Desgaitasunaren ikuspegiaren aldiak eta desgaitasun intelektualaren ezaugarriak

Psicología y SociologíaActualizado el 6,87 KB

Resumen

Dokumentuak desgaitasunaren ikuspegiaren garapena azaltzen du, ukatze aldiaren hasieratik integrazio eta eskuragarritasun aldira arte. Gainera, desgaitasun intelektualaren definizioa, ezaugarriak, mailak, arrazoiak eta pertsona horien beharrizanak aztertzen ditu. Ikasleak gizarte-ikuspegiaren bilakaera eta desgaitasun intelektualaren oinarri nagusiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Desgaitasunaren ikuspegiak ukatze, giltzape, banaketa, birgaitze, normalizazio eta integrazio eta eskuragarritasun aldiak izan ditu.
  • Desgaitasun intelektualak hiru ezaugarri nagusi ditu: 18 urte baino lehen agertzea, AK < 70 eta moldaerazko jokaera murriztua.
  • Moldaerazko jokaera trebezia kontzeptualetan, sozialetan eta praktikoetan banatzen da.
  • Desgaitasun intelektualaren mailak sakona, larria, ertaina eta arina dira, AK tarteen arabera.
  • Arrazoi genetikoak herentziazkoak dira; kanpo arrazoiak jaioaurrekoak, jaiotza ingurukoak eta jaio ostekoak izan daitezke.
  • Adimen-urritasuna duten pertsonek esperientzia gehiago behar dute ikasteko eta gizarte-harremanetan laguntza.

Ponte a prueba

Desgaitasunaren Ikuspegiaren Aldiak

  1. Ukatze Aldia

    Urritasuna zuten pertsonak deabruak hartutakoak zirela uste zen, eta horregatik exorzizatu egiten ziren.

  2. Giltzape Aldia

    Gizartetik aldendu eta presondegietan, eroetxeetan edo umezurtz-etxeetan giltzaperatu ziren, inongo arreta berezirik jaso gabe.

  3. Banaketa Aldia

    Gizartetik aldendu ziren, bi helbururekin:

    • Pertsona "normalak" urritasuna zuten pertsonengandik babesteko.
    • Urritasuna zuten pertsonak gizartetik babesteko.
  4. Birgaitze Aldia

    Lan munduan integratu behar izan ziren. Erakunde publikoek urritasuna zuten pertsonen aurrean beren erantzukizuna hartu zuten, haien alde neurri instituzionalak hartuz.

  5. Normalizazio Aldia

    Gizartearen eremu sozial guztietara zabaldu zen, eta ateak zabalik izan zituzten hainbat testuingurutan, eguneroko bizitza gainontzeko gizarte-partaideekin partekatuz.

  6. Integrazio eta Eskuragarritasun Aldia

    Pertsona guztiek modu aktiboan parte hartu behar dute gizartean. Bizitza normala izateko eskubide bera dute, leku eta zerbitzu berberak erabiltzeko/gozatzeko.

    Eskuragarritasuna bermatua izan behar dute, oztopo guztiak kenduta edota ekintza positiboko neurriak hartuz desberdintasunak orekatzeko. Bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean nahiz sozialean parte hartzeko aukera izango dute.

    Ezaugarri Nagusiak: Integrazioa eta Eskuragarritasuna

    • Integrazioa: Parte hartu aktiboki.
    • Eskuragarritasuna: Oztopoak kendu, neurri positiboak hartu.

Desgaitasunaren Eragina Baldintzatzen Duten Faktoreak

  1. Galera noiz gertatzen den.
  2. Inguruneetatik jasotako estimulu kopurua eta kalitatea.
  3. Familiaren onarpena eta horri aurre egiteko modua.
  4. Eskura dituen gizarte-zerbitzu eta sistemak.
  5. Topatu eta gainditu beharreko barrera fisiko, psikiko eta sozialak.
  6. Gizarte-maila edo estatusa.

Desgaitasun Intelektuala duten Pertsonak

Desgaitasun Intelektualaren Definizioa eta Ezaugarriak

Norbaiten gutxiegitasun maila ebaluatu eta zehazteko, adimen kozientetik lortutako inteligentziaren neurketa soilik erabiltzea.

Modu autonomoan bizitzeko pertsona horiek duten gaitasunari buruz ez digu ezer esaten.

Hiru ezaugarri nagusi ditu:

  • 18 urte bete baino lehen agertzen da. Bi osagai ditu: intelektuala eta moldaerazko jokaera.
  • Normaltzat hartutako adimen-errendimendua baino murritzagoa da (AK < 70).
  • Moldaerazko jokaera: Eguneroko bizimodurako moldatzeko ikasitako trebezia multzoari buruzkoa da.
    • Kontzeptualak: Irakurri, idatzi, etab.
    • Sozialak: Komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, arauak errespetatzeko eta arduratsua izateko gaitasuna da.
    • Praktikoak: Jantzi, apaindu, jan, medikazioa hartu, etab.

Desgaitasun Intelektualaren Mailak

Sakona (AK < 25)

  • Osagai Intelektuala:
    • Hizkuntzarekin arazo larriak dituzte.
  • Egokitze Jokabidea:
    • Bere buruaz ezin da arduratu.
    • Autonomia-ohiturak oso mugatuak dira.
    • Testuinguruaren gainbegiraketa eta laguntza berezia behar dute.

