Enpresaren definizioa, baliabideak eta sailkapena

Economía2,79 KB

Enpresaren definizioa

Enpresa bat erakunde ekonomiko bat da, iraunkorra izateko asmoa duena. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Jarduera profesionala: Ekintza ekonomiko bat gauzatzen du.
  • Planifikazioa: Ekintza planifikatuen bidez funtzionatzen du.
  • Helburuak: Merkatuko premiak asetzeko ondasunak eta zerbitzuak lortzea, eta, aldi berean, mozkin ekonomikoak eskuratzea.

Enpresaren baliabideak

Ekoizpen-jarduerak aurrera eramateko eta gizartearen premiak asetzeko, enpresek hainbat baliabide behar dituzte:

Giza baliabideak

  • Jabea edo kapitalista: Dirua jartzen duena.
  • Enpresaria: Enpresa ordezkatzen eta kudeatzen duena.
  • Langilea: Lana egiten duen pertsona.

Baliabide materialak

Eraikuntzak, makinaria, instalakuntzak, lehengaiak, etab.

Baliabide ez-materialak edo inmaterialak

Antolakuntza, enpresa-kultura, know-how, marka eta patenteak, merkataritza-funtzak eta bestelako eskubideak.

Enpresaren eginkizunak (arloak)

  • Giza baliabideak: Langileak errekrutatu, hautatu eta kontratatzeaz arduratzen da.
  • Hornikuntza: Helburuak betetzeko behar diren elementu materialak eskuratzen ditu.
  • Ekoizpena: Intsumoak (lehengaiak) produktu bukatu bihurtzen ditu.
  • Merkataritza-eginkizuna: Merkatu-azterketak egin eta produktuak sustatu eta saltzen ditu.
  • Finantzak: Inbertsioak finantzatzeko baliabide ekonomikoak kudeatzen ditu.
  • Administrazioa: Gainerako eginkizun guztiak koordinatzen ditu.

Enpresen sailkapena

Sektorearen arabera

  1. Lehen sektorea: Natura-baliabideak eskuratzen dituzte, eraldatu gabe.
  2. Bigarren sektorea: Ondasunak ekoizten dituzte, lehengaiak produktu bukatu bihurtuz.
  3. Hirugarren sektorea: Zerbitzuak eskaintzen dituzte (etxeko langileak, komunikazioa, etab.).

Neurriaren arabera

: Mikroenpresa(0-9 langile), txikia (10-49lang) ertaina (50-249lang) eta handia (>250)

-Kapit titulartasunaren arabera: Enpresa pribatuak (kapitala partikularrarena), enp publikoa (kap publ) eta interes orokorra du helb., enp mistoak (kap ekarpena pertsona fisiko edo juridiko prib eta erakunde publ egin.

-Lurralde eremuaren arab: Tokiko enp (herri batean solik), probintziko enp (probintzia bereko zenbait herritan), eskualdeko enp (lurrald homogeneo batean), nazioko enp (nazioaren lurralde osoan), nazioarteko enp (merk-harremanak atzerriko bezeroekin eta hornitzaileekin), enp multinazionalak (herrialde batean baino+)

Descargar

PDF Word HTML