Lehen Hezkuntzako ebaluazio motak eta ikaskuntza prozesuen ebaluazioa

MagisterioActualizado el 10,51 KB

Resumen

Dokumentuak Lehen Hezkuntzako ebaluazioa aztertzen du: ebaluazioaren helburuak, ezaugarriak eta ebaluazio hasierako, prozesukoa eta amaierakoaren arteko bereizketa. Era berean, ebaluatzeko estrategiak eta teknikak, beste kurtso batera igarotzeko irizpideak eta errefortzuko planak azaltzen dira. Irakasleek eta ikasleek ikaskuntza prozesuak nola ebaluatu eta hobetu ulertuko dute.

Puntos clave

  • Ebaluazioa ikaskuntzan etengabe egin beharreko prozesua da, eta errefortzu neurriak hartzeko erreferentzia puntua da.
  • Hasierako ebaluazioak (diagnostikoa) ikasketa prozesua hasi aurretik ikaslearen egoera ezagutzen laguntzen du.
  • Prozesuaren ebaluazioa hezigarria da: ikaslearen bilakaera jarraitzen du eta ikasketa prozesua egokitzen du.
  • Amaierako ebaluazioan kalifikazio bat jartzen da, estandarizatutako eskalaren arabera.
  • Lehen Hezkuntzako maila bat amaitzean, taldeko irakasleek erabakitzen dute ikasleak zikloz igaro ala ez, oinarrizko konpetentzien garapena eta tutorearen iritzia kontuan hartuta.
  • Autoebaluazioa, koebaluazioa eta heteroebaluazioa dira ebaluatzeko estrategia nagusiak.

Ponte a prueba

5. GAIA1. Sarrera


-Ebaluazioa, Ikaskuntzan egin beharreko ezinbesteko eta etengabeko prozesua.-Errefortzurako neurriak hartzeko Erreferentzia puntua, bai eta adaptazio kurrikularra egiteko ere; funtsezkoa Ikasleen ikaskuntzarako eta prozesu hezitzailearen hobekuntzarako.

2. Lehen hezkuntzako ikasleen ikaskuntza-prozesuen Ebaluazioa:

Ebaluazioa heziketa prozesuari buruzko informazioa eman eta hau Hobetzeko balio duen tresna. Ikasleek zenbat eta nola ikasi duten, izan Dituzten arazo edo zailtasunak ezagutu eta ondorioz, ikaskuntza praktika Egokienak eta eragingarrienak ezagutzeko balio.

2.1. Ebaluaketa Lehen Hezkuntzan: -

LH-n gaitasunen ebaluazioa Banakakoa, jarraitua eta orokorra izango da eta ikasleak curriculumeko arlo Guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak Kontuan hartuta. -Orokorra curriculumeko elementu ezberdinak kontuan izanda, Etaparako helburu orokorretan zehazturiko gaitasunen multzoa eta arlo Bakoitzeko ebaluazio irizpideei erreferentzia egingo dielarik. -Izaera Jarraitua hezkuntza prozesuaren parte baita. Ebaluazioa kurtso osoan zehar Burutu beharreko prozesuaren diagnosia izan behar du. Ikasle baten Aurrerakuntza behar bezalakoa ez dela iruditzen zaionean irakasleari, hezkuntza Indartze neurriak hartu beharko dira. -Heziberri 2020-k zehaztu moduan, Ikasleen ebaluazioa hezitzailea izango da, eta irakaskuntza- nahiz Ikaskuntza-prozesuak hobetzeko tresna. Ikaslearen ebaluazioak integratzailea Eta ikasgai guztietan ikusi behar etapa horretako helburuen eta konpetentzien Betetze-maila. Izaera arautzailea eta orientatzailea aintzat hartu, ikasleak ikaskuntzetan Bideratzeko eta beraien konpetentzia mailak ahalik eta maila gorenera Bultzatzeko egiten den ahalegina kontuan hartuta. -Ebaluazio agiri ofizialak: Espediente akademikoa, ebaluazio-aktak, etapa amaierako eta hirugarren mailako Ebaluazio-agiriak, etapa amaierako ebaluazioko mailari buruzko txostena, Historia akademikoa, eta, halakorik badago, lekualdatzearen txosten pertsonala.

