Euskal Esaera Zaharrak eta Esamoldeak
Resumen
Dokumentu honek euskal esaera zaharrak eta esamoldeak biltzen ditu, bakoitzaren esanahi laburrarekin. Esaera batzuk ohiko egoerak deskribatzen dituzte, esaterako lana egitea, denbora pasatzea edo mozkortuta egotea. Beste batzuk bizitzako irakaspenak ematen dituzte, esaterako ikasketa, osasuna edo gezurraren kontrako ohartarazpena. Lerro bakoitzak esaera bat eta haren esanahia ematen ditu.
Puntos clave
- Esaera bakoitzak esaera bat eta haren esanahi laburra ematen ditu. Adibidez, «Bertan behera utzi» esaerak zerbait bukatu gabe uztea esan nahi du.
- «Hobe da ezer ezer ez baino» esaerak dio edozer gauza edukitzea hobe dela ezer ez edukitzea baino.
- «Esaera zaharrak gezurrik ez» esaerak dio esaera zaharrek ez dutela gezurrik esaten.
- «Zazpi belarriz egon» esaten da arreta handiz entzuteko.
- «Etxean ikusia umeak ikasia» esaerak dio umeak etxean ikusten duena etxez kanpo egiten duela.
- «Eroriz ikasten da oinez» esaerak dio gaizki egiteaz ikasten dela.
Hor konpon, Marianton!: Bost axola niri!
Bertan behera utzi: Zerbait bukatu gabe utzi.
Batek jakin: Auskalo!
Gaitzerdi!: Eskerrak!
Noren aldean: Bi edo gauza gehiago konparatu.
Erdibana: Gauzak erditik banatu.
Jesus batean: Denbora laburrean. Amen batean.
Negar batean: Negar zotinka.
Lehenengo eta behin: Batez ere! Garrantzitsuena! Lehenik!
Larrugorritan jarri: Biluzik, arroparik gabe.
Buru-buruan: Behar den tokian asmatu.
Esku bete lan: Lanpetuta ibili.
Kristonak esan!: Zerbait gogorra esan, aditu…
Hobe izan: Komenigarriago izan.
Zerua irekita ikusi: Irtenbideren bat aurkitu.
Alde hemendik!: Ospa!
Esanak esan: Gauzak bere horretan gelditu.
Lekutara joan: Oso urrun joan.
Egunak joan egunak etorri: Denbora pasa ahala.
Nagiak atera: Loaldi baten ondorengo giharren luzatzea.
Txoxolo alaena!: Lelo halakoa!
Azpijanean aritu: Sator lana.
Hitzetik hortzera: Maiz egiten den gauza, barra-barra.
Berriketan aritu: Hizketan jardun.
Itzal handikoa: Ospe handikoa.
Zeharka begiratu: Aurrez aurre begiratu ez.
Kolokan egon: Seguru egon ez.
Buru-belarri: Lan batean gogor aritu.
Eskatzea zuen: Gonbitea edo aholkua adierazteko balio du.
A zer alea!: Pertsona bitxia, bihurria edo berezia.
Gaur zortzi: Gaur asteazkena bada, datorren asteko asteazkena.
Gainezka egin: Neurriz kanpo isuri.
Begitan hartu: Gorrotoa, kontrako sentimendua izan.
Hitzetik hortzera: Bat-batean, tupustean.
Txantxetan ibili: Brometan ibili.
Tarteka-marteka: Noizbehinka.
Hazkura izan: Hatz egiteko nahia.
Inoren platerean sartu: Besteen arazoetan sartu
Firin-faran ibili: Kalean ibili ezer onik egin gabe.
Txitean-pitean: Maiz.
Hitza jan: Agindutakoa bete ez.
Zureak egin du: Ez duzu konponbiderik.
Gaur-biharretan: Bi eguneko tartean egiten dena.
Hurrengo kukua ez entzun: Hil.
Ez aurrera, ez atzera: Egoera batetik ezin atera.
Bidenabar: Bide batez.
Noraezean ibili: Joateko tokirik edo helbururik ez.
Bostekoa eman: Norbait agurtzeko erabiltzen da.
Esku-eskuan: Aukeran.
Astegun buru-zuri batean: Lanegun arrunt batean.
Atzekoz aurrera: Gauzak aldrebes egin.
Arestian: Orain dela gutxi.
Zazpi belarriz egon: Arreta handiz aditu.
Ezinean ibili: Pattal, makal egon.
Harira joan/etorri: Gaia kokatu. Gaiari lotu.
Begiz jo: Zerbait edo norbait gustatu.
Zenbat ditu hilak gaur?: Egunaren zenbakia jakin nahi.
Aurrea hartu: Ekintza batean beste bat baino azkarrago ibili.
Mutur joka ibili: Kolpeka, borrokan aritu.
Sutan egon: Haserre egon.
Garai onean: Une desegokian.
Ba ote? Egia ote?: Egia ote den ala ez.
Zakurraren putza!: Kaka zaharra!.