Larria (AK 25 - 35)

  • Osagai Intelektuala:
    • Ezagutza eskasak eta bakunak.
    • Arrazonamendu abstraktuan zailtasun handiak.
    • Zailtasunez hitz egiten dute.
    • Bere izena eta gertukoenak ezagutzen dituzte.
  • Egokitze Jokabidea:
    • Autonomia maila zehatz lor dezakete. Higienerako kontrola dezakete.
    • Helduaroan jarduera bakunak egin ditzakete gainbegiraketa zorrotzarekin.
    • Gainbegiraketa behar dute.

Ertaina (AK 36 - 51)

  • Osagai Intelektuala:
    • Arreta, ulermen eta memoria gaitasun eskasak dituzte; erantzun praktikoak ematen dituzte.
    • Abstrakzio eta diskriminazio zailtasunak dituzte.
    • Hiztegi eta ahozkera pobrea dute.
  • Egokitze Jokabidea:
    • Moztu, josi... egin dezakete, nahiz eta zaintza behar izan.
    • Eguneroko ohiturak lor ditzakete: jantzi, elikatu eta beren higienea zaindu.
    • Batuketak eta kenketak egiten dituzte, eta irudi geometriko errazak ulertu.
    • Bakarrik joan daitezke ezagutzen dituzten lekuetara. Babestutako tailerretan lan egin dezakete.

Arina (AK 52 - 70)

  • Osagai Intelektuala:
    • Denboran eta espazioan ondo orientatzen dira.
    • Arreta mugatua dute.
    • Hiztegi egokia dute, baina ahozkeran eta gramatikan arazoak dituzte.
    • Hitz egiteko eta idazteko garaian akats nabariak dituzte.
  • Egokitze Jokabidea:
    • Autonomia eta egokitze maila nahikoa lortzen dute.
    • Higiene, elikadura eta janzteko ohiturak izaten dituzte.
    • Biderkatu eta zatitu dezakete.
    • Formakuntza maila lor dezakete.
    • Beren adineko haurrak baino mantsoagoak dira.
    • Laguntzarekin normalizatu daitezke.

Desgaitasun Intelektualaren Arrazoiak

  1. Eragile Genetikoak: Herentziakoak dira.
  2. Kanpo Eragileak: Jaioaurrekoak, jaiotza ingurukoak eta jaio ondorengoak bereiz daitezke.
  3. Jaioaurrekoak: Herentziazkoak ez diren jaiotzetiko nahasmenduak edo lesioak. Amaren infekzio edo intoxikazioek, erradiazioek eta besterek eragin ditzakete.
  4. Jaiotza Ingurukoak: Haurdunaldiaren 28. astea eta jaiotzaren lehenengo astearen artean gertatzen dira.
  5. Jaio Ostekoak: Jaiotzaren ondoren eragiten dira: infekzioak, tumoreak, etab.

Adimen Urritasuna dutenen Beharrizanak

Premia Eremu Desberdinak

Zailtasun Ohikoenak:

  • Esperientzia gehiago behar dute ikasteko. Ikasitakoa bestelako testuinguru eta egoeretara orokortzeko arazoak izaten dituzte.
  • Oroimena biltegiratzeko gaitasun gutxiago dute.
  • Arreta mantentzeko arazoak dituzte.
  • Inpultsibitate maila altua eta planifikazio-estrategiak ikasteko zailtasunak dituzte.
  • Informazioa manipulatzen hobeto ikasten dute.
  • Autokontrol gutxi erakusten dute.
  • Gizarte-harremanetan besteen bitartekaritza behar dute.

Mugak Komunikazioan

%60aren eta %80aren artean, hizkuntzan arazoak izaten dituzte:

  • Batzuek ahozkatzeko arazoak dituzte, entzumenean arazoak edo fonazio-organoetan malformazioak dituztelako.
  • Beren hiztegia ulertzeko gaitasuna adieraztekoa baino hobea da.
  • Beren hiztegia oso murriztua da, eta harreman gutxi ezartzen dituzte hitzen artean.
  • Normalean enuntziatu osatugabeak egiten dituzte, esaldi bakunak eta, normalean, erakusleekin.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da desgaitasun intelektuala?

Testuaren arabera, 18 urte baino lehen agertzen den eta AK < 70 duen gutxiegitasuna da, moldaerazko jokaeraren mugekin batera. Adimen-kozientea bakarrik ez da nahikoa desgaitasuna definitzeko.

Zein dira integrazio eta eskuragarritasun aldiaren ezaugarri nagusiak?

Pertsona guztiek gizartean modu aktiboan parte hartu behar dute, leku eta zerbitzu berberak erabiliz. Oztopoak kendu eta ekintza positiboko neurriak hartu behar dira desberdintasunak orekatzeko.

Zein dira desgaitasun intelektualaren arrazoi nagusiak?

Arrazoi genetikoak herentziazkoak dira. Kanpo arrazoiak jaioaurrekoak (amaren infekzioak, intoxikazioak, erradiazioak), jaiotza ingurukoak (28. astea eta lehen astea artean) eta jaio ostekoak (infekzioak, tumoreak) izan daitezke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein aldi izan zen desgaitasuna duten pertsonak deabruak hartutakoak zirela uste zen aldia?
2. Zein da desgaitasun intelektualaren hiru ezaugarrietako bat?
3. Zein mailatan dago AK 36 eta 51 artean?
4. Zer dira moldaerazko jokaeraren trebezia kontzeptualak?
5. Zein da kanpo arrazoien artean jaioaurrekoen adibidea?
6. Zein da arina mailako pertsonen ezaugarri bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.