Eskubaloia: arauak, teknika eta jokalekua

Deporte y Educación FísicaActualizado el 4,3 KB

Resumen

Dokumentuak eskubaloiaren oinarriak azaltzen ditu: kirolaren ezaugarriak, jokalekuaren neurriak eta zonaldeak, baloiaren pisua eta perimetroa, jokalari kopurua eta partidaren iraupena. Halaber, bote, pase, hartze, jaurtiketa eta finten oinarrizko teknikak laburbiltzen ditu, baita ate-arean eta atezainaren arauak eta baloiarekin egin edo ezin daitezkeen gauzak ere.

Puntos clave

  • Jokalekua 40 x 20 m-koa da; porteriek 2 m-ko altuera eta 3 m-ko zabalera dute.
  • Porteriaren area porteriatik 6 m-tara markatzen da, eta penalti marra 7 m-tara dago.
  • Gizonezkoen baloiak 58-60 cm-ko perimetroa eta 425-475 g pisua izan behar du; emakumezkoenak 54-56 cm eta 325-400 g.
  • Taldeak 14 jokalari ditu, eta jokalekuan gehienez 7 (6 + atezaina) egon daitezke.
  • Partida 30 minutuko 2 zatitan jokatzen da (16 urtetik gorakoetan), 10 minutuko atsedenarekin.
  • Hiruko araua: baloia eskuetan gehienez hiru segundo eta hiru urrats eman daitezke botea egin gabe.

Ponte a prueba

Eskubaloia

Eskubaloia gaitasun fisiko maila altua eskatzen duen kirola da. Horrez gain, erabakiak hartzeko azkartasuna beharrezkoa da.

Eskubaloia bi taldek elkarren aurka jokatzen duten kirola da.

Jokalekua

Jokalekua laukizuzen bat da, 40 x 20 m-ko luzera eta zabalera duena. Porteriek 2 m-ko altuera eta 3 m-ko zabalera dute. Zelaian honako zonalde hauek aurki ditzakegu:

  • Porteriaren area: marra jarrai batez markatua, porteriatik 6 m-tara dago. Zelai-jokalarientzat debekatua.
  • Penalti marra: porteriatik 7 m-tara.
  • Kolpe frankoko zona: porteriaren areak eta kolpe frankoko marrak (9 m-tara dagoen marra ez-jarraia) markatzen duten zonaldea da.
  • Erdiko marra: jokalekua bi zelaitan banatzen du.
  • Aldaketa zona: aldaketak egin daitezkeen zona bakarra, erdiko marraren ondoan.

Baloia

Kategoria kontuan hartuta, dimentsio desberdinak ditu. Gizonezkoetan, 58-60 cm-ko perimetroa eduki behar du eta 425 eta 475 g bitarteko pisua. Emakumezkoetan, berriz, 54-56 cm eta 325-400 g.

Jokalariak

Taldea 14 jokalariz osatuta dago, baina jokalekuan, gehienez 7 jokalari egongo dira (6 jokalari + atezaina). Gainerako guztiak erreserbak dira.

Partidan zehar, taldeak beti eduki behar du atezaina beste kolore batez desberdinduta jokalekuan.

Nahi adina aldaketa egin daitezke, eta gainera, partiduko edozein unetan.

Partidaren Iraupena

Partida baten iraupen normala (16 urtetik gorako taldeetan) 30 minutuko 2 zati izango dira, 10 minutuko atsedenarekin. 12 eta 16 urte bitarteko taldeetan, berriz, 25 minutuko 2 zati izango dira.

Gola

  • Edozein jokalarik sar dezake gola, atezainak ere.
  • Lortzeko, baloia osorik sartu behar da porterian.

Oinarrizko Teknika

1. Botea

Baloia hatzamarrekin botatzen da, eta baloia ez da jotzen, lagundu egiten zaio. Bote mota desberdinak aurki ditzakegu:

  • Bertikala: jokoa kontrolatzeko egiten dena, ez dago progresiorik.
  • Diagonala: porteriarantz mugitzeko erabiltzen dena.

2. Pasea

Pase mota desberdinak aurki ditzakegu, hasierako posizioa kontuan hartuta (aurrez aurre, lateralak, bi hankak lurrean, saltoan, botearekin edo ez).

  • Klasikoa, altua, aldakakoa eta erdibidekoa, baina pronazioan eta sorbaldatik ere izan daitezke.

3. Hartzea (Errezepzioa)

Bi besoak jarri behar ditugu baloiari begira, triangelu bat eraikiz hatz lodi eta hatz erakuslearekin.

4. Jaurtiketa

Gola sartzeko erabiltzen den teknika da. Jaurtiketak altuera kontuan hartuta izan daitezke: altuak, erdibidekoak edota baxuak.

Nola? Saltuan, jauzian edo jauzirik gabe, lurrarekin kontaktuan. Azkenik, baloia zuzen edo parabolikoki joan daiteke.

5. Fintak

Baloia duen jokalariak aurrez aurre duen defendatzailea engainatzeko egiten duen ekintza da, normalean norabide aldaketa izaten dena.

Arauak

Ate-arean gertatzen dena

  • Atezaina soilik egon daiteke.
  • Defendatzailea sartzen bada eta abantaila lortzen badu, penaltia izango da ondorioa.
  • Erasotzailea baloiarekin sartzen bada, kolpe franko adieraziko da. Sartu aurretik jaurtiketa egiten badu, berriz, ez da kontuan hartuko.

Atezaina

  • Atezaina bere arean badago, baloia gorputz osoarekin geldi dezake.
  • Arean badago, ezin du bere taldeak emandako paseak jaso, ezta baloiarekin areatik irten ere.
  • Areatik kanpo badago, ezin da areara baloiarekin sartu.
  • Areatik irteten bada, beste jokalariei eskatzen zaiena honi ere eskatuko zaio.
  • Baloia gelditu nahian hondoko marratik ateratzen bada, ateko sakea izango da; alboko marratik ateratzen bada, berriz, alboko sakea beste taldearentzat.

Baloiarekin egin eta egin ezin daitekeena

  • Baloia eskuetan izanda (botea egin gabe), gehienez hiru segundo mantendu daiteke eskuetan eta gehienez hiru urrats eman daitezke. (Hiruko araua)
  • Botea nahi adina aldiz egin daiteke; esku batekin egiten bada, botea egiten den bitartean nahi adina urrats eman daitezke. Salto eginez gero, beharrezkoa da baloia pasatu edo jaurtitzea; bestela, "dobleak" izango dira.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zenbat jokalari daude jokalekuan eskubaloian?

Taldeak 14 jokalari ditu, baina jokalekuan gehienez 7 egon daitezke: 6 jokalari eta atezaina. Gainerakoak erreserbak dira.

Zein neurri ditu eskubaloiako jokalekuak?

Jokalekua laukizuzena da, 40 m luze eta 20 m zabal. Porteriek 2 m-ko altuera eta 3 m-ko zabalera dute.

Zenbat denbora dauka partida batek?

16 urtetik gorako taldeetan partida 30 minutuko 2 zatitan jokatzen da, 10 minutuko atsedenarekin. 12 eta 16 urte bitartekoetan zatiak 25 minutukoak dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zenbat jokalari daude gehienez jokalekuan eskubaloian?
2. Zein da jokalekuaren neurria?
3. Zenbat metrora dago penalti marra porteriatik?
4. Zenbat segundo gehienez eduki daiteke baloia eskuetan botea egin gabe?
5. Zein da gizonezkoen baloiaren pisu tartea?
6. Zer gertatzen da atezainak baloia areatik kanpo eramaten badu?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.