Saltsa guztietako perrexila: Istilu guztietan agertu.
Bide eman: Aukera eman.
Tipula tristura: Gezurrezko lantua.
Ezetz…!: Apustu egitean esaten da.
Begi-gorri hori: Mozkorti izan edo mozkortuta egon.
Bete-betean asmatu: Igerri.
Bila zebilena jaso: Merezi duen aurkitu.
Zakurraren putza!: Huskeria.
Hitz eman: Zerbait agindu.
Goitik jota: Gehienera ere.
Aldez aurretik: Aurretiaz.
Txakur txikirik ez: Sosik ez. Dirurik ez.
On dagizu(e)la!: Profita ontsa!.
Golko handikoa izan: Gauza asko pairatzen duen pertsona.
Ez hanka, ez buru: Zentzurik izan ez.
Bereak eta bi: Kristorenak.
Tripazorriak eduki: Gose izan.
Hobe da ezer ezer ez baino: Hobe da edozer gauza edukitzea ezer ez baino.
Esaera zaharrak gezurrik ez: Esaera zaharrak ez dutela gezurrik esaten.
Hamalau ofizio hamabost miseria: Lan asko egin behar baditut, gaizki bizi naizela esan nahi du.
Etxean ikusia umeak ikasia: Ume batek etxean ikusten duena, etxez kanpo egiten du.
Ibiltari gauen logele goizean: Gauean parrandan, goizean nekatuta.
Ardo gozoak lau begi eta oinik ez: Mozkortuta dagoen pertsona bati esaten diogu.
Ohitura gaiztoa berandu ahaztu: Ohitura txar bat egitean, gero zaila da ohitura hori aldatzea.
Geroa, alferraren leloa: Alferrak gerorako uzten du lana.
Osasuna munduko osasuna: Osasuna munduko eta bizitzako gauz preziatuena dela.
Txakur zaunkaria nekez hozkaria: Asko esaten duena gutxi egiten du.
Izenak handi izanak gutxi: Izenez ezaguna baina gauz gutxi eginda.
Asko balio du indarrak gehiago buru azkarrak: Hobe da burua edukitzea indarra baino.
Ez hitz egin nahi ez bada huts egin: Ez duenak hitz egiten, ez du hanka sartzen.
Aldi galdua ez da harrapatzen: Galdu duzun denbora, ezin duzu errekuperatu. Atzokoa, atzoan geratzen da.
Nagia beti lantsu: Alferrak lanpetuta dagoela esaten du lanik ez egiteko.
Txapela buruan eta ibili munduan: Bakoitzak nahi duena egin, besteek esaten dutenari kasurik ez egin.
- Hil eta gero salda bero: Zerbait egiteko aukera pasatu denean, berandu da, alferrik da kexatzea.
Nire nire eta zurea gure: Nire gauzak nireak dira, baina zure gauzak bionak dira.
Odolak su gabe diraki: Haserretuta gaudenean esaten da.
Galduz gero osasuna da ezaguna: Gaixotzen garenean gara ezagunak.
Gezurrak hanka motza du: Gezurrak azkar antzematen direla.
Zer ikusi hura ikasi: Ikusten duguna, ikasten dugu.
Ogi gogorrari hagin zorrotza: Arazoei aurka egin gogoz.
A ze parea karakola eta barea: Berdinak direla.
Haur jaio eta haur hil: Ez daukatela heldutasuna.
Bista ona eta elkar ezin ikusi: Ez direla konpontzen / jasaten.
Itsuen herrian begi bakarra alkate: Gaizki dagoen artean hobeto dagoena aukeratzea.
Eroriz ikasten da oinez: Gaizki egiteaz ikasten da.
Hilak lurpera, biziak mahaira: Norbait hiltzen denean esaten da. Nahiz eta pertsona bat hil, gure bizitzarekin jarraitu behar dugu.
Usteak erdi ustel: Pentsatzen nuena azkenean ez da horrela.
Bistatik urrun bihotzetik urrun: Begiak ez dutena ikusten, bihotzak ez du sentitzen. Bihotzak hozten joaten da.
Goiz gorri arrats euri: Goizean zerua gorria dagoenean, arratsaldean euria egingo du.
Alferkeria askoren hondamendia: Alferkeria galbidean jartzen dizula.
Harriak ez du begirik: Zeharkako bat edonori eman dezake (Kulparik ez duenari eman dezake).
Nolako soinua halako dantza: Pertsona bakoitzarekin modu desberdinean jokatu/portatu.
- Askoren mina txoroen atsegina: Pertsona baten sufrimenduarengatik pozten diren pertsonak.
Kupel txarretik ardo on gutxi: Gaizki hasten dena, gaizki bukatzen da.
Hagina dabilenean sabela poz: Zerbait ona datorrenean pozik jartzen gara.
Adiskide honekin orduak labur: Lagun onekin denbora azkar pasatzen dela.
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau: Urrutiko mahatsak beti beteak: Urrutitik gauza bat ona ematen du, baina gerturatutakoan ez da hain ona. Gauz merkeak, garestiak bihurtzen dira.
