Emakumeak euskal literaturan eta olerkigintzan: historia, idazleak eta poesia

Lengua y literaturaActualizado el 9,72 KB

Resumen

Dokumentu honek euskal literaturako emakume idazleen historia laburbiltzen du, XV-XVI. mendetik XXI. mendera. Hasieran emakumeek hileta-eresiak kantatzen zituzten, eta gero Bizenta Antonia Mogel, Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda eta beste idazle batzuk aipatzen dira. Olerkigintza ere jorratzen du, 1936ko gerratik aurrera eta mundu mailako poesia modernoaren berrikuntzekin batera.

Puntos clave

  • Euskal antologietan emakume idazleak gutxi agertzen dira, eta emakumeen literatura rol femeninoarekin lotu izan da.
  • XV-XVI. mendeetan emakumeek hileta-eresiak kantatzen zituzten, adibidez Andra Milia Lasturkoak.
  • Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaio zen eta Esoporen ipuinak itzuli zituen Ipui onac izenez.
  • XX. mendeko emakume idazle nabarmenak dira Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda, Arantxa Iturbe eta Laura Mintegi.
  • XX. mendeko euskal poesiaren gai nagusia hizkuntzaren, kulturaren eta nazio-nortasunaren galera izan zen.
  • Gabriel Aresti eta Jon Mirandak 60ko hamarkadan euskal poesian mugarri nagusiak izan ziren.
  • XX. mendeko poesia modernoan tradizioko arauak apurtu ziren eta bertso lerro askea nagusitu zen.

Ponte a prueba

Emakumeak Euskal Literaturan

Hastapenak: Euskal Literaturaren Antologietan

Euskal literaturaren antologietan emakume idazleak ez dira oso ezagunak. Literatura gizonezkoekin lotu daiteke, haiena izan baita idazteko eskubidea eta betebeharra historikoki. Emakumeen literatura rol femeninoarekin identifikatu izan da.

XV-XVI. Mendeetako Egileak

Egileak ditugu; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa... familia aberatsetakoak. Hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz:

  • Andra Milia Lasturko, Peru Garzia de Ororen emaztea haurgintzan hil zenean, Andra Miliak ahizpek Arrasateko hiletetan berak idatzitako eresiak kantatu zituen.
  • Andra Santxa Hortiz-ek erantzun zion, Peru Garzia de Ororen arrebak.
  • Martin Bañez Artazubietakoa hil zutenean, bere emazte Santxa Otxoa Ozaetakoak, eresi bat kantatu zuen.

Lehenengo Idazlea: Bizenta Antonia Mogel

Azkoitian jaiota. Aita hil zenean joan zen bere familiarekin bizitzera Markinara, bere osaba Juan Antonio Mogelen etxera. Idazlea zen eta harekin ikasi zuen euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten.

Esopo-ren ipuinak itzuli zituen eta Ipui onac izenez argitaratu. Azken urteetan, Bilbon bizi zelarik, Paulo Ullibarriren adiskide izan zen eta honen eskariz, Gabon-kantak idatzi zituen, Julio de Urkixok RIEV aldizkariaren lehenengo eta hirugarren tomoetan argitaratu zituenak.

Emakumeak Euskal Literaturan: XX. Mendea

XX. mendean emakume idazle garrantzitsuak izan ditugu:

  • Arantxa Urretabizkaiak, sexualitateari hurbiltzeko modu berria eta emakumearen egunerokotasuna ekartzen dizkigu.
  • Itxaro Bordaren ekarpenak, emakume irudi berriak, lurrarekiko eta euskararekiko harreman desberdinen proposamena eta mugaren ondorioen gaineko gogoetak dira.
  • Arantxa Iturbe euskal ipuingintza modernoan harremanei buruzko hausnarketa umorez zipriztinduz eta emakumearen ikuspuntutik kontatuz.
  • Laura Mintegi euskal giro sozio-politikoan kokatu ditu emakume irudi gaurkotuak eta maitasuna eta psikoanalisia elkartu ditu euskal letretan.

XXI. mendeko batzuk: Sonia Gonzalez, Jasone Osoro, Karmele Jaio, Katixa Agirre...

Emakumeak Idazle (Martxotik Martxora)

Euskal PENek urtero ematen ditu ezagutzera, martxotik martxora emakume idazleek eta itzultzaileek euskaraz argitaratu dituzten liburuak. Afixak Euskal Herriko liburudenda guztietako erakusleihoetan erakusten dira. Era berean, beste esparrutan ere ematen dira: EAEko liburutegi guztietara, eta hainbat udaletara, berdintasunaren alde lanean ari direnen guneetara hain zuzen.

