Euskal hizkerak: Eperrak eta Gipuzkera, Nafarrera eta Zuberera
Eperrak badituzu bere bi hegalak
Eperrak badituzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.
Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.
Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.
Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.
Gipuzkera
Ezaugarri lexikoak: Gipuzkerak ere baditu bere hitz propioak, garo, erde...
Gipuzkerak morfosintaxiaren aldetik ez du batueratik urruntzen dituen bereizgarri askorik; ez, azpieuskalkiak alde batera utziz gero, behintzat. Bereak dituen ezaugarriak kolorez nabarmenduta dituzu.
Nafarrera
Baztan, Atetz eta Urtzamatik hasi eta Aezkoara bitarteko hizkerei deritzegu nafarrera. Kanpoan geratzen zaizkigu, beraz, Nafarroako mendebaldeko eta zaharrenak; barnean, berriz, Bortziriak eta Malerreka.
Bokalen galera
Zenbait bokal maiz galtzen dira:
- a) Hitz-hasierako bokala (aferesia): kúsi 'ikusi', tórri 'etorri', sán 'esan'...
- b) Hitzaren barruko bokala (sinkopa): astétna 'astelehena', politena 'politena', txokóltia 'txokolatea'...
Sibilanteak
Ondoko kasuetan, s balitz legez ebakitzen da z: -(e)s, -(e)kos, -(e)la_kos eta -t(z)ekos: oñes 'oinez', burus, gaues; aldikos, ordukos...
Kontsonante multzoak
Mendebaldeko-Erdialdeko -sf- kontsonante multzoaren farroan eta Iparraldean -r(t)z- ageri da: bertze 'beste', ortzegun 'ostegun', orlzirale 'ostiral'...
Genitiboa eta datibo-generoa
Nafarreraz eta Iparraldean genitibo singularreko -aren > -ain bilakatzen da: senarrein 'senarraren', amain 'amaren', ragunain 'ragunaren'...
-entzat hedatuta badago ere, -(en)dako ere bada nafar hizkeretan eta Iparraldean: sei raunendako 'sei lagunendako' (lagunentzat).
Geroaldia
Geroaldiko -en > -in: emain 'emanen', esain 'esanen', izain 'izanen', jain 'janen', joain...
Zuberera
Gaur egun Lapurterak bezala, frantsesa du mailegu-iturri nagusia. Zubereran bere-berezkoak dituen hitzen artean honakoak ditugu: rnus-de, adana, arrunt, ments...