Enpresa-administrazioa eta Giza Baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Administrazio-prozesua eta funtzioak

Administrazio-prozesua

Administrazio-prozesua administrazio-sailak enpresaren xedeak eta helburuak betetzeko egiten dituen funtzio eta jardueren multzoa da.

Plangintza-funtzioa

Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, betiere enpresaren helburuak lortzeko xedez.

Antolakuntza-funtzioa

Egitura bat diseinatzea enpresako kide bakoitzaren zeregina, erantzukizuna eta aginte-maila zehaztuz.

Lanaren banaketa

Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko egin behar diren zeregin ezberdinak langileen artean banatzea. Horrela, langile bakoitza zeregin batean espezializatuko da, eraginkortasuna (efizientzia) handituz.

Antolakuntza formala

Enpresaren egitura, enpresako elementuak dagokien lekuan kokatzen dituena.

Antolakuntza informala

Pertsonak elkartzean berez sortzen diren harreman pertsonalak eta gizarte-harremanak dira, enpresa-zuzendaritzak edo enpresa-antolakuntzak aurrez zehaztu ez dituenak.

Kudeaketa- edo zuzendaritza-funtzioa

Ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharrezkoak diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da kudeatzea edo zuzentzea.

Lidergoa

Beste batzuengan eragiteko eta haiek helburu jakin batzuk lortzera animatzeko edo motibatzeko duen gaitasun edo trebetasuna.

Kontrol-funtzioa

Guztia planifikatu bezala irteten dela egiaztatzea. Kontrolatzeko, ezinbestekoa da estandarrak definituta izatea (zer lortu nahi dugun).

Giza baliabideen kudeaketa

Giza baliabideen kudeaketa

Enpresaren giza elementuarekin lortutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea xede duena.

Langileak bildu eta aukeratzeko prozesua

Enpresak lanpostu bat betetzeko interesa duten hautagaitzak jasoko ditu, lanpostuaren eskakizunak kontuan izanda.

Lana

Pertsonek enpresa barruan duten zeregin eta jardueren multzoa.

Soldata

Langileak bere lan-zerbitzuak besteei emateagatik dirutan edo gauzetan jasotako ordainsaria.

Sindikatua

Langileen elkartea, langileen interesak defendatzeko sortua.

Negoziazio kolektiboa

Lan-baldintzak zehazteko, langileen eta enpresaburuen arteko akordioa (hitzarmen kolektiboa) lortzeko prozesua.

Interes-gatazka

Bi aldeen interesak bat ez datozenean.

Lan-motibazioa

Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.

Entradas relacionadas: