Euskal Konstituzioaren Oinarrizko Eskubideen Bermeak eta Informazio-Zuzenbidearen Iturriak

Magisterio8,01 KB

Oinarrizko Eskubideen Bermeak

2. Bermea

Eskubide hauetako eskubide bat urratzen bada, Konstituzio Auzitegira jo daiteke babesa bila. Konstituzio Auzitegira joan aurretik, beharrezkoa da auzitegi arruntera jotzea. Bide guztiak agortzean, jo dezakegu Auzitegi Konstituzionalera. Eskatutako babesari "babes helegitea" deritzo (recurso de amparo).

3. Bermea

Oinarrizko eskubide hauek legez organikoz arautu behar dira. Ordenamendu juridikoak legeak kategorietan banatzen ditu, legeak garrantzitsuenak direlako.

4. Bermea

Eskubide hauen edukia aldatu nahi bada, martxan jarriko den prozedura zurrunagoa da. Horiek aldatzea ez da Konstituzioko gainontzeko artikuluak aldatzea bezala; hauek erreformatzea are zailagoa da.

Lehenengo Titulua, 3. Kapitulua

Printzipio zuzentzaileen eskubideak eta askatasunen bermea da. 53.3 artikuluan dago araututa bermehau. Eskubide hauen babesa auzitegien aurrean eskatu ahal izateko, beharrezkoa da lege batean euren edukia araututa egotea. Lege hau gabe ez dugu babesik jasoko.

Informazio-Zuzenbidearen Iturriak

Zuzenbide iturriak bi irizpideren arabera sailkatzen dira: hierarkia printzipioa eta eskuduntza printzipioa (osagarriak dira). Zuzenbide iturriak ezin ditugu soilik lerro bateko piramide ohikoarekin ulertu. Iturria ez dena jurisprudentzia da.

A- Hierarkia printzipioa

Hierarkiaren muturrean Konstituzioa agertu behar litzateke.

Konstituzioa

Arauen arauda, ordenamendu juridikoan dagoen araurik nagusiena. Konstituzioak dioena betez egin behar dira gainerako arauak. Konstituzioa boterepublikoak zein herritarrek bete behar dute, eta erabilgarria da horiek babesteko auzitegien aurrean. Konstituzioak artikuluak eta xedapenak ditu. Bere edukiek ez dute garrantzi bera; oinarrizko eskubideei eskaintzen zaien edukia garrantzitsuena da. Konstituzioaren interpretazio goreneko organoa Konstituzio Auzitegia da. Eta horri dagokio arau bat Konstituzioa urratzen duen ala ez erabakitzea. Ahalmen hau soilik Konstituzio Auzitegiari dagokio. Konstituzioa benetako arau juridikoa da, bere edukia ez delako formalki aitortzera soilik mugatzen, baita material kiberma ere.

Legea

Konstituzioaren azpitik legea dago. Ez dago legemota bakarra; gainera, iturri ezberdinetakoak dira. Batetik, Estatuko legeak ditugu, eta bestetik, Autonomia Erkidegoak. Biek legeak onartzeko ahalmena dute. Horien artean ez dago hierarkiarik, maila berean daude. Estatuaren barruan legeak Parlamentutik edo Gobernutik sor daitezke.

Legegintzako arauak

Parlamentutik datozen legeen artean hierarkia dago. Goian lege organikoa dago eta behean lege arrunta.

Lege organikoa: Legeen kategorian garrantzitsuenak dira. Lege organikoek bi ezaugarri dituzte: bata formala, eta bestea materiala. Parlamentuak onartutako legeen artean formazkoak garrantzitsuenak direnez, hauek onartzeko gehiengo absolutua eskatzen da. Edukiari dagokionez, lege organikoari Espainiako ordenamendu juridikoan dauden gai garrantzitsuenak arautzea dagokio.

Lege arruntak: Hierarkian lege organikoen azpitik daude. Lege arruntak onartzeko nahikoa da gehiengo sinplea. Gobernutik datozenak, legegintzako edo maila beroko arauak dira. Haien ezaugarriak 86 eta 82. artikuluan jasotzen dira.

Lege dekretua: Lege mota hauek Gobernuak soilik onartu ditzake, premiazko eta salbuespeneko egoeretan. Hamar egunetako epea ematen zaio balioztatzeko. Onespen hori Kongresutik etorri behar da. Gai batzuk ezin dira arautu, esaterako, Dekretu legegilea: Espainiako Konstituzioko 82. artikuluan daude bildurik. Lege mailako arau hauek onartzeko Gorte Orokorrek Gobernuari ahalmena ematen diote. Gai zehatz bat arautzeko botereak Gobernuari ematen zaizkio. Edozein kasutan ere, arautzea ezin da dekretu-legegileaz gauzatu.

