Euskal erromantze eta baladen aztertzea: egungo lanak eta iturriak

Plástica y Educación Artística3,22 KB

Sarrera

Erri poesia barruan aurpegi poesia eta kopla zaharrez gain, euskal erromantze eta baladak aztertzea ezinbestekoa dugu, auek balio handikoak direlako. Horregatik, azterketa burutuko da beste literaturan erreparatuz eta beste faktoreak (musika, historia eta linguistika) alde batera utziz.

1. Orain arteko lanak

Kantutegi eta antologietan topa ditzakegu, beste batzuek bezala, beste ikuspuntu batzuetatik aztertuak izan dira. Hala ere, badaude zenbait lan baliogarri, eta era honetan sailkatuko ditugu:

1.1. Lan sistematikoen osagai

Lan hauek aozko literaturari buruz eginak dira, eta erromantzeen aipamena egin dut aurretik. Adibidez: M. Lekuona.

1.2. Lan monografikoak

Ensayu, saiakera, gai mugatuak eta bildumak sartzen dira. Horiez gain, antologiak ere aipatu behar dira, batzuek euskal literaturari arreta jartzen diotelako (Lekuona). Hauek guztiak ezin dira aipatu erromantzeen azterketa zabalagoa egin nahi bada.

2. Kapituluaren izenburua eta mugapenak

Aurretik aipatutako ikuspuntuetatik (musika, historia eta linguistikatik) bereizita, gai hau literaturaren aldetik ikusita, azterketa eta finkatzea helburu dugu. Horretarako, jadanik bildutako testuak aztertuko dira, bizirik dagoen tradizioa jaso eta emango erromantzeak kanpokoekin alderatuko dira. Iturri asko daude beraz.

3. Iturriak

Bi motatakoak ditugu:

3.1. Aozkoak

Oraindik bizirik daudenak dira, nahiz eta asko argitaratuta egon eta XIX. eta XX. mendeetan jaso izan. Gure herriak oraindik badauzka erromantzeak, bera existitzen zirenak errepikatu egiten dira sorkuntza grinarik gabe. Bestalde, gaur egun galtzorian daudela esan genezake, XVI. eta XVII. mendeetan, aldiz, indartsu zegoen. Itsasertzeko herrietan eta bertsolaritza aulago dagoen tokietan indartsuagoa da.

3.2. Idatzizkoak

Hainbat bilduma eta lan daude, adibidez XX. mendeko Zabala eta Sayarburu-ren lanak.

4. Testuen inguruko zenbait arazo

4.1. Erromantzeen erabilera galtzorian

Erromantzeen tradizioa erortzen ari da. Batzuetan abestu egiten dira (CDtan), beste batzuetan estilizatu eta laburtuta, beste batzuk luzeegiak direlako eta kontakizuna kantuan euskarri gabe geratzen delako. Bertsolaritzak ez bezala, erromantzeak ez dira sortzen. Ez dago argirik erromantzeei buruz, haien jatorriari buruzko ziurtasun eza dago.

4.2. Kantutegien eragina

Musika eta folkloristek erromantze jatorrak aldatu dituzte, eta hori ez da lagungarria.

4.3. Testuen hutsuneak

  • a) Itzz-itzko irakurketa: Itz bakoitzaren esanahia finkatuta dago linguistikaren arabera iturri idatzietan. Aozko gordetakoetan askoz zailagoa da, batzuk ulergaitzak dira, beste batzuk bilatu behar dira.
  • b) Bertso bakoitzaren nortasuna: Kutsadura gertatu da balada ezberdinen artean, leku ezberdinetan errepikatzen diren bertsoak direla eta. Batzuetan erriak klitxetzat hartu ditu, eta beste batzuk ezin dira izan, beraz zahartu behar dira, bakoitzak bere estiloa izan dezan eta kutsatutakoak zintzotu.
  • c) Gordetakoen eta testuen historia: Batzuetan gordetakoen historikotasuna eta egilea argitu daitezke, datuak topatzen direnean. Batzuetan izkribu ezberdinetan.

Descargar

PDF Word HTML