Euskal Kazetaritza Idatziaren Historia eta Bilakaera

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,35 KB

Kazetaritza: Sarrera

Kazetaritza gaurkotasun handiko literatura-generoa da.

Euskal kazetaritza idatzia

Euskal prentsa idatzia XIX. mendean sortu zen. Historia idatziari heldu baino lehen, historiaurrean bertsopaperak izan ziren nagusi. Bertsopaper-idazleen artean sona handikoak dira: Xenpelar, Txirrita, Enbeita, Otaño... Bertsopaperak, besteak beste, notiziak emateko eta garaiko iritzi publikoa sortzeko erabiltzen ziren.

1. 1815etik 1936ra: Hasierako urratsak

Garai hartako giro politiko goriak xuriak eta gorriak aurrez aurre jarri zituen. Nafarroan, Arturo Campionen eskutik, Revista Euskara izeneko urtekaria kaleratu zen 1878an. Ameriketan ere baziren euskaldunak: Laurac Bat sortu zen Argentinan. Euskaldun Gaztea atera zen Estatu Batuetako Los Angelesen, eta 1893an Californiako Eskual Herria hiri berean. 1899an Bilbon El Correo Vasco egunkaria kaleratu zen euskaraz eta gaztelaniaz. 1919tik 1937ra bitartean Euskadi izeneko egunkari nazionalista ere argitaratu zen.

XX. mendearen hasierako urteetan aldizkari kopuru dezentea sortu zen. 1919an, Damaso Intza euskaltzale nafarrak Zeruko Argia izeneko hilabetekaria kaleratu zuen lehenengo aldiz Iruñean.

2. 1939tik 1975ra: Gerra eta ondorengo garaia

1936-1939ko gerrak eta gerra osteak eten lazgarria eragin zuten euskal munduan. Hala ere, mirespenezko eta begirunezko aipamena merezi duen gertakaria gerraren une minenean jazo zen: Eguna izeneko egunkaria kaleratu zen 1937ko urtarriletik ekainera bitartean, euskara hutsean, ohiko egunkari baten sail guztiei eutsiz, publizitatea barne.

Geroagoko aldizkarien artean, exilioaren konnotaziorik gabe, hauek nabarmentzen dira:

  • Anaitasuna: euskara batuaren bultzatzailea.
  • Goiz Argi: euskara batuaren aurkaria.

Biak aldizkari erlijioso izatetik informazio orokorreko izatera iragan ziren, nahiz eta isunak, mehatxuak eta itxialdiak jasan behar izan zituzten.

Iparraldean, Gure Herria aldizkariak, Bigarren Mundu Gerra garaian, ikerketa eta literatura-lanak eman zituen argitara. Hegoaldean, frankismo garaian, aldizkariak erlijio-aldizkarien lege-itxurapean argitaratzen ziren, zentsuraren beldurrez. Zentsura, isunak eta itxialdiak nahi baino gehiagotan gertatu ziren.