Eboluzionismoa, Hominizazioa eta Giza Garapena
Eboluzionismoa
Naturaren garapena etengabeko eboluzio baten ondorioa delako ideia antzinakoa da. Eboluzionismoa espezieen jatorria ulertzeko dugun azalpen hoberena da. Fixismoaren kontrakoa da: izaki bizidun guztiak espezie beretik sortu ziren eta transformatuz joan dira.
Hominizazioa
Primateetatik gizaki espeziea sortu zen eboluzio-prozesua da. Honako hauek dira faktore nagusiak:
- Jarrera zuzena: Postura erguida.
- Garunaren eta hizkeraren garapena.
- Eskuen espezializazioa.
- Dietaren aldaketa.
- Gizarte-harremanen garapena.
Humanizazioa eta Gizartea
Humanizazioa: Gizakia ingurune batera biologikoki eta kulturalki egokitzen den prozesu kulturala da.
Gizartea: Lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da. Soziologiak aztertzen du giza gizartea.
Hizkuntza eta Kultura
Hizkuntza: Gizakiok komunikazio-sistema konplexua bereganatu eta erabiltzeko dugun gaitasun unibertsala da.
Kultura: Fenomeno soziala da. Talde baten osagai komuna da, hezkuntza bidez irauten duena, identitate indibidual eta kolektiboa sortzeko.
Gizakiaren izaera
Gizakia: Animali arrazoiduna da, tximinoetatik datorrena eta lurreko izaki inteligentea. Pentsatzeko ahalmena dugu eta gauzak ongi edo gaizki egiteko gai gara.
Gorputza eta Arima: Gorputza unitate bat izatea eta bizitzea eragiten du arimak; horri esker gara askeak.
Baldintzatuta: Gizakiaren bereizgarrien artean eztabaidatuenetakoa da askatasunik ba ote dugun.
Ahula: Gizakiak finituak gara; historiaren menpe gaude, jaio, bizi eta hil behar dugu.
Gizartekoia eta Arrazionala: Gizakiak izaki gizartekoiak gara, besteen laguntza behar dugu, eta arrazionalak gara, ikaskuntzaren bidez arazoak konpontzeko gaitasuna dugulako.