberoako herrietan antzezten diren pastoralak.

3. Gipuzkera: XVIII.Mendean finkatu zen gipuzkeraren tokia. Larramendi izan zen bere garaikideak Gipuzkeraz idaztera  bultzatu zituena. Berari jarraituz Juan Bautista ,Kardaberaz eta hainbat idazle aritu ziren gipuzkeraz idazten. Aipatzekoak dira Txomin Agirre eta Iparragirre. Bertsolariek gipuzkeraz kantatzeko joera izan zuten XX.Mendean

4.  Bizkaiera:  Nahiz eta lehenengo testuak XVI. Mendekoak izan, bizkaiera literatur euskalki gisa XVIII. Mendearen amaiera eta XIX. Mendearen hasiera bitartean sortu zen. Bizkaieran bi eskola egon ziren: bata Juan Antonio Mogel eta Juan Antonio Uriarte eta, bestea, Pedro Antonio Añibarro idazlearena. Lehenengoek Markina herriko hizkera erabili zuten; bigarrenaren ustez, ordea, bizkaiera batuago bat erabiltzea komenigarriagoa zen. XX. Mendean Txomin Agirrek Kirikiñok eta  Lauaxetak, bizkaiera maila gorenera eraman zuten.

14. Bizkaieraren ezaugarriak. Aipatu hiru ezaugarri fonologiko eta eman adibideak

A)Bokalak

Bost bokaleko sistema : A, E, I ,O ,U

B)Diptongoak: Batzuetan alternantziak badaude.Au>eu   gaur >geur,au> a  aundi>andi, itaundu >itandu,

Eu< e=""    deukozu="">dekozu

D)Hiatoak (bokal elkarketa  -a mugatzailea gehitzean)

A+a  alaba+a   ea /ia /ie alabea,alabia, alabie)


E+a  seme+aea/ia/ie     semea, semia. Semie


15.Bizkaieraren ezaugarriak. Aipatu deklinabidearen hiru ezaugarri eta eman adibideak

Nork : Ez dira bereizten sing. –AKplur. –AK   : mutílak egin dau / mutilak egin dabe

Nori:    sing  -ARI     plur. –AI (-ei)      mug. - (e)RI      mutilari / mutilai / Mikeleri

Zeri buruz. Posposizioa bizkaiera  Zeren ganean ( inguruan, goraberan)


Norekin (Nogaz): sing –AGAZ   plur. AKAZ/EKAZ  (AKIN –EKIN)mutilagaz, mutilakaz

Oharra: plural guztiek –A dute  ( batuaz –E delarik)


Norentzat /Norendako   herriarentzat>erriarendako

16.Lexikoa.Eman bizkaieraz hitz hauek:…

Astegunak. Astelehen martitzen, eguazten, eguen, bariku, zapatu, domeka

Urtaroak: udalehen(udaberria), udagoien(udazkena)


Hilabeteak: zezeila (otsaila), martia (martxoa)


Senideak: aitita ,amama, aizta, neba,lehengusina, loba(iloba), izeko(izeba), seine(ume),

Janaria: Odoloste(odolki), pernil(urdaiazpiko)


Baserria: ortu(baratze),ganadu, berakatz (baratxuri), udare(madari)


Aditzak: aitatu, amaitu ,amatatu (bukatu),bear e(g)in(lanegin), ebagi, emon (eman), eroan(eraman),gura(nahi)/,igaro(pasatu), itaundu(galdetu), itzi/laga, jazo(gertatu).

Abade(apaiz), arerio(etxai)


Aldats,(aldapa)


Adjetiboak: motz(labur, itsusi), gatz (zail),karu (garesti),koxu(erren),lotsabako(lotsagabe), txiker(txiki), Hezea (umel)

Aditzondoak –TO: ondo, obeto, ederto, polito

Graduatzailea lar (gehiegi)


Aditz lagunak: berton, larregi(gehiegi),zelanbait, ortozik, zutunik

Galdetzaileak Zelan(nola)


Lokailuak: alandaze (beraz) ostantzean, be(re) ostabere,


17.Batuaren sorrera. Nork eta noiz sortu zen

1968 inguruan sortu zen Euskaltzaindiak 50 urte bete zituen hartan, Gabriel Arestik aipatu omen zuen euskara moderno eta jaso bat izan nahi baldin bazen, garaia zela kode bateratu bat sortzeko. Eta halaxe egin zuten.

18. Zeintzuk izan ziren batuaren kontrako jarrerak?

Bizkaitarrak kexu xiren batua gipuzkera bezalakoa zela uste zutelako, eta bizkaiera desagertuko zelakoan zeudelako. Iparraldekoek batuaren aurka azaltzen ziren hainbat hitz gazteleratik hartuak zirelakoan. Orokorrean Hegoaldeko euskaldun zaharrak H ren aurka agertzen ziren.

19. Zubereraren egoera

 Iparraldea edo Ipar Euskadi Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea lurralde historikoek osatzen dute. Hego Euskal Herrian ez bezala, Iparraldean euskarak ez du ofizialtasunik. Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra lurralde osoan Sehaska erakundea da Iparraldean ikastolen funtzionamenduaz arduratzen dena. Guztiz kezkatzekoa da azken urteotan euskarak izan duen gainbehera Ipar Euskal Herrian. Nafarroa Beherean eta Zuberoan handiak dira oraindik euskaldunen kopuruak %60 inguru, baina laurdenera jaisten da kopuru hori Lapurdin.  Gaur egun Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienek 50 urte baino gehiago dute. Euskaldunen kopurua asko jaisten da 3-24 urteko pertsonen artean, % 17 baino ez baita euskalduna.

20. Zubereraren ezaugarriak

Zuberoako herrialde osoan (iparraldeko herri txiki batzuetan izan ezik) eta Biarnoko albo-herri batzuetan hitz egiten da. 11.000 hiztun inguru ditu gaurko egunean (Zuberoako biztanleen % 78), eta tradizio handiko dialektoa da euskal literaturan. Berezitasun handiak ditu erdialdeko euskalkien aldera, eta haren antz handia zuen, , XX. Mendean galdu den erronkariera. H ahoskatzen da, azentu eta entonazio-doinu bereziez gainera, zubererak baditu berezitasun aipagarri batzuk, gainerako euskalkien aldera:  ü bokalaren eta bokal eta diptongo sudurkarien erabilera, eta züketari (ikus euskalki literarioak: zuberera).

Preguntas frecuentes

Zein sailkapen egin zuen Bonapartek?

Bonapartek lau sailkapen egin zituen, eta laugarrena izan da erabakigarritzat hartu dena: zortzi euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera. Bere irizpideak morfologikoak ziren: aditz laguntzailea, deklinabidea eta hiztegia.

Zein dira euskalki literarioak?

Lau dira: lapurtera, zuberera, gipuzkera eta bizkaiera. Bonapartek bereizi zituen, eta literatur tradizio luzea izan dutenak dira.

Noiz sortu zen euskara batua?

1968 inguruan sortu zen, Euskaltzaindiak 50 urte bete zituen garaian. Gabriel Arestik euskara moderno eta jaso baten beharra aipatu zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Nork sailkatu zituen lehenengoz euskalkiak?
2. Zenbat euskalki bereizi zituen Larramendik?
3. Zein da euskalki literarioetako bat?
4. Zein irizpide erabili zituen Bonapartek euskalkiak sailkatzeko?
5. Noiz sortu zen euskara batua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.