Erregelamenduak

Arauen hierarkian legeen azpitik daude. Ahalmen erregelamendugilea Gobernuari soilik dagokio, zehazki Administrazioari. Legeen azpitik egonda, Konstituzioari eta legeei egokitu behar zaizkie. Erregelamendu bat onartzen denean, normalean legebat garatzeko edo exekutatzeko izaten da. Administrazioaren barruan organo ezberdinak daude. Onartzen dituenaren arabera, erregelamenduek izen ezberdinak hartzen dituzte. Hauen bitartez legebaten edukia garatu daiteke, baina ezin dute lege horren aurka egin, bestela legezkanpo egongo lirateke. Edozein pertsonak salatu dezake erregelamendu hori legezkanpo dagoela. Erregelamenduak onartzeko epea laburragoa da, legebat onartzeko behar den tramitea baino epe laburragoan.

B- Eskuduntza edo kompetentzia printzipioa

Autonomien Estatutua 1978ko Konstituzioan onartzen da. Honekin Espainiako Estatua Autonomien Estatua bilakatzen da (17 Autonomia Erkidego), eta Autonomia Erkidego bakoitzari konpetentziak esleitzen zaizkio. Bakoitzak bere boterea legegilea eta exekutiboa ditu. Panorama konplikatua egiten da, bakoitzak bere legeak eta erregelamenduak onartzeko eskumenak dituelako. Harreman hauek eskuduntza printzipioaren arabera arautzen dira. Eskuduntza harremanak ez dira hierarkikoak. Autonomia Estatutua lege organikoz onartzen den testua da, baina ez da lege organikoa. Estatutu hau Autonomia Erkidegoaren arau instituzional gorena izango da, Konstituzioarekin batera. Autonomia Estatutua Erkidegoko parlamentuak onartu behar du eta ondoren Kongresuak ere onartu behar du. Autonomia Estatutua urratzen duen edozein lege Konstituzioaren kontrakoa izango da, Konstituzio Auzitegiak hala deklaratzen badu. Autonomia Erkidego batek eskuduntza bat onartzen du Konstituzioak horrela egokitu dielako.

C- Nazioarteko itunak

Espainiako Konstituzioaren 93. eta ondorengo artikuluetan agertzen dira. Nazioarteko itunak bi estatuk gehiagok sinatu beharreko itunak dira. Nazioarteko itun bat sinatzen denean, indarrean sartzeko, aplikagarria izateko, ez da nahikoa sinatzea; ratifikatu egin behar da Estatuaren barruan lege organiko baten bitartez. Lege organikoak egiten duena nazioarteko itunaren berrestea da, beraz, nazioarteko ituna ez da lege organiko bat. Lege organiko hori BOE-n argitaratzen da eta berehala argitaratzean indarrean sartzen da. Nazioarteko itun hau sinatzea Gobernuari dagokio.

D- Europar zuzenbidea

Informazio zuzenbidearen barruan agertzen diren beste bi iturri Europar Zuzenbidetik datoz:

1. Erregelamendu komunitarioak: Europar Batasunaren barruan Parlamentuak onartzen duen arau mota da. Europar Batasuneko herritar guztiei zuzenduta daude. Erregelamendu komunitarioak DOUE-n (Diario Oficial de la Unión Europea) argitaratzean sartzen dira indarrean.

2. Direktibak edo zuzentarauak: Irizpidea mugatua da, ez baitu kide Estatu oro zuzendu behar. Direktibak ere DOUE-n argitaratzen dira, baina ez dira momentu horretan indarrean jartzen. Dagokion Estatuan aplikagarria izateko, destinatario direnek kideen artean arau bat onartu behar dute, direktiba horren edukiaren transposizioa eginez. Gatazka bat egonez gero, Europar Batasunak kide estatu bateko araua eta Europar zuzenbideko iturrien artean, Europar zuzenbidea nagusituko da.

E- Ohitura

Ohitura bigarren mailako iturria da eta zuzenbideko atal batzuetan badu garrantzia.

F- Iturri ez direnak, baina batzutan iturri direnen garrantzia bera dutenak

Jurisprudentzia: auzitegien epai multzoa da. Europan ohiko zuzenbidea ez da jurisprudentziatik sortzen. Baina arau bat indarrean jartzeko ezinbesteko osagaia da, nahiz eta iturria ez izan. Esaterako, Estatu Batuetan, Kanadan, jurisprudentzia iturria da; Europan, aldiz, ez.

Doktrina zientifikoa: Hau ez da iturria, baina abokatu batek eskatzen badio txostena egitea, araue i pisu gehiago ematen dizkie doktrina zientifikoak. Ez da jurisprudentzia bezain indartsua, doktrina zientifikoak bakarrik balioduelako arau bati pisua emateko.

Descargar

PDF Word HTML