Espainiako Bigarren Errepublikaren Bilakaera (1931-1936)
Espainiako Bigarren Errepublikaren Bilakaera Politikoa
Errepublikaren bilakaera politikoa bost urteetan zehar, eboluzio pendularra izan zen, botere txandaketa eskuin eta ezkerren artean gertatu zen, eta horrek eragotzi zituen arazo larriak konpontzea.
Lehenengo Ekimen Erreformista
Programa Donostiako Itunean jarritako helburuetan oinarritu zen: estatu demokratiko, laiko, autonomista eta progresista. Erreforma ekonomikoak egitea proposatu zen, garrantzitsuena lurjabetza egituraren erreforma izanik. Lehenengo neurriak:
Nekazaritzaren Arazoa
Errepublikak bere gain hartu zuen nekazaritzaren erreforma egitea.
Autonomia Arazoa
Maciàk Estat Català aldarrikatu zuen. Behin-behineko gobernuak Generalitat eta Espainiako Gorteek onartu zuten autonomia estatutu bat egin zuten.
Erlijioaren Arazoa
Segura kardinal primatuak pastorala idatzi zuen. Pastoralak sutu egin zituen elizaren kontrakoak, eta komentuen eta elizen eraikinak erre zituzten.
Arazo Militarra
Azañak ejertzitoa modernizatzeko eta indar armatuen leialtasuna ziurtatzeko bideraturiko erreforma batzuk egin zituen: ofizialen kopurua murriztu, militar guztiei errepublikarekiko fideltasuna zin eginarazi, Zaragozako akademia militarra itxi eta erasoko guardia sortu.
Hezkuntzaren Alorreko Dekretuak
Garrantzia eman zitzaien errepublikazaleen arazoei. Helburua analfabetismoarekin bukatzea zen.
Arazo Sozialak
1929ko krisiaren eragina.
1931ko Konstituzioa
Gorte konstituziogilerako hauteskundeek, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez, garaipena eman zieten errepublikazale ezkertiarren eta sozialisten arteko koalizioari. Julián Besteiro izan zen buru. Konstituzioa guztiz demokratikoa eta ezkertiarra izan zen. Eztabaidak luzeak izan ziren, eta abenduaren 9an onartu zen. Oso sakonak ziren ezkerraren eta eskuinaren arteko aldeak, bi arazotan bereziki: nazionalitateen autonomia eta elizaren eta estatuaren arteko harremanetan. Jarrera antiklerikala nagusitu zen, eta gobernuaren kide katolikoen dimisioa probokatu zuen.
Ezaugarriak
- Konstituzioak honela definitu zuen errepublika: klase sozial guztietako langileen elkartea, demokratikoa, progresista eta deszentralizatua. Estatu integrala, baina udalen eta lurraldeen autonomiarekin guztiz bateragarria.
- Udalen autonomia aldarrikatu zen, eta autonomia estatutuak egiteko aukera eskatu zuten eskualdeentzat.
- Espainiarren eskubideak aldarrikatu ziren: berdintasuna legearen aurrean, adierazpen askatasuna. Eskubide sozialak ere aldarrikatu ziren, lehendabiziko aldiz.
- Gizonezko eta emakumezkoen sufragio unibertsala ezarri zen, 23 urtetik gora.
- Estatuaren eta elizaren arteko harremana: sekularizatzea, eliza eta estatuaren arteko bereizketa lortzea zen helburua, estatuak laguntza ekonomikoa ezabatu zuen gurtza eta kleroaren mantenurako. Ordena erlijiosoak desegin ziren, eta irakaskuntza erlijiosoa ezabatu zen. Katolikoak errepublikaren aurka jarri ziren.
- Ekonomiari buruz, konstituzioak jabetza pribatuarekiko errespetua bermatu zuen, estatuak desjabetzeko ahalmena eta ondasun eta zerbitzu publikoak sozializatzeko ahalmena zituen arren.
- Gorteek ganbara bakarra izango zuten, gizon eta emakumeen sufragio unibertsalaren bidez hautatua.
- Aginte banaketa: Gorteek aginte legegilea zuten, eta estatuburua zuten. Aginte exekutiboa gobernuaren lehendakariaren esku zegoen. Aginte judiziala auzitegiaren esku zegoen.
- Konstituzioaren berme auzitegia sortu zen.
- Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa eta mistoa zen.
Bi Urteko Erreformista
Konstituzioa aldarrikatu bezain laster, Niceto Alcalá Zamora izendatu zuten lehendakari. Honek gobernu buru Manuel Azaña hautatu zuen, eta Azañak errepublikazale ezkertiarrekin eta sozialistekin osatu zuen gobernua. Azañaren gobernua biurteko erreformista izenez ezagutu zen, eta erreforma zabala jarri zuen abian, behin-behineko gobernuak proposatutako ildotik. Erreforma haien helburua zen Espainiaren arazoak errotik konpontzea eta demokraziaren, laikotasunaren eta kulturaren balioak sustatzea. Ez zituzten kontuan hartuko oposizioko alderdiak eta taldeak, eta errepublika berria iraultzailea ikustean beldurtu ziren, berehala haserrea adieraziz.
