Etika eta Morala: Kontzeptu eta Teoria Nagusiak

Otras materias2,71 KB

Kontzientzia moralaren hiru betebeharrak

  • Zer dagoen ondo eta txarto baloratzea.
  • Gure ekintzak epaitzea.
  • Besteen ekintzak epaitzea.

Arau morala eta bere eremua

Oiturekin eta tradizioekin lotura daukate; bakoitzarentzat desberdinak izan daitezke eta apur daitezke.

Arau moralaren loturak

Ohiturekin eta tradizioekin lotuta dago, baita kultura desberdina izatean nola hezi zaituzten moduarekin ere.

Zer dira balio moralak?

Arau moralen ardatza dira eta arau moralei zentzua ematen diete.

Balioen ezaugarriak

  • Polaritatea daukate: balio guztiek kontrako balio bat daukate.
  • Idealak dira: izan behar lukeenaren eremukoak dira eta arauen helburu edo xede dira.

Zer da garapen morala?

Jendea haztean, moralki ere haz daiteke. Hiru fase bereizten dira:

  • Aurre-konbentzionala: honetan jendeak bakarrik egiten ditu gauzak sari bat jasotzeko edo zigor bat saihesteko.
  • Konbentzionala: honetan bakarrik egiten dituzu gauzak zure taldekoentzat.
  • Konbentzio ostekoa: guztien onura bilatzen du.

Sokratesen ideiak moralari buruz

  • Ongia unibertsala zela; hau da, guztiontzat berdina.
  • Ongia irakatsi ahal zela.
  • Ongia egiten ez zutenak ezjakintsuak ziren, ez txarrak.

Eudemonismoa

Eudemonismoak "zoriona" esan nahi du grezieraz. Aristotelesek sortu zuen; bere ustez, zoriontasuna helburu bat zen eta ez bitarteko bat. Era berean, zioen gizakion helburua arrazoimena garatzea zela eta, hori lortzeko, ikasi egin behar zela, aukera gehiago eskaintzen zituelako.

Hedonismoa, Epikureismoa eta Utilitarismoa

  • Hedonismoa: Plazerra ongia dela defendatzen du.
  • Epikureismoa: Banakoaren plazer fisikoa, minik eza (fisikoa), ataraxia (bake psikologikoa) eta plazerren kalkulua ditu oinarri.
  • Utilitarismoa: Gehiengoarentzako plazer fisiko eta intelektuala bilatzen du.

Diskurtsoaren etikaren ideia garrantzitsuak

Habermasek Kanten etika hartu zuen oinarri gisa:

  • Berarentzat arau morala unibertsala izan behar da; arrazoiak ematen dio norbanakoari araua.
  • Araua elkarrizketatik sortzen da. Araua sortzeko, komunitateak berdintasun eta askatasun egoera batean egon behar du.
  • Araua unibertsala izateko adostasuna egon behar da. Eztabaida batean sartzekotan, arazoa konpontzeko izan behar da soilik, eta ez irabazteko asmoz.

Descargar

PDF Word HTML