Euskal Herriko Geologia Terminoen Hiztegia

Geología5,56 KB

Hona hemen geologiarekin lotutako hainbat termino eta haien definizioak:

Sumendiak eta Piroklastoak

Piroklastoak: Sumendi batetik ateratzen diren material solidoak dira. Tamainaren arabera, izen ezberdinak hartzen dituzte.

  • Lapilli: Harri txikiak esan nahi du. Fragmentu piroklastikoz osatua dago, sumendi batetik ateratako erupzioan.

Magma: Lurraren edo beste planeten barneko arroka urtuen masak hartzen duen izena da. Tenperatura handiko nahasketa fase-anitza da, osagai likido, gas eta solidoz osaturik dagoena. Hoztzean, arroka igneoak sortzen dira.

Laba: Erupzio batean sumendi batek jariatutako arroka urtua da. Labak magman du jatorria, planeta barnean eratzen dena, lurrazala baino geruza sakonagoetan. Behin azaleratzean, distantzia handian zehar isur daiteke hoztu eta gogortu baino lehen, dituen ezaugarri tixotropikoak direla-eta.

Egitura Karstikoak

Ubalak: Paisaia karstikoaren barnean gertatzen diren egiturak edo kobazuloak dira.

Poljeak: Haran luze eta itxiz eratutako sakonguneak dira, non hondo lauak dituen eta inguru ez erregularrez osotua. Ertzak oso maldadunak dira eta bertan kareharria da materialik orokorrena.

Simak: Kareharriz eratutako bertikaltasun handiko leizea da, non bertan eragindako karstifikazioaren edo barrunbe baten bidez, sabaiaren hondoratzeagatik lur azalean sortzen den sakongunea da.

Lapiaza: Forma karstikoen multzoa da. Gailur zorrotzez bereizitako ildaxka sakon eta zulo irregularrez osatuta dago.

Dolina: Karstikoko sakonune itxi eta txikia da, erliebe karstikoen ezaugarri berezi den sakonune geologiko berezia da.

Trabertinoak: Gune karstikoetan, uretan disolbatuta doan kaltzio karbonato metaketek eratutako harkaitz baten izena da. Kareharriz osatutako gune karstikoetan, urak harkaitza disolbatzen du eta kaltzio karbonatoz kargatzen da.

Ibaiak eta Higadura

Hidrograma: Ibai baten kaudala hidrograma deituriko kurba batez neurtzen da. Urte osoko kaudalaren aldaketaren arabera edo egun batzuen inguruan egiten dira.

Ibarra-harana: Lurrazaleko sakongunea da, forma luzekoa eta ibai edo glaziar baten higadurak sortua. Inklinatua da, itsasorantz, laku baterantz edo arro baterantz. Haranen sailkapena jatorriaren arabera edo zabaleko ebaketaren arabera sailka daitezke.

Ibai baten oinarrizko mailaren altuera: Q, kaudal batek garraiatzen duen material kopurua; eta C, ibaiak momentu jakin batean garraiatzen duen garraioa. Bi ezaugarri horien artean lotura lortzen da, baina horretarako, ibaiak bere atal guztietan bere altuera gutxitu egiten du. Hau gutxitzean, oinarrizko maila lortzen da. Oinarrizko maila, ibai batek hartzen duen mailarik baxuenari deritzo.

Higadura igokorra edo erremontantea: Oinarrizko maila ematen denean gertatzen den prozesua da higadura igokorra edo erremontantea, honi, higadura orokorra ere deitu ahal zaio.

Terraza flubiala: Plataforma txiki sedimentarioak dira, aran flubial baten eraikitakoak ibaiaren sedimentuekin, ibaiaren ertzetan depositatzen direnak eta era berean ibaiaren ur kantitatea eta indarra txikiagotzen dutenak.

Harri Mota eta Egiturak

Harri magmatikoa: Magma hoztearen ondorioz sortuak dira edo magma solidotutakoak sortzen diren harriak dira. Kanpoan eta barruan sor daitezke.

Harri metamorfikoak: Beste harri batzuetatik eratorritako harriei esaten zaie harri metamorfikoak. Izan ere, tenperatura oso altuak edota presio handiak eraldatu egin ditzakete harriak.

Diagenesia: Sedimentuak mekanismo fisiko-kimiko edo biokimikoen bitartez arroka sedimentario bilakatzean gertatzen den prozesua da.

Orogenesia: Mendien osatzea edo berritzea da, litosfera kontinentalaren eremu zabalago edo txikiagoren deformazio konpresiboak sortuta.

Sinklinala: Lurrazalak bereganatzen duen egitura geologiko bat da, tolesdura baten eraginez sortua, plaka tektonikoen mugimendu konbergenteen ondorioz. Materialaren kurbadura beherantz doa.

Antiklinala: Lurrazalak bereganatzen duen egitura geologiko bat da, tolesdura baten eraginez sortua, plaka tektonikoen mugimendu konbergenteen ondorioz. Materialaren kurbadura gorantz doa.

Diapiroa: Arroka sedimentarioetan, azpian kokatutako material bigunek (gatza eta buztina) intrusioak egitean sortzen diren egitura geologikoak dira.

Itsas Egiturak

Itsas barrak: Itsasoan sortzen diren lurrezko eraketak dira. Normalean barra luzeak eta linealak izaten dira. Batez ere hareaz eginak daude baina beste material sendoago batez eratuta egon daitezke, urak mugitzen duenaren arabera.

Tonboloa: Itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak dira, sedimentuz edo normalean hareaz osatuta.

Albufera: Itsas aintzira edo albufera sakonera txikiko ur-masak dira, itsaso zabaletik hareaz, legarrez edo uharriz osatutako kordoi batez bereizirik dagoena. Mareak oso indartsuak ez direnean itsas aintzirak luzeak eta estuak sortzen dira.

Prozesu Geologikoak

Lokats koladak: Lurra urarekin nahasten denean gertatzen diren lur-mugimenduak dira.

Meteorizazio: Agente edo eragile atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da, eta harriak apurtu, hautsi eta zatikatu egiten ditu garriorik gabe.

Descargar

PDF Word HTML