Euskal Literaturaren Hastapenak: Leizarraga eta Lazarraga

Lengua y literatura1,87 KB

Ioannes Leizarraga: Euskarazko lehen idazlanak

Ioannes Leizarraga Lapurdiko Beskoitzen jaio zen 1506. urtearen inguruan. Hura ulertzeko, bere garaia aztertzea ezinbestekoa da. Nafarroan erreforma erlijiosoak berebiziko garrantzia izan zuen, eta horrek katolizismoaren eta protestantismoaren arteko liskarrak azaltzen ditu.

Albreteko Joana Nafarroako erreginak protestantismoa bultzatu zuen, eta horren lekuko dugu Leizarragak 1571n La Rochellen argitaratutako Testamentu Berria:

  • Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria
  • Kalendrera
  • ABC edo Christianoen instructionea

Erreginak herria protestante bihurtu nahi zuenez, Leizarragak biblia euskaratu zuen. Lan honek bi oztopo nagusi zituen:

  • Jainkoaren hitza: Itzulpen zorrotza egin beharra.
  • Hizkuntza: Euskalkien arteko aldeak gainditzeko, lapurtera hartu zuen oinarritzat, baina nafarrera eta zubererako esamoldeak ere txertatu zituen.

Joan Perez de Lazarraga eta literatura profanoa

XVI. mendeko literatura gehiena Iparraldekoa eta erlijiosoa izan bazen ere, Hegoaldean literatura profanoa garatu zen. Idazle nagusia Joan Perez de Lazarraga dugu.

Lazarraga 1547an jaio zen, Agurain inguruan, eta Arabako ipar-ekialdeko euskaran idatzi zuen. 2004an aurkitutako eskuizkribuek bere egiletza baieztatu zuten. Landutako gaien artean, amodiozko koplak, Aguraingo erreketari buruzko bertsoak eta artzain nobela bat nabarmentzen dira.

Errenazimenduko tematikarekin lotua, bere estiloa Etxeparek erabilitakoa baino dotoreagotzat jotzen dute hizkuntzalariek, euskal bertso molde klasikoak maisuki erabili baitzituen.

Descargar

PDF Word HTML