2.2. Ikaskuntza prozesuen ebaluaketa:

Irakaskuntza Eta ikaskuntzaren ebaluazio prozesuak aldi berean ematen dira eta sinkronizaturik Daude lorpenak edo zailtasunak zein neurritan ikasleen eta beraien egoera edo Programazioaren diseinuagatik izan diren defini dezakegu. ZER EBALUATU? -Heziberri 2020-k proposatutako hezkuntza-eredu pedagogikoa konpetentzien araberako hezkuntza-ikuspegiari Atxikitu eta irteera-profila betetzeko, oinarrizko konpetentzia giltzarriak Eskuratu behar dituzte ikasleek ebaluazioak koherentea izan behar. -Ikasleak Ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei Buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia Lortu dituzten jakiteko. -LHn, konpetentzien ebaluazioa banakakoa, jarraitua Eta orokorra eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari Erreparatu, oinarrizko konpetentziak kontuan hartutamaila bakoitzeko arloen Eta ikasgaien ebaluazio-irizpideak jarraitu (ikastetxeko Curriculum Proiektuan Eta programazio didaktikoetan zehaztutakoak). -Konpetentziak ebaluatzeko Ikasleak jakintzak ikasgelan landutakoez besteko testuinguruetan kokatutako Egoerak interpretatu eta ebazteko erabiltzen dakien ikusi behar. Ebaluaziorako Integrazio-egoera espezifikoak sortu, errealitatekoak simulatuta. Egoera Horietan, jakintzak koherentziaz eta eraginkortasunez mobilizatzeko gauza direla Erakusteko aukera izan behar dute ikasleek. NOIZ EBALUATU? Ebaluazio motak Bereizi eta modu osagarrian planteatu behar dira: -Hasierako ebaluazioaren edo Diagnostikoaren helburua irakasteko eta ikasteko prozesua abiatu aurretik Ikaslea zer egoeratan dagoen jakitea; hezkuntzako esku-hartzea ahalik eta Egokien diseinatzeko. -Prozesuaren ebaluazioaren edo ebaluazio hezigarriaren Helburua ikaslearen ikasteko prozesu osoak duen garapenari eta bilakaerari Buruzko informazioa eskuratzea, edukiak eskuratu dituen eta haiek egoera Jakinetan erabiltzen dakien jakiteko. Informazio hori eskuratuta, ikaslearengan Hautemandako indarguneen eta ahulguneen arabera doituko da ikasteko prozesua, Eta oztopoak gainditzen lagunduko zaio oztopo horiek hautematetik laster, autorregulazioko Prozesuak indartzeko. -Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea egitean, Kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari; estandarizatutako eta arauz ezarritako Eskalaren arabera kodetuta adierazten da kalifikazio hori. Hortaz, egiaztatzeko Eta, batzuetan, ziurtatzeko izaera du, eta objektiboa izan behar du. Amaierako Ebaluazioa ez da ikaslearen ikasteko prozesutik isolatuta ulertu behar; prozesu Horrek une jakin batean adierazten duen emaitza dela ulertu behar da.