Arazo Erlijiosoa
Helburua estatu laikoa sortzea zen, eliza eta estatua erabat bereiziz eta elizaren boterea eta gizarteko esparruetan zuen eragina ezabatuz. Ekintza ez zuhurra izan zen, eta katolikoak erasotuak sentitu ziren. Hartutako neurriak konstituzioan oinarrituta zeuden: Jesusen Lagundia desegin zuten eta bere ondasunak konfiskatu, ezkontza zibilak eta dibortzioak legeztatu, hilerriak sekularizatu, estatuak ez zion elizari dirua eman, elizkizun publikoak egiteko baimen berezia eskatu behar zen, eta ordena erlijiosoei irakaskuntzan jardutea debekatu zitzaien, erlijioaren nahitaezko irakaskuntza kenduz. Ondorioz, katolikoak sistemaren aurka egon ziren. Errepublikak etsai asko eta boteretsuak zituen.
Nekazaritza Arazoa
Nekazaritzaren berrikuntza arazo larria eta zaharra zen. Biurteko erreformistan abian jarritako erreformei jarraipena eman zitzaien, eta praktikan jarri zen nekazaritzaren erreformarako lege proiektua, 1932ko irailera arte onartu ez zena.
Helburuak
- Latifundismoa ezabatu eta nekazariei lurrak banatzea. Horrela, bizi maila hobetuko zen, eta gatazka sozialak eragotziko ziren.
- Nekazaritzaren produkzioa handitzea, industria eta merkataritza jarduerak estimulatzeko bide bakarra baitzen.
- Lurdun handien botere ekonomikoa murriztea, gehienak monarkikoak eta errepublikaren etsaiak baitziren.
Helburuak Lortzeko Neurriak
- Beren jabeek zuzenean lantzen ez zituzten lursail handiak desjabetu ziren, indemnizazio bat ordainduz.
- Goi nobleziaren lurrak indemnizaziorik gabe desjabetu ziren.
- Lurrak nekazari familia edo taldeen artean banatuko ziren.
- Lurren birbanatzea burutzeko, Nekazaritzaren Erreformarako Institutua sortu zen. Lurrak probintzietako juntak deituriko erakundeen bidez banatu ziren nekazarien artean.
- Lurren jabetza estatuarena zen, nekazariek bakarrik ustiatu ahal izango zituzten.
- Ustiapena banaka ala taldeka egin zitekeen, nekazarien irizpideen arabera.
Emaitza Urriak Hainbat Arrazoiengatik
- Latifundisten oposizioa.
- Prozesuaren moteltasunak institutuaren erabaki asko ondoriorik gabe geratzea sorrarazi zuen.
- Estatuak indemnizazioak ordaintzeko ez zuen nahikoa diru eman.
- Ez ziren lurren kalitate eta emankortasunari buruzko ikerketak egin.
Arrazoi horiek zirela eta, hasierako helburuak ez ziren bete. Ondorioak: erreformak, historian eginiko garrantzitsuenak izan arren, ez zuen arrakastarik izan. Oposizioa gogorra izan zen: lurjabeak haserre zeuden, lurrak lapurtu zizkietelako, baita jornalariak ere, lurraren jabetza eskuratzea atzeratzen zelako. Errepublikaren lanarekin etsita zeuden nekazariak, eta anarkistek bultzatutako altxamenduak gertatu ziren. Zapuzte izugarri horrek ondorio larriak izango zituen errepublikarentzat.
Autonomien Arazoa
Katalunian, Generalitatek aurkeztutako autonomia estatutu proiektua erreferendum baten bidez onartu zen, eta ondoren Espainiako Gorteetan onartu zen. Estatutuaren ezaugarriak:
- Katalunia lurralde autonomoa bilakatzen zen, lehendakaria eta kontseilu exekutiboa osatuz.
- Generalitatek ahalmen legegile eta exekutiboak zituen arlo hauetan: ogasuna, ekonomia, hezkuntza, kultura, garraioak...
- Ejertzitoa eta kanpo harremanak gobernu zentralaren eskuetan mantendu ziren.
- Gaztelera eta katalana hizkuntza ofizialak izango ziren.
Euskal Herrian, 1932an, Euskal Herriarentzako eta Nafarroarentzako estatutu baterako aurreproiektua egin zen, baina bertan behera geratu zen nafarren oposizioa zela eta. 1936ra arte ez zuen autonomiarik lortuko. Galiziak, 1932an, udalek onartutako estatutu proiektua aurkeztu zuen, baina gerra zibilak eragotzi zuen estatutua indarrean jartzea.
Arazo Sozialak
Azañaren gobernua saiatu zen langileak erregimenera erakartzen. Horretarako, lan baldintzak hobetzeko neurri batzuk eman zituen: zortzi orduko lanaldia, kontratuak... Baina nekazaritzaren erreformaren porrotak eta 1929ko krisiaren eraginak ahaleginak zapuztu zituzten. UGTk gobernuari lagundu zion, baina CNTk, ordea, aurka azaldu zen.
Irakaskuntzaren Arazoak
Gobernu errepublikanoaren kezka garrantzitsuenetariko bat izan zen. Hezkuntzaren erreforma ezinbestekoa zen herrialdea modernizatzeko. 1931ko Konstituzioaren arabera, lehen hezkuntza nahitaezkoa, doakoa eta mistoa zen. Diru asko inbertitu zen hezkuntzan, eta ikastetxe asko eraiki ziren, analfabetismoari aurre egiteko.
Bi Urteko Erreformistaren Porrota
Arazo larrienak konpontzen saiatu arren, gobernuak ez zituen bere helburuak lortu, eta oposizioa gero eta zabalagoa zen, eskuinaren eta ezkerraren aldetik. Sozialisten eta errepublikazaleen arteko aliantza hautsi egin zen. Bi gertakizun nagusi ikusi ziren:
- Sanjurjo jeneralaren altxamendua, eskuindarren haserrearen isla, baina frakasatu egin zuen. Armadaren eta nekazaritzaren erreformen kontra matxinatu ziren, estatutu katalanaren eztabaidaren kontra. Azañaren gobernua sendotuta atera zen estatu kolpe honetatik.
- Gizarte gatazkek eta anarkisten matxinadek Katalunian eta Andaluzian langile eta nekazarien desadostasuna adierazi zuten, espero ziren hobekuntzak ez baitziren heltzen. Casas Viejaseko matxinadaren kontra erasoko guardiek bideratutako zapalkuntza gogorrak kalte politiko konponezina egin zion Azañari, eta koalizio errepublikano-sozialistaren haustura sorrarazi zuen. Azañak dimititu egin zuen.
Sarrera: Monarkiatik Errepublikarako Aldaketa
Berrezarkuntza sistema zaharkitua zegoen, eta Primo de Riveraren diktadurak sistema honi bukaera eman zion. Diktadura erori ondoren, monarkiaren aurkako bloke garrantzitsu bat osatu zen, sozialistek eta erregionalistek osatua. Ezinezkoa zen diktaduraren aurretiko egoera berrezartzea, eta errepublikara eramango zuten ekintza hauek gertatu ziren:
- Donostiako Ituna: monarkia kentzeko eta errepublika ezartzeko indarrak bateratu ziren.
- Jacako altxamendua eta Cuatro Vientosko aerodromoko altxamendua.
- Alderdiek Berenguerrek konbokatutako hauteskunde orokorrei boikota egin zieten.
Errepublikaren Aldarrikapena
1931ko apirilaren 14an errepublika aldarrikatu zen. Espainiar ezkerrak boterea hartu zuen 1931ko apirilean. Donostiako Itunean sortutako batzorde iraultzaileak osatu zuen behin-behineko gobernua. Errepublikan itxaropenak ugariak ziren. Lehen aldiz, ezkerra zegoen boterean. Lehen aldiz, estatu demokratikoa zegoen. Errepublikarrek ezin izan zituzten beren helburuak bete, arrazoi larriei aurre egin behar izan zietelako:
- Nazioarteko egoera ez zen batera errepublikaren aldekoa.
- 1929ko krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialek errepublika desegonkortu zuten.
- Errepublikak aurreko garaietatik heredatutako arazo larriak aurkitu zituen.
- Ezegonkortasun politikoa zegoen, alderdi aniztasun gehiegizkoa eta gobernuen ez-jarraitasuna zirela eta.
Errepublika erradikalagoa egin zen, eta horrek aurkako blokea sorrarazi zuen, gerra zibila eraginez.
Errepublikako Alderdi Politikoak
Aniztasun gehiegizkoa zegoen, eta zaila zen alderdiak sailkatzea. Zenbait alderdik jarrera kontserbadoreak eta aurrerakoiak zituzten. Ondoko sailkapena eman daiteke:
- Ezkerreko alderdiak: errepublika onartu zuten, behin-behineko sistema politikotzat. Autonomien aldekoak ziren, eta helburua erreforma sakonak egitea zen.
- Zentroko alderdiak: Lerrouxen Partido Radical eta Partido Republicano Conservador.
- Eskuineko alderdiak: batzuek errepublika onartu zuten, besteek ez. Egitura sozio-ekonomikoei eutsi nahi zieten, eta autonomien eta elizaren aurkakoak ziren. Goi mailako klaseen interesak ordezkatzen zituzten.