Enpresaren Oinarriak: Definizioa, Elementuak eta Sailkapena
Enpresaren Oinarriak eta Funtzioak
Enpresek garrantzi handia dute, ekoizpen eta banaketako jarduera ekonomiko gehienak aurrera eramaten dituztelako. Arrazoiak:
- Dirua: Edozein ondasun ekoiztu eta baliabide egokiak eskaintzeak diru asko suposatzen du, baina enpresek errazago lortu ditzakete kopuru hauek: diru-iturri propioak dituztelako eta bankuek beste edozein baino lehenago emango dizkielako maileguak.
- Ekoizpenaren antolakuntza: Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko, baliabideak behar bezala zuzendu, erabili eta kudeatu behar dira; honetan enpresek dute arrakasta gehien.
- Ondasun merkeak eta kalitatezkoak: Produktu merkeak eta kalitatezkoak lortzeko, produktu ugari ekoiztea da irtenbide bakarra; horrela, produktu bakoitzaren kostua eta salmenta-prezioak oso txikiak izango dira.
Enpresaren Elementuak
Enpresak bere jarduera egin ahal izateko dauzkan ondasunak dira:
- Kapital-ondasunak:
- Aktibo korrontea: Tarteka berritzen diren ondasunek eta etengabe zirkulatzen ari direnek osatzen dute.
- Aktibo ez-korrontea: Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduak osatzen dute.
- Gizataldea: Enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak dira: jabeak, langileak, zuzendariak...
- Antolaketa: Enpresaren agintaritza, koordinazio eta komunikazio harremanen multzoa.
- Ingurunea:
- Ingurune orokorra: Enpresa-mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira: kulturalak, ekonomikoak, politikoak, legezkoak eta teknologikoak.
- Ingurune espezifikoa: Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragina duten faktoreak biltzen ditu (bezeroak, lehiakideak, hornitzaileak...).
Enpresen Sailkapena
- Sektorearen arabera:
- Lehen sektorea: Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantza.
- Bigarren sektorea: Industria, energia eta eraikuntza.
- Hirugarren sektorea: Materialak ez diren ondasunak sortzen dituzten enpresak (turismoa, garraioa, hezkuntza...).
- Jabegoaren arabera:
- Enpresa publikoak: Jabea erakunde publikoa da; helburua giza intereserako zerbitzuak ekoiztea da.
- Enpresa pribatuak: Jabea pertsona fisikoa edo juridiko pribatua da; helburua irabaziak lortzea da.
- Tamainaren arabera:
- Enpresa handiak: 250 langile baino gehiago dituztenak. Multinazionalak dira eta jatorritik kanpo beste herrialdeetan lantegiak dituzte.
- Enpresa txikiak eta ertainak (ETEak): 250 langile baino gutxiago dituztenak.
Diru-sarrerak eta Ekoizpen Kostuak
Diru-sarrerak: Enpresek ekoiztutako ondasun edota zerbitzuen truke merkatuan jasotzen dituzten ordainak dira.
Ekoizpen-kostuak: Ondasunak ekoizteko edo zerbitzuak emateko, enpresari ekoizpen-faktoreetatik sortzen zaizkion kostuak dira:
- Kostu finkoak: Lokalaren alokairua, langile finkoen soldatak... ekoizpen-bolumenarekin zerikusirik ez dutenak.
- Kostu aldakorrak: Ekoitzitako kantitatearen araberako kostuak; lehengaiak, ur/gas-kontsumoa...
- Guztizko kostuak: Kostu guztien batura da.
Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK)
Enpresek, euren borondatez, barneko gizarte- eta ingurumen-kezkak beren egitea da. ESKaren eremuak: Gizartearen kezkak; enpresaren beraren kezkez gain, gizarte osoa, langileak, jabeak, ingurumena eta iritzi publikoa inplikatzen ditu.
Teknologia eta Eraginkortasuna
Enpresak ekoizten dituen ondasun eta zerbitzuak egiteko erabiltzen dituen baliabideen konbinazioa da teknologia. Eraginkortasuna: Teknologia batek ondasun eta zerbitzu bat zenbateko kostutan ekoizten duen neurtzen du.