Enpresaren Finantzaketa eta Inbertsioaren Analisia
Finantzaketa eta inbertsioa
Finantzaketa/Inbertsioa: enpresarako kapitalak lortzeaz, kudeatzeaz, kontrolatzeaz eta inbertsioak egiteaz arduratzen den enpresa-jarduera da. Honetaz arduratzean, honako hauek lortu behar dira:
- 1. Kostu, epe eta baldintza egokietan beharrezkoak diren finantza-baliabideak lortu.
- 2. Inbertsio-proiektuen plangintza, analisia eta kontrola egin behar dira: errentagarritasun, segurtasun eta likidezia baldintzarik egokienak dituzten inbertsio-proiektuak aukeratu behar dira.
Enpresaren jarduera-zikloak eta batez besteko heltze-aroa
Enpresaren jarduera-zikloak eta batez besteko heltze-aroa. Enpresaren ekonomia-jardueran bi ziklo bereizten dira:
- A) Ziklo luzea, amortizazio-zikloa edo aktiboen berriztatze-zikloa: aktibo ez-korronteetan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar den denbora da, aktibo horien bidez ekoitzi diren produktuak salduz. Inbertsio horiek pixkanaka berreskuratzen dira.
- B) Ziklo laburra, ustiapen-zikloa edo diru-salgaien zikloa: enpresak produktuak egiten, saltzen eta kobratzen dituen bakoitzean burutzen den zikloa da.
Urratsak: lehengaiak eskuratu, biltegiratu, transformatu/ekoitzi, produktuak lortu, saldu eta kobratu.
Batez besteko heltze-aroa (BHA): faktoreak aldatu daitezkeenez, batez besteko aroa erabiltzen da.
- M1. Batez besteko biltegiratze-aroa: lehengaiek biltegian daramaten egunak.
- M2. Batez besteko fabrikazio-aroa: lehengaiek ekoizte-prozesuan daramaten egunak.
- M3. Batez besteko salmenta-aroa: produktuak bukatzen direnetik saldu arteko egunak.
- M4. Batez besteko kobratze-aroa: saltzen direnetik kobratzen diren arteko egunak.
- M5. Ordainketa-aroa: erosten direnetik ordaindu arteko egunak.
BHA ekonomikoa (M1+M5+M3+M4): inbertitutako moneta-unitate bat kobrantzaren bidez berreskuratzeko behar den denbora. BHA finantzarioa (M1+M2+M3+M4+M5): ordaindutako moneta-unitate bat kobrantzaren bidez berreskuratzeko behar den denbora.
Enpresaren finantzaketa-iturriak
Barruko finantzaketa:
- 1. Mozkinen atxikipena: baliabide propioa, epe luzera.
- 2. Amortizazioa: baliabide propioa, epe luzera.
Kanpoko finantzaketa:
- 1. Propioa: akzioen jaulkipena (epe luzera).
- 2. Besterena:
- Jesapenak (obligazioak eta bonuak): bitartekaritzarik gabeko zorrak, hainbat hartzekodunen artean eta hainbat kreditu-titulutan banatuta daudenak. Desabantaila: enpresa prestigiotsuek bakarrik lortzen dituzte.
- Epe luzerako banku-finantzaketa: kapital bat aurreratzea da, etorkizunean egingo diren interesen ordainketaren eta kapitala itzultzearen truke.
- Leasinga: finantza-alokairuko kontratu baten bitartez, enpresak aktibo batzuen erabilera-eskubidea lortzen du aldizkako alokairu batzuen ordainez. Kontratuaren bukaeran, enpresak leasingaren bitartez finantzatutako ondasun hori erosteko aukera izango du. Hiru subjektu daude: hornitzaileak, leasing enpresak eta erabiltzaileak.
- Factoringa: enpresa espezializatu bati enpresaren kobrantza-eskubideak saltzean datza. Finantza-zerbitzuez gain, bezeroaren kontrola eta kontabilitatearekin zein administrazioarekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte.
Ekonomia- eta finantza-analisia
Aktiboa (likidezia-mailaren arabera antolatua): enpresan egindako inbertsioak.
- Aktibo ez-korrontea: ibilgetua, kapital produktiboa, epe luzerako inbertsioak.
- Aktibo korrontea: epe laburreko inbertsioak, stockak, aktibo bihurgarriak, diruzaintza.
Pasiboa eta baliabide propioak (galdagarritasun-mailaren arabera antolatua, txikienetik handienera): inbertsioak egiteko lortzen diren finantzaketa-iturriak.
- Baliabide propioak, epe luzerako zorrak, epe luzerako finantza-baliabideak.
Errotazio- edo maniobra-funtsa (MF): (Kapital iraunkorra - Aktibo ez-korrontea) edo (Aktibo korrontea - Pasibo korrontea). Kapital iraunkorren bidez finantzatutako aktibo korrontearen zatia edo aktibo ez-korrontearen gainetik kapital iraunkorrek duten soberakina da.
Ratioak:
- Zorpetzea = zorrak / baliabide propioak.
- Epe luzerako kaudimena (zorrei aurre egiteko gaitasuna) = aktibo osoa / zorrak.
- Zirkulatzailearen ratioa (likideziak berehalako zorrei aurre egiteko gaitasuna) = Aktibo korrontea / Pasibo korrontea.
- Berehalako likidezia-ratioa (berehalako zorrek pasibo korrontean duten pisua adierazten du; 0.3tik gora errentagarritasun gutxiago) = diruzaintza / Pasibo korrontea.
Errentagarritasun ekonomikoa (EE) = mozkina interesen aurretik / batez besteko aktibo oso garbia. EE = (mozkina / salmentak) x (salmentak / aktibo osoa).
Finantza-errentagarritasuna (FE) = mozkina interesen ondoren / baliabide propioak.
Palanka-efektua: enpresaren zorren kostuaren eta errentagarritasun ekonomikoaren artean dagoen erlazioaren arabera, akziodunek azken hori baino errentagarritasun handiagoa edo txikiagoa lortuko dute. FE = EE + (EE - Zorraren Kostua) x (Besteren baliabideak / baliabide propioak).
Inbertsioen sailkapena
Funtzioaren arabera:
- Berriztapen- edo ordezkapen-inbertsioak: produkzio-elementu zaharrak ordezkatu eta produkzio-ahalmena handitzeko.
- Hedapen-inbertsioak: eskari gorakor bati aurre egiteko eta produkzio-ahalmena handitzeko.
- Eguneratze-inbertsioak: produktuak hobetzeko eta berritzeko.
- Estrategikoak: merkatuan duen lekua berrindartzeko.
Inbertsioen arteko erlazioen arabera:
- Independenteak: haien artean eraginik ez dutenak.
- Osagarriak: positiboak eta lagungarriak direnak.
- Ordezkoak: kaltegarriak edo ezinezkoak direnak.
Ebaluazio-metodoak:
- Berreskuratze-epea (Pay-back): inbertsioaren ondorioz lortutako diru-irteera guztiei aurre egiteko beharrezkoak diren diru-sarrerak lortzeko behar den denbora.
- BEG (Balio Eguneratu Garbia): errentagarritasun absolutu garbia adierazten du.
- BET (Barne Errendimenduaren Tasa): balio eguneratu garbia 0-ra berdintzen duen deskontu-tasa. Urterokoa da, erlatiboa eta gordina.