Enpresaren Ingurunea eta Kokalekua: Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Merkatu-segmentazioa eta bezeroen asebetetzea

Bezeroak aseko dituen produktua eskaini ahal izango diet. Merkatu osoari zuzentzen banaiz ordea, jakinda erosleek aseko dituen produktua ezberdina dela, zaila izango da produktu bakar batekin guztiak ondo asetzea. Adibidez, ezin da bakero berdinekin asetu 55 urteko emakume bat eta 14 urteko mutil bat.

Enpresaren kokalekua baldintzatzen duten faktoreak

Kokalekua erabakitzeko, irizpide hauek hartzen dira kontuan, besteak beste: lehengaien eta merkatuen hurbiltasuna, garraio-sarearen egokitasuna, langileen prestakuntza- eta soldata-maila, lehengaien prezioa eta abar. Ez da berdina industria-enpresa bat irekitzea eta oinetako-denda bat irekitzea.

Enpresaren ingurune espezifikoa eta orokorra

Berariazko ingurunea

Enpresari gertutik eragiten dioten faktoreek osatzen dute berariazko ingurunea. Enpresa bakoitzaren jarduerak eta tipologiak erabat baldintzatzen dute berariazko ingurune hori. Hornitzaileek, bezeroek, sindikatuen jarduerak, lehia-mailak eta beste hainbat elementuk eragiten dute. Faktore horiek enpresaren aldekoak edo kontrakoak izan daitezke; horregatik, enpresak behartuta daude gertuko merkatua eta ingurunea tentuz aztertzera.

Ingurune orokorra

Enpresei orokorrean eragiten dieten faktoreek osatzen dute ingurune orokorra: elementu demografikoek, kulturalek, teknologikoek, legezkoek, ekonomikoek eta nazioartekoek. Ingurune orokorra zenbat eta garatuagoa izan, orduan eta errazagoa izaten da enpresa bat abian jartzea.

Ingurune orokorreko faktore nagusiak

  • Faktore demografikoak eta kulturalak: Gizartearen ezaugarriak (hezkuntza-maila, kultura-balioak, emakumeen laneratze-tasa, zahartzea...).
  • Faktore teknologikoak: Aurrerapen teknologikoek onura eta aukera handiak ekartzen dituzte, baina kostuak kudeatzea erabaki estrategikoa da.
  • Legezko faktoreak eta politikoak: Administrazio publikoak enpresen jarduera arautzen du etengabe.
  • Faktore ekonomikoak: Eskualde-, erkidego- nahiz estatu-mailako abagune ekonomikoak zuzenean eragiten dio enpresari.
  • Nazioarteko faktoreak: Globalizazioak onurak nahiz kalteak eragin diezazkieke enpresei.

Entradas relacionadas: