Euskal Herriko Klima eta Atmosferaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,82 KB
Atmosferaren eta Airearen Definizioak
ATMOSFERA: Lurraren inguruko gas geruza da. Batez ere, oxigenoa eta nitrogenoa ditu. Gas-geruza horrek Lurraren tenperatura erregulatzen du eta eguzki-erradiazioetatik babesten du.
AIRE: Atmosferako gasen multzoari deritzo. Airea mugitzen da eta, ondorioz, fenomeno meteorologikoak sortzen dira.
Presio Atmosferikoaren Kontzeptuak
- GOI-PRESIOAK edo ANTIZIKLOIAK: 1013 hPa baino presio handiagoa. Aire hotzaren masek sortutako presio altuko aldeak dira. Eguraldia egonkorra eta lehorra izaten da.
- BEHE-PRESIOAK edo DEPRESIOAK: 1013 hPa baino presio txikiagoa duten eremuak dira. Aire beroaren masek eragindako presio baxuko aldeei dagozkie. Eguraldia ez da egonkorra eta euria egiten du.
Hezetasuna eta Berotze Globala
HEZETASUNA: Airean dagoen ur-lurrunaren kantitatea da.
BEROTZE GLOBALA: Lurraren gainazaleko batez besteko tenperaturaren gorakada. Izan ere, XX. mendean, batez besteko kanpoko tenperaturak 0,6ºC gora egin du gure planetan. Berotze globalak ondorio larriak ditu.
Elementu Meteorologiko Nagusiak
Tenperatura
DEFINIZIOA: Atmosferako airearen bero kantitatea.
- NEURGAILUA: Termometroa.
- NEURRI-UNITATEA: ºC (Celsius), ºF (Fahrenheit).
- MAPETAN IRUDIKAPENA: Isotermak (puntuak).
- ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE:
- Altitudea ↑ → Tenperatura ↓
- Latitudea ↑ → Tenperatura ↓
- Itsasoarekiko distantzia ↑ → Tenperatura-aldaketak ↑
Prezipitazioak
DEFINIZIOA: Atmosferatik erortzen diren urak.
Motak: euria, elurra, txingorra.
- NEURGAILUA: Plubiometroa.
- NEURRI-UNITATEA: Milimetroak (mm) edo L/m².
- MAPETAN IRUDIKAPENA: Isohietak.
- ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE:
- Altitudea ↑ → Prezipitazioak ↑
- Latitudea ↑ → Prezipitazioak ↓
- Itsasoarekiko distantzia ↑ → Hezetasuna ↓
Presio Atmosferikoa
DEFINIZIOA: Aireak lurraren gainazaleko puntu jakin batean duen pisua.
- NEURGAILUA: Barometroa.
- NEURRI-UNITATEA: Milibarak (mb), Hektopaskalak (hPa).
- MAPETAN IRUDIKAPENA: Isobarak.
- ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE:
- Altitudea ↑ → Presioa ↓
- Airearen tenperatura ↑ → Presioa ↓
Haizea
DEFINIZIOA: Mugitzen ari den airea.
- NEURGAILUA: Abiadura → Anemometroa; Norabidea → Haize-orratza.
- NEURRI-UNITATEA: Abiadura → m/s, km/h; Norabidea → Puntu kardinalak.
- MAPETAN IRUDIKAPENA: Geziak (nondik dator haizea).
- ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE:
- Presio handitik → presio txikira (Goi-presioa → Behe-presioa).
- Tokian tokiko haizeak (adibidez).
Klima Motak
ZONA BEROA
Klima Ekuatoriala
1. KLIMA EKUATORIALA
Kokapena: Ekuatoretik hurbil. Adibidez: Afrikako erdialdea, Amazonas ibai arroa, Ginea Golkoko uharteak.
Elementuak:
- Tenperaturak: Oso beroak dira beti (urteko batez bestekoa 27°C inguru).
- Prezipitazioak: Oso ugariak eta erregularrak (urteko hilabete guztietan).
- Ibaiak: Oso emari-tsuak (munduko handienak eta luzeenetakoak), erregularrak (adibidez: Amazonas, Kongo…).