Baliozko olak burdinarik ez: Baneuka eta balitz elkarren ondoan dabiltz: Errealista ez izatea.
Jaioak, hiltzea zor: Lurrak hazi eta lurrak jan: Jaiotzen garela hiltzeko.
Bakoitzak bere opilari su: Bakoitzak bere astoari arre: Bakoitzak bere gauzetaz arduratu behar du. Bakoitzak bere arazoak dituela.
Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da: Trapu zaharrak etxean garbitu: Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.
Ura pasa eta gero, presa egin: Usoak joan, sareak heda: Gauza bat egin eta gero alferrik de hortan pentsatzea. Iraganeko zerbaitek huts egiten badu, alferrikoa da aldatzea.
Nolako zura, halako ezpala: Ahuntzaren umea, antxumea: Umeak gurasoen bezalakoak direla.
Errementarien etxean zotza burduntzi: Arotzaren etxean otarra aulki: Espero diren tokian jarrerak ez izatea. Etxeko gauzak bukaerarako uzten direla.
Gezurrak buztana motz: Esan nuen gezurra Getarian eta ni baino lehenago zegoen atarian: Gezurtia azkar harrapatzen dela.
Lan azkarra, lan ahierra: Lan lasterra, lan alferra: Presakin egindako lana gaizki egindako lana da.
Nagusi askoren astoa, goseak hil: Pertsona askoren ardurak ez du atarramentu onik izango.
Ikasi du zaharrak, erakutsi beharrak: Zaharrak dakiena bizitzak irakatsi dio.
Haizea nora, zazpiak hara: Egoeraren arabera iritziz edo pentsamoldez aldatzen denean.
Haritz eroriari orok agur: Norbait egoera larrian dagoenean, hari etekinak atera.
Tximinoa gorago eta ipurdia ageriago: Handikiro jokatu nahi denean, barregarri gelditzen da.
Zahar hitz, zuhur hitz: Edadetuen hitzak irakaspen suertatzen dira.
Gogoko tokian aldaparik ez: Egiten dena gustora egiten bada, ez da lana.
Etxean otso, kalean uso: Kanpoan eder, etxean beltz.
Ez da beharra bezala morroirik: Premia bezalako akuilurik ez dago zerbait egin behar denean.
Egarri dagoenari ur lohirik ez: Beharra duenari behar duena eman behar zaio.
Abere gaiztoa da gorrotoa: Gorrotoak ezin ekar dezake ezer onik.
Zuri guztiak ez dira irinak: Nahiz eta hori eman, gauza guztiek ez dute berdin balio.
Sardina bat lan, sardina bat jan: Egindako lanaren arabera tajutzen da saria.
Burua saldu eta txapela erosi: Habia egin deneko, txoria hil.
- Diruak malkarrak zelaitzen: Dirua barra-barra izatea ona da.
Dagoenean bon-bon ez dagoenean egon: Zerbait daukagunean gozatu behar da, eta ez daukagunean konformatu.
Oilo ibiltari azerien janari: Behar ez den tokian ibiltzen denari ezbeharrak gertatzen zaizkio.
Guztien gogora egitea da gauza nekea: Guztien esanahiak betetzea ez da gauza erraza.
- Arian-arian xehetzen da burnia: Gauza zailenak ere arituz egin daitezke.
Ardien kulpak bildotsak pagatu: Goikoek egiten duten kaltea menpekoek jasan edo konpondu behar dute.
Agure onari ez ateak itxi: Edatuei begirunea zor diegu.
Umearen zentzuna, etxean entzuna: Etxean egiten dena barneratzen du umeak.
Jokoa ez da errenta: Jokotik ez dago bizimodua ateratzerik. Behin irabazi eta 10 galdu. Apostatzeko ohitura.
Ikasi du zaharrak, erakutsi beharrak: Bizi izanak irakatsi dio zaharrari.
Urruneko eltzea urrez, etxeratu orduko lurrez: Ezagutzen ez dugunean ederra ematen du, ezagutu bezain pronto ikus daiteke ez dela hainbesterako.
Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin: Guztiok ezberdinak gara eta denetarik egon behar da.
Hontzari, bere umeak eder: Norberaren seme-alabak ederrenak direla pentsatzen dugu.
Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua: Ezbehar txiki bat dela eta, kexaka eta kexaka aritzea.
Zenbat buru, hainbat aburu: Nork bere iritzia dauka.
Baleki gazteak, baleza zaharrak: Gazteak ez du zaharraren jakinduria, ezta honek ere gaztearen indarra.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer esan nahi du «Begi-gorri hori» esaerak?
Mozkorti izan edo mozkortuta egon esan nahi du. Testuak hori adierazten du esaera horren azalpenean.
Zer esan nahi du «Begitan hartu» esaerak?
Gorrotoa izan edo kontrako sentimendua izan esan nahi du.
Zer esan nahi du «Ez aurrera, ez atzera» esaerak?
Egoera batetik ezin atera esan nahi du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.