Identitate disoziatua eta nahasmendu bipolarra: kausak, sintomak eta tratamendua

Psicología y SociologíaActualizado el 3,81 KB

Resumen

Dokumentu honek bi nahasmendu mental aztertzen ditu: identitate disoziatua, non pertsonak nortasun bat baino gehiago dituen, eta nahasmendu bipolarra, non aldarte-aldaketa biziak gertatzen diren. Kausak, sintomak, tratamendua eta gizarteratzea azaltzen dira.

Puntos clave

  • Identitate disoziatua gaixotasun mentala da, eta pertsonak nortasun bat baino gehiago ditu, bakoitza bere gisa funtzionatuz.
  • Identitate disoziatuaren kausa ohikoena trauma larri bat da, txikitan jasotakoa, adibidez abusuak edo galerak.
  • Nortasunaren nahasmenduen tratamendu nagusia psikoterapia da, eta kasu larrienetan ingresua behar izan daiteke.
  • Nahasmendu bipolarrean gertakari maniakoak, depresiboak edo mistoak izan daitezke, aste bat edo bi baino gehiagoko iraupenarekin.
  • Gertakari depresiboetan lo gehiegi edo gutxiegi egitea, interesa galtzea eta kontzentrazio zailtasunak ohikoak dira.
  • Gertakari maniakoetan pertsonak baikor eta energiaz beteta sentitzen da, eta deskantsurik hartu gabe ekintza asko egiteko gai dela uste du.
  • Nahasmendu bipolarrerako tratamenduaren helburua gaixotasunaren bilakaera epe luzean kontrolatzea da, eta gizarte-integrazioa bilatzen da estigma gutxituz.

Ponte a prueba

Identitate Disoziatua: Kausak eta Ezaugarriak

Identitate disoziatua gaixotasun mental bat da. Gaixotasun hori duten pertsonek nortasun bat baino gehiago dituzte. Gainera, nortasun bakoitzak bere gisa funtzionatzen du, gainerakoen ezagutzarik ez balu bezala.

Horietako bakoitzak ezaugarri propio eta desberdinak izan ditzake, hala nola: sexua, adina, izena, eta abar. Batetik besterako aldaketak ez dira aldarte aldaketa hutsak. Aldioro, identitate bakar batek pertsonaren kontrol osoa hartzen du. Hala ere, gehienetan, “berezko” esango genukeen identitatea mantentzen da beti (beste nortasunen existentziaz ohartzen ez dena, normalean).

Kausak

Ez du kausa zehatz eta bakarrik, dakigun bezala. Gehienetan trauma baten ondorioz garatzen da, antza denez, txikitan sufritutako esperientzia larrien ondorioz sarritan (adibidez, abusuak, galerak, eta halako trauma larriak). Pertsona batek, bere nortasunaren alderdiren bat onartu eta integratzeko zailtasun erabatekoak dituenean ere gerta liteke.

Tratamendua: Psikoterapia eta Ingresua

Tratamendua pertsona bakoitzarentzat propio erabaki behar izaten da (arlo desberdinetako adituek), eta maiz luzaroan garatzen da.

Psikoterapia, elkarrizketa-terapia ere deitua, nortasunaren nahasmenduetarako tratamendu nagusia da. Psikoterapian, osasun mentaleko profesional batekin, zure afekzioari buruz ikas dezakezu, eta zure aldarteari, sentimenduei, pentsamenduei eta jokabideei buruz hitz egin. Estresa jasaten eta zure nahasmendua kontrolatzen ikas dezakezu.

Zenbaitetan, tratamendua jarraitu ahal izateko, gaixoa ingresatu egiten da. Hau kasurik larrienetan gertatzen da, bere burua zaindu ezin duenean edo besterentzat arrisku izan daitekeenean. Aldi batez ingresatuta egon eta gero, eguneko programa batean edo etxean dagoela ere egin dakioke jarraipena kasu askotan.

Nahasmendu Bipolarra (Bipolaritatea)

Portaeraren Ezaugarriak eta Sintomatologia

Nahasmendu bipolarraren sintomak aldakorrak dira. Nahasmendua duen pertsona batek gertakari maniakoak, depresiboak edo mistoak izan ditzake. Gertakari misto batek sintoma maniakoak eta depresiboak ditu.

Aldartearen aldaketa edo gertakari animiko horiek aste bat edo bi irauten duten sintomak eragiten dituzte, eta batzuetan gehiago ere bai. Sentimenduak biziak dira eta portaeran eta energia edo jarduera-mailetan gertatzen diren aldaketekin batera gertatzen dira. Oro har, gertaera baten eta bestearen artean, aldartea oinarri osasungarri batera itzultzen da. Baina kasu askotan, tratamendu egokirik gabe, gertaerak maizago gertatzen dira denbora igaro ahala.

Gertakari Depresiboak

Makurtuta, triste, urduri... sentitu daitezke. Sintoma ohikoenak hauek dira:

  • Lo gehiegi edo gutxiegi egitea.
  • Jardueretan interesa galtzea.
  • Gutxi hitz egitea.
  • Zailtasunak izatea kontzentratzeko eta erabakiak hartzeko.

Gertakari Maniakoak

Oso baikor, animatuta, eskuzabal, urduri... sentitu daitezke. Pertsonak hainbat ekintza etengabe egiteko gai dela uste du, deskantsurik hartu gabe.

Tratamendua eta Integrazio Soziala

Gaur egun, nahasmendu bipolarrerako tratamendu desberdinak daude, eta kasu askotan pazienteek sendatzea lortzen dute. Tratamenduaren helburua epe luzerako gaixotasunaren bilakaera eraginkortasunez kontrolatzea da. Zenbaitetan, sortzen diren sintomak arintzea bilatzen da, gutxienez.

Alderdi sozialari dagokionez, gaixoa inguruan erabat integratzea bilatu behar da. Horretarako, lehentasunezko baldintza da buruko nahasmendu hori eta gainerakoak normalizatzea.

Estigma, estereotipoak, aurreiritziak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eragiten zaizkien arbuioak desagerraraztea da erasandako pertsonak estres psikosozialeko mailak murrizteko duen tresnarik onena.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da identitate disoziatuaren kausa nagusia?

Gehienetan trauma baten ondorioz garatzen da, batez ere txikitan jasandako esperientzia larrien ondorioz, adibidez abusuak edo galerak. Pertsona batek bere nortasunaren alderdiak onartu eta integratzeko zailtasun handiak dituenean ere gerta daiteke.

Zein da nortasunaren nahasmenduen tratamendu nagusia?

Psikoterapia, elkarrizketa-terapia ere deitua, da tratamendu nagusia. Bertan osasun mentaleko profesional batekin nahasmendua ikasi, sentimenduei eta jokabideei buruz hitz egin eta estresa kudeatzen ikas daiteke.

Noiz behar da gaixoa ingresatu?

Kasurik larrienetan, pertsona bere burua zaindu ezin duenean edo besterentzat arriskua denean. Aldi batez ingresatu ondoren, eguneko programa batean edo etxean jarraitu daiteke tratamendua.

Zein sintoma ohiko dira nahasmendu bipolarreko gertakari depresiboetan?

Lo gehiegi edo gutxiegi egitea, jardueretan interesa galtzea, gutxi hitz egitea eta kontzentratzeko eta erabakiak hartzeko zailtasunak. Pertsona makurtuta, triste edo urduri sentitu daiteke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer gertatzen da identitate disoziatuan?
2. Zein da identitate disoziatuaren kausa ohikoena testuaren arabera?
3. Zein da nortasunaren nahasmenduen tratamendu nagusia?
4. Nola definitzen da gertakari misto bat nahasmendu bipolarrean?
5. Zein sintoma dagokio gertakari maniakoei?
6. Zein da nahasmendu bipolarrerako tratamenduaren helburu nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.