Ekonomia Politika: Estatuaren Eginkizuna, Zergak eta Langabezia

Economía4,8 KB

Estatuaren Eginkizuna eta Merkatuko Hutsuneak

Estatuaren eginkizuna: Merkatuek ez dute bermatzen partikularrek hartutako erabakiak gizartearen interesetarako egokienak izango direnik. Izan ere, merkatuak mugak edo hutsuneak ditu.

Zerga Politika Motak

Zerga politika mota: Zerga politika hedatzailea: zergak jaisten dira edo gastu publikoa handitzen da, ekonomia jarduera suspertzeko. Zerga politika murriztailea: zergak igotzen dira edo gastu publikoa murrizten da, ekonomia jarduera egonkortzeko.

Sektore Publikoaren Helburua

Sektore publikoaren helburua: Gizartearen ongizate maila altuena lortzea. Enpresa bat ezinbestekoa dena baina ez da errentagarria, sektore pribatuak ez da arduratuko, baina sektore publikoa bai.

Langabezia Motak

Langabezia Motak:

  • Frikzionala: Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk borondatez, ikasteko, atseden hartzeko, edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia mota.
  • Urte sasoikoa: Zenbait jardueretan, urteko sasoi jakin batzuetan soilik behardute eskulana eta horregatik sortzen da langabezia mota hori.
  • Ziklikoa: Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia-krisialdietan eta jaitsi ekonomia-hazkundeko alditan.
  • Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia-mota hau.

Politika Makroekonomikoa

Politika makroekonomikoa: Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen martxa onaren alde egiteko baliatzen dituen politiken multzoa da.

Merkatuko Hutsuneak

  • Ondasun publikoen urritasuna: Merkatuek ondasun pribatuak ekoizten dituzte, baina ez dute ia ondasun publikorik ekoizten.
  • Esternalitateak: Ekonomia-jarduera askok ondorioak sortzen dituzte gizartean eta ingurumenean, eta, gehienetan, ondorio horiek kaltegarriak dira.
  • Lehiarik eza: Enpresa handiek nagusitasunezko posizioa izaten dute merkatuan prezioak eta baldintzak finkatzeko.
  • Errentaren banaketa desorekatua: Merkatuek sortzen duten errenta-banaketa kaltegarria izaten da egoera txarrenean daudenentzat.
  • Ekonomia-zikloen ezegonkortasuna: Aldian-aldian, krisialdiak egoten dira ekonomian.

Langabeziaren Kausak

  • Langileen ezaugarriak: Askotan, espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude, beste batzuetan gutxiegi, lana gaizki banatuta dago.
  • Eskari urriegia: Gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.
  • Gutxieneko soldata egotea: Gobernuek lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) ezartzen dute, enpresaburuen gehiegikeriak eragozteko; bestetik, enpresaburuen eta sindikatuen arteko negoziazioaren bidez, lanbide-motaren araberako gutxieneko soldata finkatzen dira hitzarmen kolektiboetan.

Enplegu Estatistikak

Enplegu estatistikak:

  1. Biztanleria taldeetan sailkatzea, ekoizpen prozesuan duen parte hartzearen arabera.
  2. Biztanleria taldeak aztertzea, adierazle espezifiko edo tasa batzuk kontuan hartuta.

Ekonomi Ituna eta Zerga Iruzurra

Ekonomi Ituna: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren arteko finantza eta zerga harremanak arautzen ditu.

Kupoa: Transferitu gabeko zerbitzu publikoetan Espainiar Estatuak egindako gastua ordaintzeko kopurua. Urtero -> lau zatitan (hiruhileka) -> bost urtean behin kalkulatzen da.

Iruzur Fiskala: Zergak ez ordaintzea.

Zerga Ihesa: Diru-sarrerak ezkutatuz, ondare gehikuntzak ez aitortuz.

Paradisu Fiskalak: Ondorioa: Zergen murrizketa. Bertan bizi edo kokatuta ez dauden herritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua.

Tasak eta Zergak

Tasak: Ondasun zuzenean lortzen dugu, badakigu zertarako ordaintzen dugu (autopista peaje, DBHko titulua...).

Zergak: Helburua ez dakigu, ez dugu zuzenean ondasuna lortzen (osasuna, liburutegiak, parkeak...).

  • Zuzenak: Gure ondarearen arabera, gure errentaren arabera (Adibidez: PFGZ - Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga eta SZ - Sozietateen Zerga).
  • Zeharkakoak: Kontsumoarekin erlazionatuta (Adibidez: BEZ-a - Balio Erantsiaren Zerga eta Eskualdatzearen zerga...).

Aurrekontuak

Aurrekontuak: Espainian, zerga politikako tresnak Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gauzatzen dira.

Descargar

PDF Word HTML