Ekonomia Jarduerak, Merkatu Sistema eta Turismo Motak

Economía3,52 KB

Ekonomia Jarduerak: Definizioa eta Helburua

Gizakiak bere premiak asetzeko behar dituen jarduerak dira. Helburua: ondasunak eta zerbitzuak lortzea.

Jarduera Ekonomikoen Sailkapena

  • Ekoizpen Jarduerak: Gizakiak ondasunak eta zerbitzuak lortzeko egiten dituen jarduerak.
  • Banaketa Jarduerak: Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana helarazteko egiten diren jarduerak.
  • Kontsumo Jarduerak: Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeko egiten dituzten jarduerak.

Merkatu Ekonomia

Gaur egun munduko ekonomia-sistema nagusiena da.

Ezaugarriak eta Funtsezko Galderak

Merkatu ekonomiak erantzun beharreko galderak:

  • Zer eta zenbat ekoitzi behar da?
  • Nola ekoitzi?
  • Norentzat ekoitzi?
  • Zertarako ekoitzi?

Merkatu Ekonomiaren Erakundeak

  • Bankuak: Enpresa publikoak edo pribatuak dira. Haien jarduera nagusia bezeroen dirua gordetzea eta horrekin inbertsioak egitea eta kredituak ematea da.
  • Burtsa: Akzioak salerosteko gunea da.

Ekonomia Adierazle Nagusiak

Herrialdeen aberastasuna edo pobrezia neurtzeko balio dute.

Per Capita Errenta

Herrialdeko ekoizpen ekonomiko osoak sorturiko diru-sarrerak biztanle kopuruaz zatituz lortzen den kopurua da.

Lan Mundua

  • Sindikatuak: Langileen erakundeak dira, lan-baldintzak eta soldata hobetzeko xedez sortuak.
  • Enpresaburuen Erakundea (Patronala): Ugazaben interes ekonomikoak babesteko elkarteak dira.

Hirugarren Sektorea (Zerbitzuak)

Sektore honek pertsonentzako zerbitzuak biltzen ditu, hainbat motatan sailkatuta:

  • Gizarte Zerbitzuak: Herritar bakoitzaren nahiz gizarte osoaren beharrak asetzen dituzten jarduerak biltzen ditu (adibidez, osasuna, hezkuntza). Gizarte zerbitzu gehienak estatuak bermatzen ditu, beraz, publikoak dira.
  • Kontsumitzaileentzako Zerbitzuak: Partikularren esku geratzen diren zerbitzu pribatuak dira (adibidez, turismoa).
  • Enpresentzako Zerbitzuak: Nekazaritzarako zein industriarako enpresei haien zereginetan laguntzeko zerbitzuak dira, enpresa espezializatuek egiten dituztenak (adibidez, informatika).
  • Banaketa Zerbitzuak: Merkataritzaren eta garraioaren arloko zerbitzuak dira. Haiei esker, produktuak, pertsonak eta informazioa planetako leku guztietara irits daiteke.

Enpresentzako Zerbitzuak: Kanporatzea (Outsourcing)

Orain arte kudeaketa-lana enpresan bertan egiten zen. Gaur egun, ordea, gero eta ohikoagoa da askotariko zerbitzuak egiten dituzten kudeaketa-enpresek zeregin horietaz arduratzea.

Hau da, enpresek zerbitzu batzuk kanporatu egiten dituzte, baita ekoizpen bera ere. Adibidez: publizitatea, gestoria, informatika.

Turismo Motak

  • Kulturala: Historia eta arte-ondare oparoa duten eskualde edo herriak bisitatzea (adibidez, Grezia, Erroma).
  • Kostaldekoa: Klima epela edo beroa duten herrialdeetako kostaldeko natura-baliabideez gozatzeko (adibidez, Karibea, Mediterraneoa).
  • Mendikoa: Natura-inguruak bisitatzeko, naturan bertan jarduerak egiteko edo neguko kirolak egiteko (adibidez, eski, Pirinioak, Alpeak).
  • Paisaia Exotikoak: Toki urrunak bisitatzeko eta inguru natural bereziak ezagutzeko (adibidez, Bali, Peru).

Descargar

PDF Word HTML