Euskal Literaturaren Hastapenak: Etxepare, Lazarraga eta Leizarraga

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,72 KB

Bernat Etxepare

Euskal literaturaren lehen idazlea da. Biarnon espetxeratu zuten; baliteke Nafarroako gerran Gaztelaren alde agertzearren izatea, baina ez dakigu ziur.

Linguae Vasconum Primitiae (1545)

1545. urtean Linguae Vasconum Primitiae idatzi zuen. Honen helburua erlijioa lantzea, solastea, gozatzea eta kantatzea zen. Behe-nafarreraz idatzia dago, Errenazimenduko kanona hautsi eta ahozko literaturara gerturatuz.

Neurria: Sarritan 4 / 4 / 4 / 4 neurria erabili zuen, lau lerrotako ahapaldietan. Garaziko hizkeraz idatzia dago.

Liburuaren egitura

  • Hitzaurrea
  • Erlijioari buruzko 2 bertso: Doctrina Christiana eta Hamar Manamenduyak (otoitz antzekoak, lau lerroko bertso-ahapaldietan).
  • Maitasunari buruzko 13 bertso: Amoresen gaztiguya, Emazte favore, Ezconduyen coplac, Amoros secretuqui dena, Amorosen partizia, Potaren galdacia, Ordu gaycarequi honat zaquiçat, Amorosen disputa, eta abar.
  • Bertso autobiografiko bat: Mossen Bernart Echeparere cantuya (bere bizitza eta pentsamenduak adierazten ditu, auto-elkarrizketa bidez).
  • Euskara goraipatzeari buruzko 2 bertso: Contrapas eta Sautrela (abesteko eginak, euskara goraipatzeko helburuarekin; gaur egunera arte iraun dute).

Joan Perez de Lazarraga

2004. urtera arte ezezaguna izan zen, Madrilen bere lana aurkitu zen arte. Hego Euskal Herriko testurik zaharrena da (Dianea eta koplak).

Dianea eta koplak

Artzain-nobela bat da. 102 orrialde ditu eta 45 kopla (horietatik 9 gaztelaniaz). Jorge de Montemayorren Los siete libros de Diana lanari jarraitu zion, pertsonaia berak erabiliz.

  • Hizkuntza: Arabako euskalkia erabili zuen (mendebaldeko eredua).
  • Egitura: Lau lerrotako ahapaldiak.
  • Aditza: Aoristoaren erabilera nabarmentzen da.
  • Gaia: Maitasuna.

Joannes Leizarraga

Nafarroako erreginak Itun Berriaren itzulpena egiteko eskatu zion Leizarragari. Bere lanen helburua Erreforma sustatzea eta hedatzea zen.

Hiru lan nagusi

  • Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria.
  • Kalendrera.
  • ABC edo Christinoen Instructionea (itzulpen erlijiosoa, protestanteei bideratua).

Hizkuntza: Oinarri lapurtera zuen eta hainbat euskalki erabili zituen, denok ulertzeko moduko euskara bateratu batean idatziz. Garaia: Errenazimendua.