Errodamenduen Muntaketa, Mantentze eta Estankotasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

1. Errodamenduen osagaiak eta motak

  1. Osagaiak: Errodamendu erradiala, barne-eraztuna, errodadura-pistak, bolak, bola-etxea eta kanpoko eraztuna.
  2. Motak: Errodamendu erradiala (bi bolakoa), mistoa, arrabola konikoduna, erradiala errotula (bi bola), axiala boladuna eta mixtoa boladuna.
  3. Aurrekarga: Azaldu zer egin behar den aurrekarga handitzeko eta txikitzeko “O” eta “X” jarreretan.

“O” jarrera

  • Aurrekarga handitzeko: Barnealdeko bereizgailuak kanpoaldekoa baino estuagoa izan behar du.
  • Aurrekarga txikitzeko: Kanpoaldeko bereizgailuak barnealdekoa baino estuagoa izan behar du.

“X” jarrera

  • Aurrekarga handitzeko: Kanpoaldeko bereizgailuak barnealdekoa baino estuagoa izan behar du.
  • Aurrekarga txikitzeko: Barnealdeko bereizgailuak kanpoaldekoa baino estuagoa izan behar du.

2. Muntaketa sistemak eta tresnak

Azkoin hidraulikoa arian lotzen da eta olioa sartzerakoan errodamenduari bultza egiten dio. Olio-injekzio sistema errodamendua errazago sartzeko erabiltzen da.

Errodamendu axialen muntaketa

Eraztunetako bat (barnealdeko diametro txikiagoa duena) ardatzari doituta doa eta berarekin batera biraka ibiliko da; bestea, euskarrian doituta joango da.

Muntaketa metodoak

  • Mekanikoa: Muntatzeko zorroa, mailua, azkoina, giltza, ateragailua eta egozkailua.
  • Hidraulikoa: Prentsa eta azkoin hidraulikoa.
  • Olio-injekzioa: Presio bidezko sistema.
  • Termikoa: Plaka elektrikoa, indukzioko berogailua eta olio-bainua.

3. Estankotasun elementuak

  1. Eginkizuna: Makinetako osagaietara zikinkeriarik sartzen ez uztea, ganbara estankoak sortzea eta labaingarriari ihes egiten ez uztea.
  2. Multzoak: Errasketak, junta torikoak, ixte-eraztunak eta labirinto-junturak.
  3. Ixte-eraztunak: Eraztun bereizgailua erabiliz aldatzen da kokagunea. Muntaketa-zorroa ardatz mailakatuek ertz biziak dituztenean erabiltzen da.
  4. Juntura torikoak: Estankotasun estatiko zein dinamikorako erabiltzen dira.
  5. Errasketak: Zikinkeria edo likidoak sartzea eragozteko erabiltzen dira (gida-sistemetan, zilindroetan...).

Entradas relacionadas: