Endodontzia-prozeduraren urratsak eta tresnak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

1. Diagnostikoa

Diagnostikoa egiteko erradiografia periapikala erabiltzen da: sustrai kopurua, forma eta kaltearen hedadura ezagutzeko.

2. Anestesia aplikatzea

Anestesia lokala aplikatzen da mina kontrolatzeko, tresna hauek erabiliz: orratza, xiringa eta karpulea.

3. Isolamendua

Tratatuko den pieza dentala isolatuko da, hondakinak aho barruan ez jausteko eta zabalduko den zuloan bakterioak ez sartzeko. Horretarako, gomazko dikea, klanpa eta arkua erabiltzen dira.

4. Txantxardun ehuna kendu

Sustraian dagoen esmalte eta dentina guztia kenduko da pulpara heldu arte; honela, sustraiaren zuloa ikusi ahal izango da. Tresnak: fresa birakariak (kontraangelua, turbina).

5. Konduktuak permeabilizatzea

Tiranerbioarekin koroaren eta kanalaren edukia (mamia) ateratzen da. Lima finak sartuko dira (K eta H limak) bertan pulpa apur bat ateratzeko, konduktua zabalduz eta limatze-lana eginez. Gero, lima lodiagoak sartzen joan beharko da (kontraangeluko lima birakariak ere erabili ahal dira).

6. Konduktumetria

Konduktuaren luzera neurtzean datza. Tresnak: lima, gomazko topea eta limentzako erregela. Lima konduktuan sartzen da eta erradiografia bat egiten da noraino heltzen den jakiteko; ondoren, erregelarekin neurtzen da. Erpin-lokalizatzailea: lima berezi bat konektatzen zaio eta sakontasuna adieraziko du.

7. Konduktuen prestaketa

Limak eta sodio hipokloritozko disoluzio bat erabili behar dira sustraiaren konduktua lubrikatzeko, garbitzeko eta desinfektatzeko. Hau sartzeko xiringa bat erabiliko da. Paperezko punten bidez kanala lehortuko da.

8. Konduktuen obturazioa

Obturazioa gutapertxa-puntekin betetzean datza. Lehenik, posible den kalibre handieneko punta sartzen da; konduktua guztiz betetzen ez duenez, inguruan punta meheagoak jarriko dira konduktua bete arte. Gutapertxa bakoitza sartu aurretik, espazioa sortu behar da aurretik kokatu diren puntak konduktuaren pareten kontra konprimituz: kondentsadorearekin edo espaziadorearekin egiten da. Gutapertxak zementuan busti behar dira (zementu-nahasketa egiteko beirazko lauza eta espatula erabiliko dira. Kapsuletan badator, nahasgailua eta aplikadorea edo enbola bikoitza duen xiringa). Gutapertxa epela kondentsatuagoa da eta errazago maneiatzen da. Bero-labe batean berotzen da: konduktuan sartzen denean hedatuko da, guztia obturatuz.

9. Muturrak moztea

Behin konduktua beteta dagoela, gutapertxa-punten muturrak moztu behar dira, sustraiaren kanala bukatzen den altuerara.

10. Koroa berreraikitzea

Bukatzeko, hortz-mamiaren babesle bat jarri behar da eta, ondoren, koroa konposite bidez obturatu (batzuetan koroa osorik ipini behar izaten da).

Entradas relacionadas: