Antibiotikoak: Definizioa, Funtzionamendua eta Analisia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 1,92 KB
Zer dira antibiotikoak?
Antibiotikoak izaki bizidunek (bakterio batzuek edo zenbait onddok) sortutako substantzia kimikoak dira. Konposizio kimikoaren aldetik era askotakoak direnez, antibiotiko familia desberdinak bereizten ditugu. Gaur egun, antibiotiko asko kimika bidez lortzen dira.
Oso baliagarriak dira bakterioek eragindako gaixotasunak tratatzeko, eta batzuek onddoen kontrako tratamenduetarako ere balio dute. Antibiotikoen eragiteko modua ez da bat eta bakarra: DNAren edo RNAren sintesia inhibi dezakete, proteina edo bakterio-paretaren eraketa oztopatu, edota mintz zelularreko fosfolipidoak deuseztatu.
Espektro zabaleko antibiotikoak
Antibiotiko batzuk espektro zabalekoak dira; hau da, mikroorganismo mota askoren kontra dira eraginkorrak, eta ez soilik jakin baten kontra. Bestalde, gogoan izatekoa da bakterio batzuk antibiotikoekiko erresistenteak direla, bai inaktibatu egiten dituztelako, bai haien estalkia antibiotikoarekiko iragazgaitza delako.
Antibiotikoen analisia eta neurketa
- Gutxieneko kontzentrazio inhibitzailea (MIC): Bakterio bat hiltzeko edo haren hazkuntza inhibitzeko erabili behar den antibiotiko-kontzentrazio txikiena.
- Antibiograma: Bakterio batek zenbait antibiotikorekiko zer sentikortasun duen neurtzeko balio duen proba.
MIC kalkulatzeko teknika
Bakterioen hazkuntza inhibitzeko behar den kontzentrazioa kalkulatzeko, hodikako kontzentrazio teknika erabiltzen da:
- Zenbait saio-hoditan, antibiotikoaren gero eta kontzentrazio handiagoa duten disoluzioak prestatzen dira.
- Horiek probatu nahi den bakterioarekin inokulatzen dira.
- Likidoa uhertzen bada, bakterioak hazi egin direla esan nahi du.
- Bakterioak hazi ez diren hodietatik, antibiotiko-kontzentrazio txikienekoa zehazten da; horixe da MIC balioa.