Demokrazia: Oinarriak, Bilakaera eta Gizartearen Erronkak

Otras materias4,75 KB

Demokrazia eta Haren Oinarriak

1.1. Demokrazia

Demokrazia hitza grezieratik dator, eta herriaren (demos) boterea edo gobernua (kratos) esan nahi du. Gizarte demokratikoetan, guk aukeratutako ordezkariek gobernatzen dute, gehiengoaren ordezkariek. Definizioa: Herriak legitimatzen duen ordena politikoa da demokrazia.

1.2. Greziako Oinarria

Herritar guztien esku zegoen gobernua Atenasen. Baina polisean jaiotako gizon askeak ziren herritarrak; esklaboak, emakumeak, atzerritarrak eta hogeita hamar urtez azpikoak talde horretatik kanpo gelditzen ziren. Asanblean biltzen ziren.

Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko aldeak:

  • Komunitateen tamaina txikia.
  • Gizarte trinkoak.
  • Zuzeneko demokraziak.
  • Demokrazia jendearen bizimoduaren parte bat zen.

Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko antzak:

  • Argudiaketa arrazionala.
  • Lotura estua herritarren eta parte-hartzearen artean.
  • Gizarte-hezkuntza.

1.3. Oinarri Errepublikanoa

Gobernarien boterea guztien ongia lortu nahi duenean baino ezin da justifikatu. Errepublika kontzeptua latinezko res publica hitzetik dator, eta gauza publikoa esan nahi du.

Oinarrizko bi alderdi:

  • Gobernu mistoa: Gizarteko taldeen ordezkariak egongo dira gobernu horretan, eta denen interesen arteko oreka lortuko da horrela.
  • Bertute publikoa: Herritarren osotasun morala, norberaren interesa guztien ongiarekin uztartzera eta norberaren interesa geroko uztera bultzatuko dituena.

1.4. Oinarri Liberalak

Lehenengo demokrazia modernoak XIX. mendean sortu ziren, konstituzionalismoarekin. Gizabanakoen eskubideak eta bete beharrak aldarrikatzen zituzten, botere-banaketa bultzatzen zuten eta ordezkaritza-printzipioa erabiltzen zuten. Berdintasun politikoa.

Demokrazia-Ereduen Bilakaera

2.1. Demokrazia Babesa Da

Egile horien ustez, demokrazia da askatasuna ondoen babesten duen sistema politikoa.

Kontrol-mekanismo bat: eredu horren arabera, gobernariak kontrolatzeko mekanismoa da demokrazia.

Ordezkaritzako sistema:

  • Lehenik, botere banaketa egin behar da, gizabanakoen askatasuna babesteko.
  • Sufragio unibertsala.
  • Botoa isilpean ematea.
  • Aldizka hauteskundeak egitea.
  • Lehia askea.
  • Gehiengoen araua onartzea.
  • Adierazpen, elkartze eta prentsa askatasuna.

2.2. Demokrazia Garapena Da

XIX. mendeko eredua. Jean Jacques Rousseau eta John Stuart Mill nabarmendu behar ditugu. Bi egile horien ustez, demokrazia ezinbestekoa zen gizabanakoen garapen sozial eta moraletarako. Demokraziak gizarte-bizitza osoaz arduratu behar du, ez buruzagiak aukeratzeko prozeduraz soilik.

2.3. Demokrazia Elitista

Demokrazia ez da herriaren gobernua, herriak nahi duen gobernua baizik. Lan horren bidez, batetik, demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi izan zuen.

2.4. Partaidetzako Demokrazia

Ez dute ulertzen gure instituzioen benetako funtsa, ahaztu egiten dute egiazko demokraziak, ordena demokratikoaren instituzioez gain, beste zerbait ere hartzen dela barne. Gizakiak diren bezalakotzat hartzea gomendatzen du.

2.5. Deliberazioa

Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei erabakiak hartu aurretik.

Jarduera Demokratikoa Gizarte Mediatekoan

3.1. Demokratikoa Izatea

Demokraziak hiru oinarri hauek ditu: autonomia, erantzukizuna eta elkartasuna.

3.2. Gehiengoaren Arauaren Mugak

Gizabanako guztiek bere bizimodua aukeratzeko eta gobernatzeko eskubideak izatea. Kontzientzia-eragozpena norberaren kontzientziaren kontrako ekintza jakin batzuk ez egiteko eskubidea da, nahiz eta legeak ekintza horiek betetzera behartu. Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila dugu lege jakin batzuk betetzeari uko egiteko beste modu bat. Legeak ez du onartzen desobedientzia zibila, baina indar moral handia izan dezake, eta lege bidegabeak zuzentzeko balio dezake.

3.3. Demokrazia Gizarte Mediatekoan

Komunikabideek botere ikaragarria dute; beraiek erabakitzen dute zer interesatzen zaion jendeari eta zer ez. Errealitateko alderdi garrantzitsu batzuk isilean gorde ditzakete. Komunikabideek ez dute beti nahita eta jakinaren gainean desitxuratzen errealitatea. Errealitatearen irudi desitxuratua ematen digute herritarroi. Elkarren arteko lehia horretan, salgaitzat hartzen dute informazioa, eta politika, berriz, ikuskizuntzat, eta ez taldeko arazoei buruzko eztabaida publiko seriotzat.

Descargar

PDF Word HTML