Errenazimenduko eskultura: ezaugarriak eta garapena

Plástica y Educación ArtísticaActualizado el 2,77 KB

Resumen

Dokumentuak Errenazimenduko eskulturaren ezaugarriak azaltzen ditu: Italian sortu zen, eredu klasikoetan oinarrituta, eta arte independente gisa garatu zen. Tipologia, materialak, adierazpen modua, ikonografia (erlijiosoa eta profanoa) eta elementu formalak aztertzen ditu, ikasleak garai honetako eskulturaren oinarrizko ezaugarriak ulertu ditzan.

Puntos clave

  • Errenazimenduko eskultura Italian garatu zen eta eredu klasikoetan oinarritu zen.
  • Arte independentea izan zen, arkitekturatik bananduta.
  • Erretaula egurrez edo harriz tailatzen zen eta askotan margotua zen.
  • Konkor biribileko eskulturak marmolez edo brontzez egiten ziren, klasizismoaren eraginez.
  • Adierazpena figuratiboa eta idealizatua zen, kanon klasikoaren arabera.
  • Ikonografia erlijiosoak eta profanoak (mitologikoak, erretratuak, hilobiak) zeuden.
  • Elementu formalak: modelatu natural eta biribila, argi-ilunak, kontraposto jarrera eta konposizio orekatua.

Ponte a prueba

Errenazimenduko eskultura Italian garatu zen eta arkitektura bezala, eredu klasikoetan oinarrituz jaio zen, baina Erdi Aroko formekin ez da guztiz apurtzen.

Tipologia, Materiala eta Teknika

  • Errenazimenduko eskultura arte independentea izango da, arkitekturatik bananduta.
  • Erretaula izango da erabiliena, aldarearen atzealdean ipintzeko. Egurrez tailaturik izaten da eta akabera margotua izaten da. Batzuetan harriz tailaturik ere izan daiteke.

Konkor biribileko eskulturak, marmol edo brontzez tailaturik egin ziren, klasizismoaren eraginez. Garai honetan hilobiak eta zaldizko eskulturak izan ziren gehien landu ziren generoak.

Erliebeak ere tailatuko dira.

Adierazpen Modua

  • Figuratiboa eta idealizatua da, giza gorputz ideala irudikatzen du, kanon klasikoaren arabera, proportzio bikainak erakutsiz.
  • Antzinatetik jaso zituzten biluziei, gai mitologikoei eta proportzioa eta harmoniarekiko interesari gizabanakoaren protagonismoa gehitu zitzaion.
  • Espresio elementuak aldatuko dira artisten arabera, baina kasu guztietan hauek erabiliko dira edertasun idealaren irudikapena lortzeko: Perspektiba eta monumentalismoa.
  • Antzin aroko material nobelak ekarri ziren: Marmola eta brontzea. Brontzearen urtze teknikak perfekzio handia zuen eta marmolaren edo harriaren lanketa oso ondo egina zen. Florentzian buztin egosiaren erabilera orokortu zen.

Ikonografia eta Bere Funtzioa

Gai erlijiosoez gain, gai profanoak eta alegorikoak zeuden:

Erlijiosoa

Ama birjina umearekin, baita itun berriko eta zaharreko eszenak ere. Batzuetan pertsonai erlijiosoak eszenetan agertzen dira, jendez inguraturik, guztiak elkarrekin erlazionaturik, istorio bat kontatzen. Ikonografia erlijiosoaren funtzioa, humanismoaren garaian, gizakiaren bilakaera eta garrantzia irudikatzea zen, erlijioaren ikuspuntutik; baita beraien pasioak, bertuteak eta krimenak ere.

Profanoa

Mitologikoa, antzinatetik jasotako biluziak irudikatuz. Funtzioa, gizakiaren pasioak, bertuteak eta krimenak irudikatzea zen. Erretratuak, zaldizko monumentuak, hilobiak, ume eta nerabeak, giza gorputzak biluzik... Funtzioa pertsona ederrak irudikatzea zen humanismoaren modaren arabera, barneko indar eta baloreak islatuz: lasaitasuna, handitasuna, opartotasuna... Busto erretratuetan errealismoaren eta indibidualtasunaren adierazpena azpimarratu zen.

Elementu Formalak

  • Modelatua oso naturala eta biribila da, bai biluzietan, baita jantziak irudikatzerakoan ere.
  • Argi-ilun naturalak ikusten dira modelatu sakonaren ondorioz, errealitatearen inpresioa areagotuz.
  • Mugimendua kasu guztietan agertuko da, baina irudiak "kontraposto" izeneko jarreran ageriko dira.
  • Konposizio orekatu eta lasaia izango da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein materialetan egiten ziren Errenazimenduko eskulturak?

Egurrez, harriz, marmolez eta brontzez egiten ziren. Marmola eta brontzea material nobelak izan ziren, eta Florentzian buztin egosiaren erabilera orokortu zen.

Zer da kontraposto jarrera?

Testuaren arabera, mugimendua irudikatzeko erabiltzen den jarrera da, non irudiak mugimendua agertzen duen. Dokumentuak ez du jarrera hori zehatz azaltzen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non garatu zen Errenazimenduko eskultura?
2. Zein izan zen erabiliena eskultura mota?
3. Zer adierazpen mota du eskulturak?
4. Zein gai mitologiko irudikatzen zen?
5. Zein teknikak zuen perfekzio handia?
6. Zein da kontraposto?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.