Espainiako Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Bilakaera eta Etapak

Geografía3,22 KB

Espainiako Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Bilakaera

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait etapa edo erregimen demografiko bereiztin dira. Etapa hauek antzinako erregimen demografikoa, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko moderno dira.

1. Antzinako Erregimen Demografikoa

Aldia: XX mendearen asiera arte.

Ezaugarri nagusiak: Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa handiak, eta hazkuntza naturala txikia.

  • Jaiotza-tasa handia: Nekazaritza-ekonomia eta nekazaritza-gizartea ziren nagusi. Jaiotzak kontrolatzeko ez zegoen sistema eraginkorririk.
  • Hilkortasun orokorra handia eta gorabeheratsua: Bizi-maila baxua, medikuntza eta osasunsarea kaskarra, dieta urria eta desorekatua, gaixotasun kutsakor asko, ez zegoen higiene pribaturik ezta publikorik, izurriteak, gerrak eta uzta txarrak.
  • Jaiotberriak: Akatsak eta arazoak erditzean, txikietan infekzioak eta desnutrizioa.

Jaiotza- eta heriotza-tasa handien eraginez, berezko hazkuntza txikia zen.

2. Trantsizio Demografikoa

Aldia: 1900tik aurrera.

Ezaugarriak: Jaiotza-tasa apur bat murriztu eta heriotza-tasa erabat murriztu zen; hazkuntza naturala handia izan zen.

Jaiotza-tasa apurka behera:

  • 1920-1930: Oparotasun ekonomikoak gora egin zuen eta baita jaiotza-tasak ere.
  • 1930-1956: Behera. Krisi ekonomikoa, bigarren errepublikaren ezegonkortasun ekonomikoa, gerra zibila eta gerraostea.
  • 1956-1965: Behera. Migrazioa landatik hirira, etxebizitza arazoak.

Hilkortasun orokorra asko jaitsi zen: Aurrerapen mediko eta sanitarioak, bizi-mailak gora egin zuen, hezkuntza eta kultura ezagutzak ugaritu ziren, nahiz eta bi urte txar egon (1918ko gripa eta gerra zibila), orokorrean hilkortasunak behera egin zuen.

Trantsiziozko berezko hazkuntza handia izan zen.

3. Gaur Egungo Erregimen Demografikoa

Aldia: 1975tik aurrera.

Ezaugarriak: Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa txikiak, eta berezko hazkuntza txikia.

  • Jaiotza-tasa txikia: 1975eko krisiaren osteko egoera ekonomikoaren eragina (langabezia, jaiotzak murriztea, ezkontza atzeratzea, emakumezkoaren adin ugalkorra murriztea, etxe garestiak, lanpostu gutxi). Mentalitatea aldatu da. Bizi-mailak eta kultura-mailak gora egin dute.
  • Heriotza-tasa baxua: Hilkortasun nagusiak bihotzeko gaitzak, minbizia eta istripuak dira. Gaixotasun kutsakorrak behera egin du, haurren hilkortasuna baxua da, eta bizi-itxaropena handiagoa da emakumeengan. Lanbideen arabera, prestakuntza eta gizarte-maila zenbat eta txikiagoa izan, hilkortasuna handiagoa da.

Gaur egungo berezko hazkundea oso txikia da.

Descargar

PDF Word HTML