Estatua: Boterearen Egitura eta Justifikazio Historikoa

Otras materias5,4 KB

GIZARTEAREN ETA BOTEREAREN EGITURA

Estatua antolaketa politikoaren eta boterearen egituraren era nagusiena da. Estatua gaur egunean dagoen antolaketa mota bat da, baina ez da beti egon.

Estatu bat izateko ezaugarriak:

  1. Lurralde batean eta denbora jakin batean dagoen giza talde bati egiten dio erreferentzia. Beraz, estatuak giza komunitatea behar du: herri antolatua eta lurralde bakarra.
  2. Antolamendu juridikoa giza bizitza soziala eta politikoa arautzeko eta estatu kide guztiek onartzen dutena izan behar da.
  3. Aginte juridikoa, autonomoa eta determinatua izan behar du. Autonomoa dela esaten dugunean inoren menpe ez dagoenean, eta determinatua dela esaten dugunean argi finkatuta zeintzuk diren eskubide eta betebeharrak.

Lehen erakunde politiko-juridikoak Ekialde Hurbileko lehen inperiotan sortu ziren. Estatu iraunkorrak eta agintari eta gobernuaren artean bereizketa garbikoak ziren. Gizarte bakoitzeko botere-egitura justifikatzeko modua desberdina izan da. Batzuetan boterea jainkoengandik etorria zen. Beste batzuetan, boterea gizabanakoak desberdinak garela justifikatu izan da. Estatu modernoetan botere politikoaren egitura gizakiaren ahalmen arrazionalaren ondorioa da.

Boterea Jainkoengandik Jasotakoa

Antzinako Egipton Estatua natura menperatzeko behar zen ahalegina zentralizatzeko sortu zen. Gizarteko egituraren erpinean faraoia zegoen, hezur eta haragi bilakatutako jainkoa zen, Nilo ibaiaren uholdeak eta naturako fenomenoak kontrolatzeko ahalmena zuen. Naturarengan zeukan boterea. Hil ondoren piramideak edo hilentzako tenpluak eraikitzen zituzten, izan ere faraoiei buruzko adorazioa zegoen.

Faraoiaren ondoan bere senideak eta apaizak kokatzen ziren, eta maila apalagoan armada eta funtzionarioak. Gizartearen oinarrian, nekazariak eta eskulangileak faraoiarentzat lan egiten zutenak. Hauek ekoizten zutenaren zati txiki bat hartzen zuten egituraren goian zeudenentzat. Gizarteko hierarkia zorrotz hura bizimodu segurua eta ordenatua izateko era egokiena zela onartzen zuten, egonkortasuna ematen zion estatuari.

Boterea Naturan Oinarritzen Da

Antzinako zibilizazioetan erlijioak eragin handia zuen, baina greziarrek berrikuntza bat zuten: jainkoen aurrean autonomia aitortzen zieten. Gizakia onartzeak demokrazia ezarri zenean politikaren arloan gaina hartu zuen. Erregimen horretan gizakia ez da menpeko gisa hartzen, eskubideen eta betebeharren subjektu gisa eta poliseko gobernuan besteekin batera erantzukizuna duen subjektu gisa baizik.

Egoera berri horretan botere absolutua duen monarka jainkotiarrarentzat lekurik ez zegoen. Karguak aldi baterako ziren, eta herritarren komunitatearen premien edo erabakien arabera hartzen edo uzten ziren. Hala ere, Greziako gizarte politikoan gizabanakoen arteko aldeak edo desberdintasunak handiak ziren: herritarren eta esklaboen, gizonezkoen eta emakumezkoen, aberatsen eta pobreen artean aldeak zeuden. Alde edo desberdintasun horiek justifikatzeko ez zuten jainkoarengana jotzen, naturara baizik. Botere politikoa odolean eta adimen-ahalmenan oinarritutako nagusitasun naturalaz justifikatzen zuten. Horrela, gizarteko taldeen arteko desberdintasun hierarkikoak egonkor eta behin betiko bihurtu ziren: gauzak aldaezinak ziren.

Boterearen Jatorria Arrazoimena Zen

Errenazimenduan Erdi Aroko mundu ikuskera teozentrikoak porrot egin zuen, eta alde berean giza arrazoimena sendotu egin zen ezagutzaren eta boterearen oinarri legitimatzaile gisa. Ondorioak gizarteko bizimoduaren arlo guztietan nabarmendu ziren:

  • Ekonomia: aurkikuntza geografiko handiek merkataritza eta produkzioa garatu zituzten.
  • Zientzia: mundu ikuskera geozentrikoa baztertu eta unibertsoari buruzko ikuspegi heliozentrikoa nagusitu zen.
  • Erlijioa: protestanteen Erreforma egin zen.
  • Politika: monarkia absolutua ezarri zen.

Mendeetan zehar gizartean finkatutako balio zaharrak arrazoimenari ezker baztertu egin ziren. Boterearen justifikazio garai hartan printzipio arrazionaletan oinarritzen zen. Boterearen jatorria gizarte kontratuan datza eta kontratu horretan gizabanakoek beren erabakiz eta gizarteko bakea lortzeko, gizabanako gisa dagozkion eskubideak agintari gorena eta subiranoa den estatuari utzi zizkioten.

Bestalde, teoria demokratikoek boterea herriak duela dio, eta subirano bakarra herria dela. Estatua herriaren ordezkaria besterik ez dela, eta bere zeregina boterea agintaritza erabiltzea dela. Kasu batean zein bestean estatua arrazoimena duen oinarritzat hartzen duen elkarte politikoa da. Iritzi desberdinak daude estatu modernoaren jatorria zein izan den; batzuen ustez XV. mendean, beste batzuek Frantziar Iraultzaren ostean.

Ondorioa

Laburbilduz, esperientzia haiek lagundu zuten estatuaren ideia abstraktua, inpertsonala, arrazionala eta beharrezkoa poliki-poliki sortzen. Estatua lurralde ugari kontrolatzen zuen, eta lurralde berean ziharduten beste erakundeek ez bezalako kargu-sistema zuen. Estatua sortu zenean legezko agintaritza arrazionala azaldu zen. Agintari tradizionala eta karismatikoa ordezkatu zuen, eta egitura-adierazpen berria ezarri zen: burokrazia (tramitea, papeleoa).

Descargar

PDF Word HTML