- Landaredia eta paisaia: Oihana edo jungla. Landare multzo trinkoak dira. Baso berdea eta sarria, zuhaitz espezie askorekin (kaoba, ebanoa…). Landare dentsitatea oso handia da. Animalia aberastasuna handia.
Klima Tropikala
2. KLIMA TROPIKALA
Kokapena: Ekuatore inguruan. Adibidez: Afrikako erdialdea, Hego Amerikako eskualdeak.
Elementuak:
- Tenperaturak: Beroak (22°C-tik gora).
- Prezipitazioak: Ugariak. Bi urtaro daude: urtaro euritsua eta urtaro lehorra (irregularrak).
- Ibaiak: Ez dira ekuatorialak bezain emari-tsuak. Irregularrak (adibidez: Nilo, Orinoko, Mekong…).
- Landaredia eta paisaia: Sabana. Ordoki zabalak dira. Hezetasunaren arabera, landaredia gehiago edo gutxiago dago. Normalean, belar altuak eta zuhaitzak bananduago agertzen dira. Fauna aberatsa da (lehoiak, elefanteak…).
Klima Basamortukoa
3. KLIMA BASAMORTUKOA
Kokapena: Tropikoen inguruan dago. Adibidez: Sahara, Kalahari, Gobi… (munduko lurraldearen 1/3 inguru).
Elementuak:
- Tenperaturak: Basamortu beroetan (Sahara, Kalahari…), egunez oso altuak (≈45°C); gauez, asko jaisten dira (0–10°C).
- Prezipitazioak: Oso urriak. Klima oso beroa eta lehorra da.
- Ibaiak: Ez dago benetako ibairik.
- Landaredia eta paisaia: Oso pobrea eta urria. Baldintza klimatikoak muturrekoak dira. Kaktusak eta dunak (hareazko muinoak). Eremu hezeetan oasiak agertzen dira (palmondoak, zuhaitzak…).
- Fauna: Oso urria (narrastiak, intsektuak, gameluak…).
ZONA EPELA
Klima Mediterraneoa
MEDITERRANEOA
KOKAPENA: Batez ere, Mediterraneoaren inguruan, baina Australiako kostaldeetan ere bai…
ELEMENTUAK:
- Tenperaturak: Urteko batez besteko tenp: 15º–20ºC artean.
- UDAN: beroak eta lehorrak.
- NEGUAN: leunak.
- Prezipitazioak: Urriak eta irregularrak (udazkenean eta udaberrian bereziki).
- IBAIAK: Ez dira emaritsuak. Irregularrak (Ad: Ebro, Po…).
- LANDAREDIA ETA PAISAIA: BASO MEDITERRANEOA. Hosto iraunkorra, batez ere artea, artezila eta pinu mediterraneoa. Sastrakak (makia, garriga…), erromeroa…
Klima Ozeanikoa
OZEANIKOA
KOKAPENA: Batez ere, Europako kostalde atlantikoetan.
ELEMENTUAK:
- Tenperaturak (ozeanoaren eragina…):
- UDAN: freskoak.
- NEGUAN: leunak.
- Prezipitazioak: Ugariak eta erregularrak.
- IBAIAK: Emaritsuak. Erregularrak (Ad: Rin, Garona…).
- LANDAREDIA ETA PAISAIA:
- LANDAREDI ugaria.
- Hosto erorkorreko zuhaitzen basoak (haritza, pagoa, gaztainondoa, zumarra…).
- Belardiak (pastoak): abeltzaintza (isurialde ozeanikoa).
Klima Kontinentala
KONTINENTALA
KOKAPENA:
- Asiak, Europak eta Ipar Amerikako erdialdeetan.
- Kontinenteko barnealdean (Ipar hemisferioan).
ELEMENTUAK:
- Tenperaturak:
- UDAN: beroak.
- NEGUAN: 0ºC azpitik.
- Prezipitazioak: Ez dira oso ugariak.
- IBAIAK:
- Neguan izoztu egiten dira.
- Uda beroan: ur gehiago (elurra urtzean).
- Ad: Mackenzie, Yukon, Ural…
- LANDAREDIA ETA PAISAIA:
- BASO BOREALA edo TAIGA: koniferoen basoa (pinua, izei zuria…).
- ESTEPA.