Euskal Herriko Paisaien Analisia: Toloño, Arabako Mendialdea eta Aizkorri
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,04 KB
Artxiboa 1 – Mendilerro Malkartsua (Toloño)
1. Osagaiak
Paisaia honetan osagai abiotikoak nagusi dira labarretan eta mendi-hegaletan, eta osagai biotikoak mendi-mazelak estaltzen dituzte; osagai antropikoak, berriz, mendi-oinean eta haranean kokatzen dira. Oro har, paisaia naturala da, elementu antropiko gutxirekin.
2. Erliebea
Irudian mendilerro luze eta malkartsu bat ikus daiteke, malda handikoa eta disimetria nabarmenekoa. Alde batean labar bertikalak agertzen dira, eta beste aldean malda leunagoak. Erliebe tolesduna da, orogenesi alpinoaren ondorioz sortua, eta deformazio horiek material gogorretan, batez ere kareharrian, eragin dute.
3. Landaredia
Mendi-hegaletan hosto erorkorreko basoak garatzen dira, altueragatik pagadiak nagusituz. Lurzorua meheagoa den tokietan arte-orbanak eta ezpel-sastrakak agertzen dira. Urte-sasoiaren arabera paisaiaren itxura aldatzen da, udan eta neguan kolore desberdinak erakutsiz.
4. Ur-gorputzak
Ez da lur gaineko ur-gorputzik ikusten, kareharrian garatzen diren karsifikazio-prozesuek ura infiltratzea errazten dutelako.
5. Giza Jarduera
Eremuaren malkartasuna dela eta, giza jarduera mugatua da. Mendi-lerroaren oinean basogintza jarduerak ikus daitezke, eta haranean nekazaritza-paisaia garatzen da.
6. Paisaiaren Balioa
Paisaia honek balio handia du ezaugarri topografikoengatik eta ikus-mugarri gisa duen garrantziagatik. Altitudeak eta maldek izaera naturala mantentzen laguntzen dute, panta orografiko gisa jokatuz eta akuiferoak elikatuz; horregatik, kontserbatu beharreko paisaia da.
Artxiboa 2 – Meseta Formako Mendiko Paisaia (Arabako Mendialdea)
1. Osagaiak
Paisai honetan osagai biotikoak goi-ordokian eta mendilerroetan agertzen dira, eta osagai antropikoak nekazaritza-lurretan, landa-guneetan eta errepideetan. Paisaia naturala nagusi bada ere, giza jardueraren aztarna nabaria da.
2. Erliebea
Erliebea meseta formakoa da, Arabako Mendialdearen ezaugarri tipikoa. Ez da deformazio tektoniko handirik antzematen, eta atzealdean Urbasa-Trebiñu-Miranda egitura sinklinalaren jarraipena ikus daiteke. Lautada zabalek eta mendi-lepoek paisaia lautuagoa osatzen dute.
3. Landaredia
Landarediari dagokionez, hosto erorkorreko basoak agertzen dira, batez ere pagadiak. Lur hareatsuetan ametzak garatzen dira, eta lur karetsuetan erkameztiak. Baldintza klimatikoek, prezipitazio txikiagoek eta kontinentalizazio handiagoak basoen hedapena mugatzen dute.
4. Ur-gorputzak
Argazkian ez da ur-gorputzik zuzenean ikusten, baina lautadan ibai baten presentzia sumatzen da, mendebaldetik ekialdera doan ibilgua osatuz.
5. Giza Jarduera
Mendi-hegaletan eta muino basotsuetan funtzio naturala nagusitzen da, eta lautadan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduerak garatzen dira. Bizitegi-jarduera sakabanatua da, landa-gune txikietan banatuta.
6. Biztanleria
Biztanleria urria eta dentsitate txikikoa da, landa-exodoaren ondorioz. Hala ere, azken urteetan babes-neurriak eta landa-garapenerako programak jarri dira martxan, eta horren adibide da Izki Parke Naturalaren izendapena.
Artxiboa 3 – Kantabriar–Mediterraneo Uraren Banalerroa (Aizkorri)
1. Osagaiak
Paisaia honetan osagai abiotikoak nagusi dira irtengune harritsuetan, osagai biotikoak larreetan eta zuhaitzetan, eta osagai antropikoak artzaintzari lotutako eraikinetan eta bideetan ikus daitezke.
2. Erliebea
Irudian 1.000 metrotik gorako mendiko sakonune luze bat ikus daiteke, Aizkorriko mendilerroaren barnean kokatua. Erliebea aktibatua eta deformatua da, orogenesi alpinoaren ondorioz sortua, eta kareharrizko modelatu karstikoa garatu da, lapiazak, leizeak eta poljeak agertuz.
3. Landaredia
Landaredia nagusiki zuhaitz sakabanatuek osatzen dute, pagadiak bereziki. Klima atlantikoko baldintzek landare-potentzial handia ematen dute, baina artzaintzaren ondorioz belardi irekiak eta larreak nagusitu dira.
4. Ur-gorputzak
Ez da lur gaineko ur-gorputzik ikusten, karsifikazio-prozesuek ura infiltratzea errazten dutelako eta urak lurpeko bidea hartzen duelako.
5. Funtzioa
Paisaia honen funtzio nagusia mendeetan zehar abeltzaientza estentsiboa izan da. Larreak eta saroiak erabiliz, aziendak belarraz elikatzen dira, eta zuhaitzek itzala eta babesa eskaintzen dute.
6. Balioa
Natura- eta kultura-ondare handiko paisaia da, Parke Natural gisa babestua. Artzaintza tradizionalari lotutako jarduerak, hala nola latxa ardiaren hazkuntza eta Idiazabal gaztaren ekoizpena, paisaiaren kontserbazioa eta jasangarritasuna bermatzen dute.