Euskal Hirien Sistema: Antolaketa eta Funtzioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Euskal Hirien Sistema: Osagaiak eta Antolaketa
2.- Sistema interlazionatua dauden osagaien multzoa da. EAEko hiriek sistema hierarkiko polinuklearra osatzen dute. Horrela, populazio gehien dutenek, zerbitzu espezializatuenak eta eragin gune handiagoa dituzte. Hirien espezializazio funtzionalak, tamainen aldeak eta integrazio maila ezberdinek hirien antolaketa hierarkikoa sortu dute.
- Metropoliak: 200.000 biztanle baino gehiago dituzte; eskualdeko enpresen erabaki zentroak, unibertsitateak, maila teknologiko altuko metropoli industria. EAE-an, bereiz daitezkeen lehen mailako metropoliak Bilbo dira; eskualdeko metropoliak Gasteiz eta Donostia; eta eskualde azpiko hiriak Irun, Barakaldo, Getxo.
- Hiri txikiak: 20.000 eta 50.000 biztanleen artean, zerbitzu tertziarioak dituzte; eskualdeko zerbitzu administratiboak eta zerbitzu publikoak biltzen dituzte.
EAE-an bereiz daitezke bi hiri azpiko sistema. Euskal hirien sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik, hori dela eta bereiztuko ditugu:
- Kostaldeko sistema: Bilboren eta Donostiaren arteko jarraipena da, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoliak nabarmentzen dira.
- Barrualdeko sistema: Gasteizen inguruan biltzen da izugarrizko desoreka nabarmenduz. Nabarmendu behar da Trebiñuko Konderriak lurraldearen antolaketa eta kudeaketa asko oztopatzen duela.
Beste maila batetan hiri handiek euren eragin eremua konurbazioak eta metropoli inguruak sortzen antolatzen dute. Metropoli Bilbo Handia kasua eta konurbazioa, Galdakao, Basauri, Barakaldo...
Hirien Funtzioak eta Eragin Eremua
3.- Hiriek sortzen duten eragin eremua haien funtzioei lotuta dago. Hiri batek betetzen dituen funtzioak kanporantz egiten dituzten jarduera sozio-ekonomikoak bideratuak. Hirien funtzioan erreparatuz kokapen koefiziente altuena duena administrazioa da, kokapena trinkoagoa delako. Bilboren kasua eta Gasteizena. Egoitz puntu eta eraikin konplexu asko sortzen ditu. Jarraian garraioak, komunikabideak eta informazio zerbitzuak aurkitzen dira. Hiriaren maila ematen duen beste funtzio bat osasungintza espezializatua da. Gurutzeta Barakaldon dituen zentroa. Hirien merkataritza funtzioa garrantzitsuenetako bat. Zenbat eta gehiago igo hirien hierarkia euren merkataritza konplexuagoa eta distantzia handiagokoa izango du. Industria funtzioa ere hiriari lotuta egon da betidanik. Baina azken hamarkadetan industria hirietatik joan da urruntzen eta periferietan kokatzen. Industria mota askotakoak eta hiri industrial ezberdinak aurki daitezke: hiri portuak, industria astunak eta oso kutsakorrak dituzten hiriak eta puntako teknologia duten hiriak. Azkenik, turismo funtzioa aipatu behar da. Donostia gehienbat eta Bilbo ari zaio gehitzen.
Hiri Sistemaren Harremanak
4.- Hiri sistemaren harremanak indartsuak dira. Estatu mailan garrantzi berezia dute Bizkaiko itsasoko erlaitzekin, Nafarroa eta Errioxarekin dauden harremanak. Europa mailan, hiri ardatz handien artean lotura egin daiteke, Atlantikoko ardatzarekin. Bizkaiko itsasoko ardatzaren eta Atlantikoko kostaldeko ardatz frantsesaren artean dagoelako; Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranean zehar; eta orain, I-H ardatza sustatu nahi da, guztiz estrategikoa konsideratzen den abiadura handiko trenaren bitartez.