3. Ezaugarriak, estrategiak, teknikak eta Ebaluatzeko tresnak: 3.1. Ebaluazioaren ezaugarriak:

Holistikoa, ezagutza Guztiak kontuan hartzen ditu. Ezagutza, trebetasun eta jarrera guztien Integraziora bideratua. -Etengabea, arazo eta zailtasunak ikaskuntza prozesuan Zehar identifikatzen dituelako eta egoeraz ezaguera zabalagoa izatea Ahalbidetzen duelako. -Parte-hartzailea, hezkuntzan inplikaturiko elementu guztiak Integratzen dituelako. -Testuingurukoa, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan Eragina duten faktoreak (norbanakoenak eta besteekiko erlazioetakoak) kontuan Izaten dituelako. -Malgua, arlo bakoitzaren ezaugarrietara moldatzen delako. -Hezigarria, Prozesuan zehar burutzen delako eta irakasleari aukera ematen diolako Estrategia pedagogiko egokiak diseinatzeko. -Demokratikoa, momentu Ezberdinetan, ikuspuntu ezberdinetatik eta prozesuan parte hartzen duten agente Guztiekin planteatzen delako. -Teknikoa, Metodo eta tresna ezberdinak erabiltzen dituelako judizioak egiteko orduan. -Baliozkotasuna Duena, ebaluaketako irizpideak formakuntza arloarekin erlazio zuzena dutenean. -Fidagarria, Metodo eta prozedura fidagarriak erabiliz.

3.2. Ebaluatzeko estrategiak:

Irakasleak egiten duen ebaluazioaz gain, badaude Beste ebaluatzeko estrategia batzuk, hauetan, ebaluazioak irakaslea ez den pertsonek Burutzen dituztelarik: -Autoebaluazioa: ikasle bakoitzak bere ikaskuntza Neurtzen ditu. -

Koebaluazioa

Ikasleen artean eginiko ebaluazioa. -Heteroebaluazioa: Kanpotik egindako ebaluazio litzateke.

3.3. Ebaluazio teknikak eta tresnak:


Behaketa Teknikak

Behaketa zuzena, jarraia eta sistematikoa heziketa jardueraren Informazioa jasotzeko oinarrizko prozedura. Teknika hauen bidez egoera Ezberdinetako portaeren informazioa jasotzen da. -Anekdoten erregistroa: Jardueran gertatutako ekintza garrantzitsuenak jaso. -Kontrol zerrendak: Zenbatutako zerrendak dira eta portaera, ekintza, ohitura,... Bat agertu den Erregistratzen dute. -Behaketa eskalak: datuak era sistematikoago batean Jasotzeko. Eskala hauetan ezaugarri ezberdinen barneraketa maila jasotzen da. -Klaseko Egunerokoa: eguneroko lana baino ez du jasotzen.

Galdeketa eta inbentarioak

-Galdeketak: informazio asko eta azkar Jasotzeko tresna eta irekiak edo itxiak izan daitezke. Galdeketa irekietan nahi Duena idatzi dezake ikasleak eta itxietan eskaintzen zaizkion aukeren artean Hautatu beharko du. -Inbentarioak: galdeketa mota bereziak dira.

Froga teknikak

Ikasleak burutu Beharreko jarduera batean lorturiko emaitzetatik lortu informazioa. Froga hauen Adibiderik argiena azterketa (idatzizkoa/ahozkoa) da. Azterketetan ikasleak Erantzunak bere ezagueren eta estiloaren arabera emango ditu.

Froga objektiboak:

ikasleak ez ditu Erantzunak ia inoiz emango, bere lana erantzun zuzenak okerretatik bereiztea Da.

Elkarrizketak

Ireki eta Informalak edo itxiak izan daitezke; teknika osagarritzat erabili.