Olerkintza: Euskal Pizkundetik Gaur Arte

Euskal Olerkigintzaren Gazi-Gozoak

Hizkuntzaren, kulturaren eta nazio-nortasunaren galera du ardatz XX. mendeko euskal poesiak.

1936ko Gerraren Aurretik

Jose Ariztimuño uste zuen, herri bereizia izateko beharra herritarren artean errotuko bazen, kulturaren bitartez eta poesiaren bitartez baino ezin izango zela lortu hori. Eginkizun hori harrazazi zien Lauaxeta, Lizardi eta Orixeri, euskal nortasunaren berpizkundea lortzea, hain zuzen.

Poetok, herriarentzat ulergaitz izan zen poesia sortu zuten. Euskarazko poesiaren produkzio bakana erbestean hezurmamitzen zen. Hizkuntza, kultura eta herria desagertzen zeudela izan zen poesiako gai nagusia.

Poesiaren Bilakaera

Mirandek eta Arestik bestelako poesia ekarri zuten. Mirandek erlijioari etsaigotik kantatu zion eta sexuaz idatzi zuen. Arestik hiritartu egin zuen euskal poesia; euskaldun guztiek ulertzeko poesia idatzi zuen. 1964ko frankismopean argitaratutako Harri eta Herriren arrastoaren atzetik ibilitakoa da mendea amaitu arte egindako poesiaren enborra.

Euskararen Poetak

  • Lizardiren Bihotz-begietan bildumak eragin du gehien ondorengo olerkigintzan.
  • Gerra osteko isiltasuna Telesforo Monzonek urratu zuen Mexikotik 1945ean, Urrundik, bake-oroi lanarekin.
  • Euskal Herrian aldizkariak sortu ziren: Egan eta Euzko Gogoa.
  • 60ko hamarkadan, Gabriel Aresti eta Jon Miranderen lanak izan ziren mugarri nagusiak.
  • Ez dok amairu musika-taldea sortu zen.
  • Argitaletxeak eta literatura-aldizkariak sortu ziren. Ustela aldizkaria lehenengoa eta gero Susa aldizkaria.
  • Bernardo Atxagaren Etiopia poesia-bildumak finkatu zuen.
  • Bitoriano Gandiagak eta Joan Mari Lekuonak bestelako jarrera agertu zuten.
  • Sarrionandiak estreinako poema-bilduma kaleratu zuen 1981ean: Izuen gordelekuen barrena.
  • Euskal Herrian zuzeneko poesia errezitaldiek izan duten zabalkundea.

Olerkintza: Euskal Pizkundeetatik Gaur Arte

Munduko Poesia Modernoa

XIX. Mendeko Eragina

XIX. mendeko frantses sinbolismoak eragina izan zuen XX. mende hasierako Europako olerkigintzan. Etorri zen abangoardia iraultzak poesia tradizioarekin hautsi zuen eta poesia egiteko aukerak nabarmen handitu zituen.

XX. Mendeko Ezaugarriak

XX. mendeko olerkigintzak tradizioko arauen birrinketa izan zuen helburuetako bat. Ezaugarriak:

  • Bertso lerro askea metrika-molde klasikoen ordezko bihurtu zen.
  • Olerki barruko erritmoa gailendu zen, esaldien joskeraren bitartez lortutako musikaltasuna.
  • Olerkiaren azaleko itxurak garrantzia handia hartu zuen.
  • Metafora da literatura-baliabide behinena.

Bigarren Mundu Gerratik hona, haiek utzitako arrastoengatik erabateko askatasuna dago poesia-moldeetan. Mundu mailako sona lortzen dute hizkuntza txikietako egileek ere.

Olerkigintzaren Berritzaileak

Frantzia

Frantzian, XIX.mendeko Rimbaud eta Baudelaire sinbolista haien lanaren jarraipena egin zuten Valéryk eta Claudel-ek. Ondoren, surrealismoa sortu zen. Haren ordezkariak dira Breton, Antolin Artauz eta Louis Aragon. XX. mendeko beste poeta handi bat Paulo Eduard izan zen.

