Euskal Literatura: Idazleak eta Taldeak (70/80ko Ham.)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,71 KB

Euskal Idazle Nabarmenak

Angel Lertxundi

Orion jaio zen. Maisu eta Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen. Irakasle izan zen Zarautzen eta han bizi da umetatik. Idazle handia da, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakeretaraino. Zinemaren munduan ere murgildu zen, bi film zuzenduz: "Hamaseigarrenean" eta "Kareletik".

Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta hiru urtez egon zen karguan. Hitz-jokoen zale, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina.

Joan Mari Irigoien

Ingeniaritza ikasi zuen, gaztetan Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen, eta gazte zela Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura ezagutzeko aukera izan zuen. Handik bueltan, EGIN egunkarian zuzentzaile aritu zen, irakasle eta ETBrako hainbat lan egin zituen. Lan ezagunenak, fikziozko eleberriak: "Babilonia" eta "Lur bat haratago".

Xabier Lete

Euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria izan zen. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietako bat izan zen, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze eta beste batzuekin, "Ez Dok Amairu" taldean. 1972an taldea desegin zen, eta Letek, bere emaztearekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

  • 1964an hasi zen poesia idazten.
  • 1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia.
  • 1974an Letek bigarren poema liburua argitaratu zuen.
  • 2005ean Euskadi Literatura Saria eman zioten "Egunsentiaren esku izoztuak" lanagatik.

Joxe Anton Artze Agirre

Oso gazte zela Ingalaterrara joan zen eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo egon zen. "Ez Dok Amairu" taldearen sortzaileetako bat izateaz gain, "Baga, Biga, Higa"ren suspertzaile sutsu izan zen. Anaiarekin batera, txalapartaren doinu eta erritmo ahaztuak gaurkotu zituen. Poesian abangoardista izan zen.

70/80ko Hamarkadetako Literatur Talde eta Aldizkariak

Ustela Aldizkaria

Izagirrek eta Atxagak Ustela aldizkarian elkarrekin lan egin zuten, Atxaga Bilbora joan eta Pott aldizkaria sortu zuen arte.

Pott Taldea

1977an sortu zen, Bilbon. Talde dinamiko eta garrantzitsuenetako bat izan zen.

Kideak:

  • Bernardo Atxaga
  • Joseba Sarrionaindia
  • Jon Juaristi (gaztelaniaz idazten duen poeta)
  • Rupert Ordorika (musikaria)
  • Jose Mari Iturralde
  • Felipe Juaristi

Idazle Garrantzitsuak

Bernardo Atxaga

Euskal idazlerik sarituena eta itzuliena izateaz gain, idazketara profesionalki dedikatzen den egile bakarrenetakoa ere bada.

Obra Nagusiak

  • Sugeak txoriari begiratzen dionean
  • Bi letter jaso nituen oso denbora gutxitan
  • Bi anai
  • Obabakoak: harremana duten narrazioen bilduma da. Ipuin guztietan Obabako paisaia afektiboa mugarik gabeko espazio birtuala da. Literatura fantastikoko estrategiak batzen ditu.
  • Gazteei zuzenduriko lana: Behi euskaldun baten memoriak.
  • Gizona bere bakardadean, Zeru horiek eta Soinujolearen semea lanak euskal gatazka politikoari buruzkoak dira.
  • Poesia arloan, Etiopia liburua izan zen garrantzitsua. Bertan, bederatzi zirkuluko segida batean, Danteren infernua irudikatzen du.

Joseba Sarrionaindia

Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta irakasle lanetan aritu zen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Euskal aldizkari batzuetan argitaratu zituen bere lanak; Pott taldeko kideetako bat izan zen. Hainbat idazleren lanak itzuli ditu.

Sarrionaindiak kontakizun labur ugari idatzi ditu eta bi narrazio liburu argitaratu: Narrazioak eta Atabala eta euria; bi saiakera liburu ere idatzi ditu. Bere literatur estiloak sentsibilitate fina adierazten du, askotariko tonuak eta gaiak erabiliz.

Obra Nagusiak

  • Poesia arloan, Izuen gordelekuetan barrena irudimenezko bidaia da. Europan eta europarren poesian zehar egindako ibilbidea da. Liburua 1980an idatzi zuen, eta urte horretan bertan atxilotu zuten Sarrionaindia, ETAko kidea izateagatik.
  • Gartzelako poemak liburua idatzi zuen.

1989tik iheslari bizi da. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da.