4. Beste kurtso batera igarotzea eta Errefortzuko plan espezifikoak: 4.1. Beste kurtso batera igarotzea:

236/2015 DEKRETUA-k, abenduaren 22koa, 51. Artikuluan xedatzen duen moduan: -Lehen Hezkuntzako maila bakoitza amaituta, eta ebaluazio-prozesuaren ondorioz, Taldeko irakasleek erabakiko dute ikasleek zikloz igaroko duten ala ez, kontuan Hartuz, batez ere, oinarrizko konpetentzien garapena eta tutorearen iritzia. -Hurrengo Mailara edo etapara igaroko da, baldin eta eskuratutzat jotzen badira Oinarrizko konpetentziak. Halaber, hurrengo mailara edo etapara igaroko da, Baldin eta jasotako ikaskuntzei esker maila edo etapa berria aprobetxamenduz Jarraitu badezakete ikasleek. Nolanahi ere, ikasleek ikasketak ondo garatzeko Laguntza jaso ahalko dute, behar izanez gero. -Aurreko ataleko baldintzak Betetzen ez badira, berriro egin behar da maila bera. Neurri hori behin baino Ezin da hartu Lehen Hezkuntza osoan, eta harekin batera joango da berariazko Indartze- edo berreskuratze-plan bat. Hezkuntza-eskumenak dituen sailaren Jarraibideak betez antolatuko du ikastetxeak plan hori. -Mailaz ez igotzeko Erabakia salbuespeneko neurria da, eta zailtasunak konpontzeko indartze- eta Laguntza-neurri arrunt guztiak agortu ondoren hartuko da. Mailaz ez igotzeko Erabakia hartu aurretik, tutoreak ikaslearen gurasoekin edo legezko tutoreekin Hitz egingo du.

4.2. Errefortzuko plan Espezifikoak: -

Hezkuntza errefortzuak, momentu jakin batean klaseko Garapena jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleei aplikatu. Errefortzu hauek Antolaketa-, curriculum- eta irakas-neurriak izango dira, eta aniztasunari Arreta emateko jarraitu beharreko estrategiak azalduko dituzte. Ikaskuntzan Zailtasunak detektatzen badira, neurri prebentiboak hartuko dira: taldekatze Malguak, jarduerak osagarriak, denbora gehiago eskaintzea... -Aniztasunaren Trataera, banakako arreta eta ikaskuntza zailtasunen prebentzioa aintzat hartu. Ebaluazio jarraituan ikaslearen aurrerabidea ez bada egokia, indartze-neurriak Ezarri. Zikloko edo mailako edozein unetan har daitezke neurri horiek, zailtasunak Hauteman bezain laster, ikasleek ezinbesteko ikasketak eskura ditzaten heziketa-prozesuan Aurrera egiteko. -Indartze neurri pedagogikoak ikasketarako arazo arruntak Dituzten ikasleei eskaini: oinarrizko aspektuetan eta aspektu instrumentaletan (irakurmena, ulermena, ahozko eta idatzizko adierazpena…) zailtasunak dituzten Ikasleak eta ikastaldirako aurreikusten diren helburuak lortu ez dituzten Ikasleak edo zailtasunez gainditzen dituzten ikasleak. -Hezkuntza laguntza Ebaluazio ezkorrarekin promozionatu duten ikasleei eskaini.

5.Ondorioak. 6.Bibliografia

236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. -Casanova, M.A. (1997). Manual de Evaluación educativa. Madrid: La Muralla. -Coll, C. (1987). Psicología y Currículo. Madrid: Laia.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira ebaluazio motak Lehen Hezkuntzan?

Dokumentuak hiru ebaluazio mota bereizten ditu: hasierako edo diagnostikoa, prozesuaren edo ebaluazio hezigarria eta amaierako edo ebaluazio batutzailea. Modu osagarrian planteatu behar dira.

Zer da ebaluazio holistikoa?

Ebaluazio holistikoa ezagutza, trebetasun eta jarrera guztiak kontuan hartzen dituena da, eta integraziora bideratua dago.

Noiz igarotzen da ikaslea hurrengo mailara?

Oinarrizko konpetentziak eskuratutzat jotzen badira, eta jasotako ikaskuntzei esker hurrengo maila aprobetxamenduz jarraitu badezake, ikaslea igaro daiteke. Bestela, maila bera errepikatu behar da, behin baino ez.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer ebaluazio mota da hasieran ikaslearen egoera ezagutzeko egiten dena?
2. Zein estrategia ebaluatzen du ikasle bakoitzak bere ikaskuntza?
3. Zein ebaluazio teknika erabiltzen da ikasleen jokabidearen informazioa sistematikoki jasotzeko?
4. Zer gertatzen da ikaslea maila batean oinarrizko konpetentziak eskuratu ez baditu?
5. Zein da errefortzuko neurrien helburu nagusia?
6. Zein da amaierako ebaluazioaren ezaugarri nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.