Espainia, Italia, Alemania eta Erresuma Batua

  • Espainiako literatura 98ko belaunaldiak (Machado, Unamuno…) eta Juan Ramón Jiménez-en lanak markatu zuten. 27koak (Lorca, Alberti, Miguel Hernández…), haien eragina izan zuen. Bigarren erditik aurrera Blas de Otero, Gabriel Celaya, Leopoldo María Panero... dira poeta aipagarriak.
  • Italian, 1909an, Marinetti-k futurismoa sortu zuen, tradiziozko balioen aurka.
  • Alemanian, Reiner eta Brecht apurtzailea dira poeta aipagarrienak.
  • Erresuma Batuan poesia eraberritu zuten T. S. Elliot-ek, Ezra Pound-ek eta W. H. Auden-ek.

Estatu Batuak eta Beste Guneak

  • Estatu Batuetan aipagarriak dira Charles Bukowsky, Silvia Plath eta Allen Gingsberg.
  • Mendebaldeko literaturatik kanpo, Maiakovski poeta errusiar iraultzailea eta Indiako Rabindranah poeta bengaliarra.


Hiztegia

A: Aburu-Iritzi / Artesi-arrakala / Alegiazko-irudizko / Ahitu-indargabetu / Aztarren-marka / Arbalda-txalma / Airos-alai / Argizari-kandela / Aiduru-begura / Ahakartu-agirika egin / Aratza-garbia / Ahokatu-batu / Aieru-susmo / Ataka-pasabide / Apetatsu-alditsu

B: Behako-begirada / Bisaia-aurpegi / Bridatu-ahokoa jarri / Buikara-geziontzi / Bekaizti-inbidiatsu / Balazta-freno / Belaskeria-txepelkeria / Branka-itsasontzi.aurre / Butxatu-zikindu

D: Deslai-bakarti / Deblauki-bat.batean

E: Egotzi-bota, leporatu / Erdietsi-lortu / Ezkala-erle-belar / Errezel-estalki / Erromes-pelegrin / Eztenkada-ziztada / Edabe-edari / Ebatzi-erabaki / Ehizaki-harrapakin / Ergelkeria-lelokeria / Egoskor-temati / Erpuru-hatz lodi

F: Furfuriatsu-haserrekor

G: Garondo-lepagain / Galga-traba / Gapirio-haga

H: Hats-arnasa / Hagitz-asko / Haiz.zirimola-haizealdi / Habeas-zutabe / Herabe-lotsati / Hegalpe-magal

I: Irmo-sendo / Inarrosi-astindu / Isuri-jario

L: Liztor-erlabio / Lubaki-trintxera / Loriatu-portu / Laineza-harrokeria

M: Men egin-amore eman / Malguki-leunki / Motots-adats / Mortu-eremu / Muxar-marmota / Maizter-errentadore

N: Naro-ugari

O: Oinordeko-heredero / Oinaze-atsekabe / Orbaindu-osatu

P: Pitzadura-arrakala / Purtzil-ziztrin / Puxtarri-kanika / Pegar-pitxer / Profitatu-onura atera

S: Salabardo-erretel / Soan-begiradan / Soraio-geldo / Sorgor-arduragabe / Sumina-amorrazio

Tx: Txepolari-saltzaile ibiltari

U: Ustezko-balizko / Urdanga-txerrieme / Urmae-urtegi

X: Xingola-zinta / Xafla-zati / Xerka-bila

Z: Zola-zoru-Zuhurtzia / Zurkaitz-manila / Zartatu-hautsi / Zelatatu-kuxkuxean ibili / Zedarria-muga / Zimikatu-atximurkatu / Zuhur-zentzudun

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein emakume idazle aipatzen dira XX. mendean?

Testuak Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda, Arantxa Iturbe eta Laura Mintegi aipatzen ditu. Bakoitzak ekarpen desberdina egin zuen, hala nola sexualitatearen, mugaren edo maitasunaren gaineko gogoetak.

Nork idatzi zuen Ipui onac liburua?

Bizenta Antonia Mogelek itzuli zituen Esopoen ipuinak, eta Ipui onac izenez argitaratu zituen.

Zer da Emakumeak Idazle (Martxotik Martxora) ekimena?

Euskal PENek urtero antolatzen duen ekimena da, martxotik martxora emakume idazleek eta itzultzaileek euskaraz argitaratutako liburuak ezagutarazteko. Afixak liburudendetan eta liburutegietan erakusten dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gai nagusi izan zuen XX. mendeko euskal poesiak?
2. Nork itzuli zituen Esopoen ipuinak euskaraz?
3. Nora joan zen Bizenta Antonia Mogel aita hil zenean?
4. Zein aldizkari sortu ziren Euskal Herrian lehen aldiz?
5. Zein poema-bilduma argitaratu zuen Sarrionandiak 1981ean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.