Estatua, Ekonomia eta Nazioarteko Merkataritza: Gakoak

Economía7,74 KB

Estatua eta Ekonomia: Funtzioak eta Hutsegiteak

Estatuaren Eginkizuna eta Merkatuaren Hutsegiteak

Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira eta gizarte guztiarentzako gogokoak ez diren egoerak sortzen dituzte.

Merkatuaren Hutsegite Nagusiak

  • Ondasun publikoen urritasuna
  • Esternalitateak
  • Lehiarik eza
  • Errentaren banaketa desorekatua
  • Ekonomia-zikloen ezegonkortasuna

Ekonomia-Zikloak

Ekonomia-jardueraren gorabeherak dira: hedatze-aldi eta atzeraldi faseak txandakatzen dira.

Politika Makroekonomikoa

Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa onaren alde egiteko baliatzen dituen politiken multzoa da.

Politika Makroekonomikoaren Adarrak

Diru-politika (Prezioen Egonkortasuna)

Prezioen egonkortasunari eustea, inflaziorik egon ez dadin.

Kanpo Politika

Beste herrialde edo merkataritza-bloke batzuekiko harremanak arautzea, onurak lortzeko.

Politika Fiskala (Zergen Gainekoa)

Ekonomia-jardueraren bolumena handitzea edo egonkortzea (zergak, gastu publikoa eta laguntzak erabiliz).

Zerga-Politika

Estatuak finkatutako helburuak lortzeko, sektore publikoak funtsak bilduz (zergak) eta gastu publikoen aplikazioaren bidez, nahita bideratzen duen jarduketa da.

Zerga-Politikaren Neurriak

  • Obra publikoen programak
  • Enplegu eta prestakuntza planak
  • Transferentziak
  • Zerga-tasen aldaketa

Zerga-Politika Motak

Zerga Politika Hedatzailea

Zergak jaisten dira edo gastu publikoa handitzen da, ekonomia-jarduera suspertzeko.

Ondorioak:

  • Errenta eskuragarria igo
  • Kontsumoa igo
  • Ekoizpena eta enplegua igo
  • Prezioa igo

Zerga Politika Murriztatzailea

Zergak igotzen dira edo gastu publikoa murrizten da, ekonomia-jarduera egonkortzeko.

Ondorioak:

  • Errenta eskuragarria jaitsi
  • Kontsumoa jaitsi
  • Ekoizpena eta enplegua jaitsi
  • Prezioa jaitsi

Zerga Politika eta Ekonomia Zikloak (Egonkortzaile Automatikoak)

  • Diru-laguntzak
  • Langabezia prestazioak
  • Zergak
  • Gizarte kotizazioak

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Aurrekontu horietan, xehetasunez adierazten dira Ogasun Publikoak urte jakin batean egingo dituen gastuak eta aurreikusitako diru-sarrerak. Ekonomia-helburuak adierazten dituen planarekin bat etorri behar da.

Gastu Publikoa

Administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da.

Gastu Publikoaren Kategoriak

  • Gastu arruntak: Hezkuntza, justizia, osasuna, funtzionarioen soldatak, enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.
  • Inbertsioak: Azpiegiturak (errepideak).
  • Transferentziak eta diru-laguntzak: Behar handienak dituzten pertsonei edo enpresei.

Errentaren Birbanaketa

Estatuak, ekitate-printzipioa betez, merkatuak aurretik ekonomia-ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesua.

Aurrekontuaren Analisia

Bi faktore nagusi aztertu behar dira:

  1. Gastu publikoaren zenbatekoa:
    • Handia: ekonomiaren hedapena dakar.
    • Txikia: ekonomia geldotzea.
  2. Aurrekontuaren Saldoa:
    • Orekatua (sarrerak = gastuak)
    • Superabit (sarrerak > gastuak)
    • Defizit (sarrerak < gastuak)

Defizita dagoenean, diru-sarrerak gastuei aurre egiteko nahikoak ez badira. Estatuak murrizketak egin ditzake aurrekontuan, defizita sor ez dadin; edo bestela zorpetu egin daiteke.

