Espainiako biztanleria piramidea 2010: analisia, ondorioak eta konponbideak

GeografíaActualizado el 3,1 KB

Resumen

Dokumentuak 2010. urteko Espainiako biztanleria piramidearen irakurketa egiten du: sexu eta adin egitura, piramide erregresiboaren ezaugarriak eta horren ondorioak. Halaber, sartuneak eta irtenuneak azaltzen ditu, eta etorkizunerako aurreikuspenak eta posible diren konponbideak jasotzen ditu.

Puntos clave

  • Biztanleria piramidea barra grafikoa da, adin eta sexuaren arabera egitura adierazten duena.
  • Emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino altuagoa da, eta heriotza-tasa nabarmen jaitsi da.
  • Piramide erregresiboa da: gazte gutxi, helduak ugari eta zahar asko daude.
  • Jaiotza-tasa txikiaren arrazoien artean kontsumo ohiturak, antisorgailuen hedapena eta emakumeen lan-sarrera daude.
  • Piramide erregresiboaren ondorioak desazelerazio ekonomikoa eta zerbitzuen gastu handiagoa dira.
  • Sartuneak gerra zibilaren ostekoak eta jaiotza-tasaren jaitsiera dira; irtenuneak baby boom atzeratua, baby boomaren seme-alabak eta immigrazioaren eragina dira.

Ponte a prueba

Biztanleriaren Piramidea: Espainia, 2010

Hemen daukagun biztanleria piramide hau barra grafikoa da. Lurralde bateko biztanleriaren egitura une jakin batean adina eta sexuaren arabera adierazten du. Ardatz bertikalean bost urteko adin-taldetan banatuta daude, eta barra horizontalean adin-taldeetan suposatzen den ehunekoa. Biztanleria piramide hau Espainiakoa da, 2010. urtekoa, eta, azkenik, grafikoaren iturria ez da aipatzen.

Sexuaren Araberako Egitura

Sexuaren araberako egiturarekin hasteko, gizon gehiago jaiotzen dira 50-54 adinera arte, non parekatu egiten diren. Emakumeen bizi-itxaropena altuagoa da, eta hori zahartzean nabarmentzen da, biologikoki sendoagoak direlako, tradizionalki lan-istripu gutxiago sufritu izana eta ohitura txar gutxiago eduki izana. Gainera, ospitaletan erditzen denetik, emakumeen heriotza-tasa nabarmen jaitsi da.

Adinaren Araberako Egitura

Egitura adinaren arabera, gazteak (0-15 urte bitartekoak) gutxi dira, helduak (16-64 urte bitartekoak) oso ugariak, eta zaharrak (65 urtetik gorakoak) asko dira. Ondorioz, kutsatila edo erraboil forma dauka; hau da, piramide erregresiboa da. Ikusten da biztanleria murriztuko piramide bat. Jaiotza-tasa txikia delako eta bizi-itxaropena txikia. Jaiotza-tasaren arrazoiak hurrengoak dira: bikoteek kontsumo eta aisialdi ohiturak mantendu nahi dituzte, erlijioak garrantzia galdu, antisorgailuak zabalduagoak egotea eta emakumeak lan-munduan sartuta daudenez karrera profesionalari eutsi nahi dio, ondorioz umeak beranduago eta gutxiago izatea. Gainera, krisi ekonomikoa dela eta, seme-alaba gutxiago edukitzea ohikoagoa da. Eta bizi-itxaropenaren arrazoiak medikuntzaren hobekuntza, etab.

Piramide Erregresiboaren Ondorioak eta Konponbideak

Piramide erregresiboaren ondorioak: desazelerazio ekonomikoa (zaharrek gutxiago kontsumitzen dutelako eta biztanleria aktiboa murriztu delako) eta gastuak igotzea (adineko pertsonentzako zerbitzuetan eta medikuntzan). Horien aurrean hainbat konponbide posible daude: pentsioetan gastuak igotzean jubilazio adina atzeratzea, prejubilazioekin amaitzea, pentsio fondoetan inbertitzea...

Sartuneak eta Irtenuneak Piramidean

Piramidean bi sartune bereiz daitezke. Lehenengoa, 70-74 urteko emakumeak aurrekoak baino gutxiago dira gerra zibilaren ostean jaio zirelako; eta bigarrenez, 25-29 urtekoen artean jaiotze-tasa murriztu zelako mentalitate aldaketaren ondorioz. Eta hiru irtenune ere badaude. 50-54 urteko biztanleak gehiago dira baby boom atzeratuan jaio zirelako; 30-39 urteko biztanleak baby boomeko pertsonen seme-alabak direlako; eta, azkenik, 0-9 urteko biztanleak atzerriko immigrazioaren ondorioz jaiotzak igo direlako.

Etorkizuneko Aurreikuspenak eta Konponbideak

Iruzkinari amaiera emateko, etorkizunari begira, jaiotza-tasa ez da handituko krisi ekonomikoaren ondorioz lan-baldintzak okerrera egiten dutelako; biztanleriaren zahartzeak jarraituko du eta atzerriko immigrazioa murriztuko da. Hori konpontzeko, gobernuak diru-laguntzak jarri beharko lituzke, lan-baldintzak hobetu eta haurtzaindegi publikoak jarri, adibidez.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da piramide erregresiboa?

Gazte gutxi, helduak ugari eta zahar asko dituen biztanleria egitura da, kutsatila edo erraboil forma duena. Jaiotza-tasa txikiaren eta bizi-itxaropen handiagoaren ondorioz gertatzen da.

Zein dira piramide erregresiboaren ondorioak?

Desazelerazio ekonomikoa, biztanleria aktiboa murriztuz, eta adineko pertsonentzako zerbitzu eta medikuntza gastuen igoera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da biztanleria piramidearen bertikal ardatzaren neurria?
2. Zergatik da emakumeen bizi-itxaropena altuagoa testuaren arabera?
3. Zein da piramide erregresiboaren ondorio bat?
4. Zein da 70-74 urteko emakumeen kopurua txikiagoa izatearen arrazoia?
5. Zein neurri proposatzen da pentsioen gastuei aurre egiteko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.