Ebaketa-erremintak: Materialak, Ezaugarriak eta Angeluak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
con un tamaño de 2,74 MB
Ebaketa-erremintetan erabiltzen diren materialak
Gehien erabiltzen diren materialak honako hauek dira: altzairu lasterra, metal gogorra, ebaketa-zeramika eta diamantea.
Altzairu lasterra
Wolframioarekin (W) % 18ko portzentajean aleatua. 650 ºC-ko tenperaturaraino ebaketa-ahalmena eta erresistentzia-ezaugarriak mantentzen ditu.
Metal gogorra
1926an fabrikatu zen lehen aldiz eta 1930etik aurrera hasi zen mekanizazioan erabiltzen. Bi osagai nagusi ditu:
- Zatiki gogorrak: higiduraren kontrako erresistentzia ematen diote.
- Aglomeratzaileak: zailtasuna ematen diote.
Ezaugarri nagusiak: gogortasuna, egonkortasun termikoa eta higadurarekiko erresistentzia.
Fabrikazio-prozesua
- Wolframio-hautsetik (W) eta karbonotik (C) abiatzen da.
- Nahastu ondoren, 1800 ºC ingurura berotzen da (karburizazioa).
- Metal aglutinatzailea gehitzen da (normalean Kobaltoa, Co).
- Gehigarri gisa niobio (NbC), titanio (TiC) edo tantalo karburoak (TaC) erabil daitezke.
- Prentsatze-prozesua.
ISO sailkapena
ISO erakundeak metal gogorrak sailkatzen ditu:
- Letra eta koloreak: aplikazio-eremua adierazteko.
- Zenbakiak: zailtasuna eta gogortasuna zehazteko.
Metal gogor estaliak
1970ean sortuak, errendimendu handiagoa dute. Ezaugarri nagusiak: iraupena, egonkortasuna, urradurarekiko erresistentzia eta estalduraren itsaspen egokia.
Diamantea
Ezagutzen den material gogorrena da, baina oso hauskorra. Bi mota daude:
- Diamante beltzak: masa trinkodunak, harri urratzaileen profila zuzentzeko.
- Diamante zuriak: zuloen mandrinaketa eta torneaketa-eragiketetan erabiltzen dira, akabera zehatzak lortzeko.
Erreminten geometria eta angeluak
A-Eraso angelu nagusia
- Erremintari materiala erasotzen laguntzen dio.
- Angelu txikiak higadura txikia dakar, baina materialean sartzea kostatzen da.
- Angelu handiak higadura handia dakar, baina errazago sartzen da.
- Balioak: 4º metal gogorretarako, 10º material bigunetarako.
D-Ebaketa angelua
Erremintaren atal eraginkorrean masa banaketa eta beroaren barreiaketa baldintzatzen ditu. Angelu positiboa denean: D = 90º - (A+C).
F-Ertz nagusiaren angelua
Ebaketa progresiboki egitea ahalbidetzen du eta txirbilaren lodieran eragin zuzena du.
Metal gogorrezko erreminten lotura
Karbono altzairuzko kirten bati lotzen zaizkio plakatxo moduan, soldadura bidez edo mekanikoki (brida eta torlojuekin).
Txirbilausleak
Txirbil luze eta jarraituak ekiditeko erabiltzen dira, piezarekin korapilatu ez daitezen. Plakatxo trukagarrietan txertatzen dira, jaulgitze-angelu positiboarekin eta erradioekin konbinatuz txirbilaren haustura errazteko.