Defizita Finantzatzeko Moduak (3 modu)

  1. Zor publikoa jaulkitzea: Banku bati mailegua eskatzen diogunean bezala, Estatuak ere dirua eskatzen die enpresa eta partikularrei, titulu jakin batzuen truke.
  2. Zirkulazioan dagoen diru kantitatea handitzea: Inflazioa ekarri ohi du. Euroguneko herrialdeetan, egonkortasuna bermatzeko, EBZk soilik erabaki dezake neurri hori gauzatzea.

Defizit Motak

  • Defizit Ziklikoa: Ekonomia-zikloan izaten diren atzeraldiak direla eta sortzen da. Estatuak ekonomia suspertzeko parte hartzen du, eta horretarako zorpetu egiten da. Hazkunde aldietan, desagertu egin ohi da defizit hori, Estatuak sarrera handiagoak lortzen baitu.
  • Egiturazko Defizita: Defizita iraunkor bihurtzen bada, karga handia da ekonomia-garapenerako, herrialdeak aurre egin behar baitie, etengabe, zorraren kostuei.

Zor Publikoa

Estatuak ateratzen dituzten tituluak dira, aurreztaileek erosteko. Horrela dirua ematen diote Estatuari (gastuak egin ahal izateko). Gero bueltatu egin behar zaizkie eta interes bat ordaindu ere.

Nazioarteko Merkataritza eta Ekonomia

Kanpo Merkataritza

Kanpo merkataritzak Europa Batasunaren barruko herrialdeen arteko sal-erosketak, eta Batasunetik kanpo dauden herrialdeekiko esportazioak eta inportazioak hartzen ditu barne.

Aduana Lurraldea

Salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da, eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.

Dibisa Kalkulua

Adibidea: 100€ dolarretara bihurtu, dolar batek 0,92€ balio badu.

0,92€ = 1 dolar
100€ = X dolar
X = 100 / 0.92 ≈ 108.70 dolar

Abantaila Konparatiboa eta Absolutua

Abantaila Konparatiboa

Abantaila konparatiboa herrialde batean ondasun horri uko egitearen kostua beste herrialde batzuek uko egitearen kostua baino txikiagoa denean gertatzen da. Herrialdea ondasun horretan espezializatuko da soberakina trukatzeko. Aukera kostu txikiena duena da gakoa.

Kalkulua: Abantaila konparatiboa kalkulatzeko, bi herrialdeen artean produktu bat ekoizteko aukera-kostua aurkitu behar da. Aukera-kostu txikiena duen enpresak du abantaila konparatiboa.

Abantaila Absolutua

Herrialde batek bestearen aldean duen abantaila absolutua ondasun jakin bat sortzeko gai denean gertatzen da, baliabide gutxiago erabiliz edo baliabide berberak erabiliz ondasun gehiago ekoiztuz. Egoera horretan, herrialde bakoitzari interesatzen zaio ondasun hori ekoizten espezializatzea eta soberakinak okerren ekoizten dituen beste produktu batzuekin trukatzea.

Merkataritza Politika

Protektzionismoaren Helburuak

  • Sektore estrategikoen babesa
  • Industrializazioaren eta enplegu sorreraren sustapena
  • Sektore hasiberrien garapena

Merkataritza Askearen Onurak

  • Ondasun eta zerbitzuen aniztasun eta kantitate handiagoak, espezializazioagatik.
  • Kalitate eta prezio hobeak, enpresen arteko lehia handiagoaren ondorioz.

Merkataritza Askea Mugatzeko Hesiak

  • Inportazioei muga-zergak ezartzea (aduanan)
  • Atzerriko produktuen kuota mugatuak finkatzea
  • Herrialdeko industriei diru-laguntzak ematea
  • Merkataritzakoak ez diren hesiak ezartzea

Nazioarteko Lankidetza eta Integrazioa

Nazioarteko Erakundeak

Nazioarteko lankidetza sustatzeko sortu ziren:

  1. Munduko Merkataritza Erakundea (MME)
  2. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE)
  3. Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua

Europar Batasunaren Integrazio Ekonomikoa (Etapak)

  1. Merkataritza Askeko Eremua: Muga-zergak kentzea.
  2. Aduana Batasuna: Muga-zerga bateratua EBtik kanpoko herrialdeei.
  3. Merkatu Batua: Kapitalen eta pertsonen zirkulazio librea.
  4. Ekonomia eta Diru-Batasuna: Moneta bakarra.

Descargar

PDF Word HTML